Osasun Saila / Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Saila

Bottom-up proiektuen II. aurkezpen jardunaldia

Argitalpen-data: 

Koordinazio Soziosanitarioko Taldea

Joan den ostegunean, maiatzaren 23an, Bizkaiako Osasun Delegaritzan, Bottom-Up proiektuen II. aurkezpen jardunaldia izan zen.

Jardunaldiari Frumen Molinerok, osasun saileko Aseguramendi eta Kontratazio Sanitarioko Zuzendariak eman zion hasiera; bottom-up proiektuak zer diren azalduz. Proiektu hauen pisu eta garrantzia ere azpimarratu zituen, azken finean erakundeetan sortzen diren proiektuak baitira, egunerokotasunean lanean ari diren profesionalen proposamenak izaten dira; egunero ikusten dituzten behar eta hobekuntza posibleetan oinarrituta.

Hasierako hitzaldia Jose Antonio de la Rica Euskadiko koordinatzaile soziosanitarioak eman zuen, eta  La necesidad Sociosanitaria ¿Mito o realidad? Izena eman zion. Bizitzen ari garen gertaerak (testuinguru soziodemografikoa), literatura (nazioarteko esperientziek diotena) eta behar soziosanitario baten errealitatea (ikustezina edo nabaritzen ez dena) hartuta debate bat planteatu zuen; osasun sisteman bizirik dagoen debate bat eta oinarrizko ideiak airean jartzen dituena, esaterako: arlo soziosanitarioak zergatik ez du arrankatzen? Benetan integratzaileak al gara? Galdera hauen helburua hausnarketa sustatu  eta arlo konplexu honetan bottom-up sortzera animatzea izan zen.

Hitzaldiaren ostean proiektuen aurkezpena hasi zen, erakunde ezberdinetako 10 proiektu, bi bloke edo taldetan banatuta.

Hitz egiten lehena Joana Gonzalez Arnaiz izan zen, “conciliación de la medicación del paciente pluripatológico en las transiciones asistenciales”,  izeneko proiketuarekin. Honen helburua, botiken kontziliazioaren inguruko sentsibilizazioa sustatzea da, Bilbo eskualdeko paziente pluripatologikoetan. Botiken kontziliazioaren gaia beste behin ere azaldu zen, oraingoan ordea Lehen Arretan; Julia Fernandez Uriaren eskutik. J. Fernandezek OSI Bilbao BAsurton garatu diten “proyecto de conciliación de la medicación en atención Primaria tras el alta hospitalaria” aurkeztu zuen. Izan ere ospitaleko altaren momentua bereziki garrantzitsua da, arretaren trantsiozioa orduantxe ematen baita.

Altaren inguruan aritu ziren Ane Lariz (OSI Debabarrena) eta Ines Gallego (OSI Ezkerraldea Enkarterri Cruces) ere.  A. Larizek bihotzeko errehabilitazioaren bigarren fasea azaldu zuen, pazienteak etxean egiten duen erreabilitazio fasea. Horretarako OSI Donostialdearekin batera proiektu bat garatu dute, despliegue y evaluación de la nueva estrategia de continuidad y coordinación para la fase ll de Rehabilitación cardíaca izenekoa. I. Gallegok pazientea etxera zalantzarik gabe iristearen garrantziaz aritu zen, horretarako pazientearen emozioak kontuan hartzen eta zaintzen dituen prozesu bat landu dute Ezkerraldean. Proiektuaren izena Zalantzarik ez. No te vayas del hospital con dudas da.

Amaitzeko, Victor Puente Pazos eta Ana Isabel Ramírez Gorostizak, Arabako Osasun Mentaleko Sarekoak biak, hospital de día para jóvenes con problemas de adicción, ospitale berria aurkeztu zuten. Ospitale hau 2017an jarri zuten martxan, horrelako Zerbitzu baten beharra ikusi zutenean, etaorain arte jaso diren emaitzak benetan positiboak dira.

Bigarren blokea Barakaldo-Sestao ESIko Carmen Donairek ireki zuen, antimikrobianoen erabileraren inguruko proiektu batekin;hauek ospitaletik kanpo erabiltzeak eta gaizki erabiltzeak dituen arriskuen inguruan aritu zen.  Programa de optimización del uso de antimicrobianos en el ámbito extrahospitalario (PROA-EH) ekimena azaldu zuen, bi helburu dituen proiektua: antibiotikoen kontsumo globala murriztea batetik eta antibiotikoen espektro antimikrobianoa  agente sortzaileari moldatzea bestetik.

Arrate Goikoetxea (Barrualde Galdakao ESI) alta ospitalarioaz aritu zen, eguneko gai errepikatuenetakoa. Kasu honetan pazienteak eta hauen senitartekoak edo zaintzaileak ahalduntzeaz aritu zen, beren burua zaintzen irakasten diete, eta horretarako ospitalera sartzen diren momentutik hasten dira eurekin lanean. Proiektuaren izena: El reto al alta hospitalaria. Trabajando por el empoderamiento de los pacientes y sus familiares y/o cuidadores en la continuidad de los cuidados al alta.

Goierri Urola Garaia ESIko MªIsabel Irizarrek evaluación de la aplicación de un consenso para valorar la suspensión del tratamiento con bifosfonatos en mujeres con osteoporosis postmenopáusica proiektua aurkeztu zuen; proiektu oso konkretu eta zehatza.

Araba ESIko Mª Angeles Vicente paziente ontologikoen eta nutrizioaren inguruan aritu zen hizketan, paziente hauek dituzten elikadura arazoak larriak izaten baitira. Horri aurre egiteko programa berri bat garatu dute, valoración y soporte nutricional en el paciente oncológico como proceso integrado en tratamientos y cuidados izenekoa.

Azkenik, Donostialdea ESIko Carolina Güellek Lehen mailako arretaren inguruan hitz egin zuen, procedimiento de registro y valoración de pacientes frágiles en Atención Primaria aurkezteko.

Jardunaldia gonbidapen batekin amaitu zen; hastear dagoen Bottom-Up proiektuen hurrengo edizioan parte hartzeko gonbidapenarekin.