Marcos Muro: "Gaur Gizarte Elkarrizketarako Mahaiaren Enplegu Taldea eratu dugu"
2019.eko otsailak 28
Bilbo, 19 02 28
Gaur, Gizarte Elkarrizketarako Mahaiaren Enplegu Taldea eratu da; Lan Harremanen Kontseiluak koordinatuko du idazkaritzako eginkizunetan, eta Eusko Jaurlaritzako Enpleguko eta Gazteriako eta Laneko sailetako eta Emakundeko, sindikatuetako eta enpresa-erakundeetako ordezkariek eratzen dute. Marcos Muro Enplegu eta Gazteriako sailburuordearen hitzen arabera, “Enpleguaren Euskal Estrategiaren, Enpleguaren Euskal Sistemari buruzko Legearen eta enplegurako lanbide-heziketari buruzko dekretua garatzeko oinarrien inguruko gaiak nola aztertu planteatu dugu”.
“EEE 2020, Euskal Enplegu Estrategia dela eta, tarteko ebaluazioa tratatu dugu; izan ere, urtarrilean zenbait ekarpen egin ziren. Euskal Enplegu Sistemari buruzko Legea dela eta, ahal dela datorren bilerarako zirriborroa aurkezteko aukera aztertu dugu”, esan du Murok.
Gizarte Elkarrizketarako Mahaiaren Enplegu Taldearen hurrengo bilera maiatzeko hauteskunde orokorren ondoren egingo da.