Osasun Saila / Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Saila

FOESSA VIII txostena bazterketa eta garapen-soziala Espainian

Argitalpen-data: 

Koordinazio Soziosanitarioko Taldea

FOESSA VIII txostena, Espainian bazterketa eta garapen-sozialari buruzkoa da. Bere 500 orrialdeetan zehar azterketa bat egiten du ondorengoa baieztatuz: gizarte-bazterketa Espainiako gizartean enkistatu egiten dela eta biztanleriaren % 18,4 (8,5 miloi pertsona, horietatik erdia gutxi gora behera gizarte-bazterketa larria jasaten du). Halaber, kalkulatzen da 6 miloi pertsonak “sociedad insegura” deritzon taldean daudela, hau da bazterketaren atarian.

FOESSA VIII txostena, Caritas Espainiak bultzatuta, Espainian desberdintasun sozialak dituen dimentsioak azaleratzen ditu, ondorengo faktoreei dagokionez: 

  • Etxebizitza, desberdintasunaren funtsezko motorra da eta faktore klabea gizarte-bazterketa dinamiketan. Etxebizitza duin baterako sarbidea, famili askorentzako eskuraezinezko eskubidea bihurtu da. Izan ere famili hauek segurtasun eza jasaten dute eta beraien etxebizitzak oso egokiak ez izateak zuzenean eragiten du baliabide ekonomiko, osasun egoeran eta gazteen bizi-proiektuetan.
  • Langabezia, progresiboki jaisten doan arren, oraindik ere hor dago eta prekarietatea sortzen du (iragankortasuna, alderdikeria eta lanari dagokionez enplegu epe laburrak langabezi epeekin tartekatzea). Guzti honek dakar, langileak pobreak eta bazterketa arazoak edukitzea,  ondorioz; taldeetan integratzeko muga garrantzitsuak dituzte.  Lan-prekarietatea  egiturazko bizimodu bihurtu da gure gizartean.
  • Haurrak dituzten familiak eta gazteak dira gizarte-bazterketa jasateko moduan daudenak: familia ugarien % 33a, familia, guraso bakarreko familien % 28a eta adin txikikoak dauden familien % 21a gizarte-bazterkeria egoeran daude.
  • Emakumeen desabantailak: enpleguko diru-sarreretan eta prestazioetan dauden tartea eragiten die, pobrezia jasateko arrisku gehiago, etxebizitza edukitzeko aukera gutxiago, osasun egoeran dituzten desberdintasunak eta gizarte isolamendua jasateko aukera gehiago izatea. Txosten honek baieztatzen dut emakumea denean familiaren euslea, arazo ekonomiko gehiago dituela zerbitzu medikuak (haginlaria, tratamendu psikologikoa, podologia) jasotzeko.  Etxerako hornidura eta komunikazio gastuak murriztu behar ditu eta fakturak edo etxebizitza alogeraren ordainketetan atzeratu egiten da. Halaber, etxea galtzeko mehatxu bolumena handiago da, etxebizitza aldaketa gehiago ditu, estrategia gehiago erabiltzen ditu ezagutzen ez duen jendearekin etxebizitza partekatzeko edo gela bat alokatzeko, gurasoen etxera bueltatzeko aukera gehiago.
  • Osasuna, izan ere erlazio estua du gizarte-bazterketarekin. Nahiz eta orokorrean osasun arazoen intzidentziak jaitsiera (% 29) izan, datuen arabera populazioaren % 8,8ak arazo ekonomikoak direla eta sendagaiak erosteari utzi dio, tratamendu edo dietak jarraitzeari utzi dio. Populazioaren % 15ak ezin du aho-hagin tratamendurik jaso baliabide ekonomiko ezagatik. Desgaitasuna duten pertsonen artean,  osasuna gizarte-bazterketa elementu bat bihurtzen da eta ez pobrezia. Desgaitasuna duten % 30a gizarte-bazterketa jasaten du eta % 16a gizarte-bazterketa  larria, desgaitasuna ez duten pertsonekin alderatuz,  Desgaitasuna edo gaixotasunen bat duten pertsonek bazterketa jasateko arrisku gehiago izan arren, aukera hori gorantz egiten du osasun egoera hori mantentzeko baliabide ekonomikoen arabera. Izan ere, egoera hauek sortzen dituzten mugak jaisteko baliabide ekonomikoak funtsezkoak dira.

Azken batean, osasuna eta bazterketaren arteko erlazioa norabide bikoa da: sendagaiak, zerbitzu sozio sanitarioak eta elikadura egokia  eskuragarri izateko zailtasunak. Adierazle hauek, eragin zuzena dute osasunaren narriadurarekin. Halaber, osasun arazoak eta gaixotasun batzuk bazterketa egoeraren jatorritzat har daitezke. Egoera hauek isolamendu eta gizarte-bazterketa jasateko arriskua handiagotu dezakete pertsona batzuengan. Adibidez,  desgaitasunarekin lotutako gaixotasunak dituzten pertsonez osatutako etxebizitzetan, pertsona horiek zaintzeko karga ekonomikoak sortu edo jadanik daudenean.

