Osasun Saila / Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Saila

COVID-19 Pandemiari heltzeko erreferentzia etikoak

Argitalpen-data: 

Koordinazio Soziosanitarioko Taldea

Koronabirusari buruzko baliabide etikoak. Bioetikako Borja Institutua

Koronabirusari buruzko baliabide etikoak. Bioetikako Borja Institutua

COVID-19ren pandemiaren ondoriozko osasun larrialdiko egoerak agerian utzi du beharrezkoa dela esparru etiko partekatua eta erreferentziazkoa eraikitzea COVID-19k kaltetutako pertsonentzako osasun-laguntzaren plangintza egiteko eta erabakiak hartzeko.

Denboraren, baliabide materialen eta giza baliabideen egungo muga-testuinguruaren ondorioz, osasun eta gizarte arloko profesional askok erabaki konplexuak hartu behar dituzte, esku-hartze batzuk beste batzuen aurrean lehenestearekin zerikusia dutenak, eta gatazka etikoak dakartzatenak.

Egungo pandemia egoeraren aurrean planifikazioan eta erabakiak hartzean lagungarri izan daitekeen esparru etikoa osa dezaketen erreferentziak identifikatzeak erraztu egiten du balio eta printzipio etiko batzuk kontuan hartzea, COVID-19ko pazienteen arreta sanitario, sozial eta sozio sanitarioan.

Helburu honekin Bioetikako Borja Institutuak (leiho berri batean irekitzen da) etengabe eguneratzen du COVID-19a dela eta Baliabide etikoei buruzko Bankua (leiho berri batean irekitzen da), gizarte eta osasun-arloko profesionalentzako informazio interesgarria dutenak:

'Institut Borja de Bioètica (leiho berri batean irekitzen da), 1976 urtean sortua, 'Universitat Ramon Llull'-en integratutako unibertsitate institutua da, eta Europako lehen bioetika zentroa.