Osasun Saila / Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Saila

WE GO! Independentzia ekonomikoa. Genero-indarkeratik irteteko modu bat. Indarkeriaren kontrako zentroetako profesionalentzako erremintak.

Argitalpen-data: 

Koordinazio Soziosanitarioko taldea

WE GO! Genero indarkeria pairatu duten emakumeei zuzendutako aktibazio soziolaboraleko programa bat da, Europako batzordeak eta  herrialde ezberdinetan kokatuta dauden Gobernuz Kanpoko 15 Erakundek sustatutakoa.Programa hau  independentzia ekonomikorik ez duten emakumeei zuzendua dago bereziki, honek ez baitie uzten beren bikoteengandik banatzen.

WE GOren helburu orokorra indarkeria hau pairatzen duten  emakumeei ematen zaien laguntza-zerbitzua indartzea da, IKZetan eskaintzen den zerbitzua bereziki, emakumeak ahalduntzeko. Proiektuaren oinarria, zentro hauetan izandako bizipenak eta garatutako praktikak dira; betiere emakumeak ekonomikoki ahaldundu eta menpekotasun harreman horiek eteteko helburuarekin.

Testuinguru honetan WE GO!k indarkeriaren kontrako zentroetan lan egiten duten profesionalentzako formazio-erreminta batzuk garatu ditu, helburu bikoitzarekin:

  1. Profesionalen ezagutza eta metodologia indartu eta beren praktiketan erabilgarri izango zaizkien erreminak eskaini.
  2. Emakumeei ekonomikoki zein pertsonalki ahalduntzen lagunduko dieten erremintak eskaini.

Erreminta hauek IKZko profesionalei marko teoriko bat eta erreminta praktiko batzuk eskaintzen dizkie, genero  indarkeriari aurre egin dioten emakumeen ahalduntze pertsonala lantzeko:

  1. Marko teoriko baten  bidez profesionalen gaitasun eta abileziak indartu.  Marko honetan, kontzeptu garrantzitsuenak eta metodologia parte-hartzaileen printzipioetan oinarrituriko ikuspuntu metodologikoak topatuko dituzte profesionalek. Baita indarkeriari biziraun dioten  emakumeei laguntzeko  trebetasun konkretuak (konfiantza- harremanak garatzea, entzutea,) garatzeko laguntza ere.
    Atal honetan ariketa batzuk ere badaude,  profesionalek ideia hauek beren ikuspuntu eta trebetasun propioetan isla ditzaten lagungarri direnak.


  2. Profesionalek biktimen ahalduntze pertsonal eta ekonomikoa sustatzeko erabil ditzaketen erreminta praktikoak . Erreminta hauek eskuhartze- eremu ezberdinetara zuzenduta daude: gaitasun pertsonalen garapena, lanpostu bat aurkitzeko teknikak, autoenplegua/ekintzialetza, etab. Erremintak emakume bakoitzaren beharretara egokitu daitezke, eta lan indibidualerako zein talde-lanerako erabilgarriak dira.

Erreminta eta metodologia hauek hobeto ezagutu nahi badituzu, esteka honetan topatuko dituzu.