  • Fenomeno demografikoak (bizitza-luzera, aldaketak ugaltzeko jarraibideetan, aldaketak etxeetako egituran eta famili eraketan). Aipatutakoak ekarri dute Espainian zainketen beharrizanak progresiboki gorantz egitea. 3tik etxe batetan zainketak behar dira, ondorengo arraioengatik: seme-alaben haziera, adineko pertsonak egotea, mendekotasuna edo gaixotasuna. Epe luzerako zainketei dagokionez, trebetasun eta konpetentzien naturalizazioa. Gehienetan, emakumeengan dago eta gizarte zerbitzuen eskaintzaren aldeko mesfidantza sortzen du: asintentzialista eta inpertsonal gisa ikusten dira, beraz, kasu askotan, familiak uko egiten diote eguneko zentoetan arreta pertsonalizatua edo zerbitzu osagarriak jasotzeari.  Erronka berri bat sortzen zaie ongizate eta zainketa sistemei. Izan ere, "familismo” deritzonari alternatiba (familia-ahaidetasunen eskasiagatik edo epe luzerako zainketa arduratzen den emakumerik ez dagoelako) zainketen merkaturatzea da. Zainketen merkaturatzea gizarte-bazterketa ekarri dezake egoera horri aurre egiteko baliabide ekonomikoak egon ezean. Txosten honen egileen ustez, “epe luzerako zainketen arazoa, arazo pertsonal bat da eta  konponketa esparru pribatuan dago. Izan ere, estatuak ez ditu egoera partikularrak behar dituzten itxaropenak eta eskakizunak asetzen”.

Hurrengo eduki multzoan, txosten honek aztertu egiten ditu gizarte politiken bilakaera, arreta berezia jarriz azken urte hauetan oinarrizko zerbitzu publikoek (hezkuntza, osasuna eta mendekotasuna) jasan dituzten murrizketetan. Guzti honek ekarri du zerbitzuen  irisgarritasuna, erabilgarritasuna, eskuragarritasuna eta moldagarritasuna eragina izatea prekarietate handiko egoeretan. Nahiz eta krisi egoera hauek; koordinazio eta efizientzian hobekuntzak egiteko aukera eman.   

Azken finean, Espainian izan berri diren gizarte aldaketak, krisi ekonomiko sakoneko epean eman arren, gizarte bazterketaren egonkortzea azpimarratzen dute ekonomi eta gizarte egituran. Desberdintasun hau ez da dimentsio bakarrean azaleratzen. Txostenak aipatzen duenaren arabera, hiru desberdintasun mota daude:

  • Bizi-desberdintasuna, osasunean, bizi itxaropenean, hartutako gaixotasun motetan islatzen da, baina ez horietan bakarrik; bizikidetzan eta ugalkortasunean ere islatzen da.
  • Osasunean bazterketak duen prozesu eta ondorioei dagokionez, FOSESSA VIII txostenak, giza eta materiak baldintzetan eragiten du pertsonen osasunaren determinatzaile gisa. Gizarte-klase eta osasunean gertatzen diren desberdintasunen artean dagoen erlazio zuzena, ebidentziatu egiten da gizarte-klase behartsuenak edo negatiboki pribilegiatuenak,  gaixotasunen garapenean edo osasunaren narriadura kasuen artean guztiz ordezkatuta agertzen direnean.  Osasun eta desberdintasunen arteko erlazioa azaleratzen da gaixotasun konkretu batzuek pertsonen estatus eta  gizarte-klasean eragiten dutenean.
  • Desberdintasun existentziala, azaleratu egiten da gizakiak egiterakoan gertatzen diren desberdintasunen errekonozimendu graduan. Egitate eta eskubide baten errekonozimendua, arraza, sexua, adina eta desberdintasun kulturala berezkerian oinarritutako arrazoia ez izateko
  • Baliabideen desberdintasuna, kapazitate eta baliabideekin erlazionatuta dago eta aurreko biei mugak jartzen dizkio. Aberastasun materialak, diru-sarrerak, famili boterea edo hezkuntza kapitala lortu egiten dira, baina oinordetzan ere jasotzen dira. Onegatik, errekonozimendu existentzialaren gradua eta bizitzan zehar osasunaren garapena hertsatu daiteke.

Txosten hau ikerketa talde batek egin du eta parte hartzaileak: 30 unibertsitateko 125 ikelari; ekintza eta ikerketako  13 erakunde. Landa-lana burutzeko  17 autonomi erkidegoetako 350 inkestatzaile profesionalen lankidetza eduki da, 11.600 etxeetan aritu dira eta  29.000 pertsonen datuak jaso dituzte.

Gai honi buruz argibide gehiagorik behar izanez gero, ondoren agertzen den txostena kontsultatu: FOESSA VIII txostena bazterketa eta garapen-soziala Espainian (2019).