Osasunaren ardura elkarbanatuz: Aldaketa kultural bat
Argitalpen-data:
Artikulu hau Erresuma Batuko National Health Systemaren (NHSren) erronka garrantzitsuenetako baten inguruan mintzo da: Gizartearen eta NHSaren, profesionalen eta pazienteen arteko erlazioak aldatu egin behar du; aldaketa kultural bat behar da, bizi dugun errealitatearen aldaketari erantzungo diona.
Osasuak produktua izateari utzi dio koprodukzio izateko; paziente eta profesionalek osatzen duten koprodukzio bat da; gizarteak eta osasun zerbitzuen hornitzaileek (NHS..) osatzen dutena.
Egun “Oinarrizko arretaren hornitzaile nagusia norbera da”, pertsona bakoitzaren erabakiak baitira, hein handi batean, bere etorkizuneko osasuna baldintzatuko dutenak (obesitatea, diabetea, kantzerra, etab). Hori dela eta profesional rolak pazienteei laguntzea eta aholkatzea izan behar du, erabaki egokienak har ditzaten. Taula honek aldaketa hori laburbiltzen du:
KRONIKOEN EREDUA ETA ERABAKIAK ERA PARTEKATUAN HARTZEA
Ikuspuntu aldaketa hau bereziki garrantzitsua da gaixotasun kronikoak dituzten pertsonentzat; norberak bere osasuna kudeatzen duenean emaitza hobeak lortzen baitira. Norbere osasuna kudeatzeko ezinbestekoa da beharrezko informazioa eta jakituria izatea.
Zer egin behar da pazienteak eta biztanleria osasunaren kudeaketaz arduratzeko? Dokumentu honek NHSek martxan jarritako hainbat ekimen azaltzen ditu:
1. Kudeaketan lagundu
Norbere osasuna kudeatzearen garrantzia onartzen duen jendeak, eta horretarako behar den ezagutza, gaitasuna eta konfiantza duenak, osasun hobea izaten dute orokorrean
2. Osasun-coaching a eta arreta plan pertsonalizatuak
Paziente kronikoek, ezagutza eta informazioaz gain bere buruarengan konfidantza izan behar dute, eta beren gaixotasunak kudeatzek ahaldundu behar dira.
3. Informazioa elkarbanatu
Pertsona osasuntsu zein gaixoek beren osasunaren inguruko informazioa eskura izan behar dute, eta hau ulertzeko gai izan. Oso garrantzitsua da informazio horretara urrunetik sartu ahal izatea (EAEn osasun karpetarekin gertatzen den bezala)
4. Parekoen arteko laguntza eta hezkuntza
Gaixotasun kroniko bat kudeatzeko behar den ezagutzaren zati handi bate z dago profesionalen esku; antzeko egoeran daudenen esku baizik. Ezagutza hori beren artean partekatzeko sortu dira “osasun eskola” bezalako ekimenak.
5. Zerbitzuak elkarrekin diseinatzea
Zerbitzuen erabiltzaileek rol garrantzitsua izan dezakete zerbitzu horien diseinuan; eta honela hobetu egiten dituzte
6. Pazienteak – liderrak
Pazienteek osasun sisteman geroz eta pisu handiagoa dute, eta hori hala bada, zerbitzuen eta erabiltzaileen arteko harremana aldatzen hasi delako da. Sistemaren aldaketa eta hobekuntzan era aktiboan lan egiten dute, bi alderdien arteko elkarlana sustatuz eta bultzatuz.
7. Aurrekontu pertsonalak
Aurrekontu pertsonalek osasun baliabideak kontrolatzen laguntzen dute; erabiltzaileei aukera ezberdinak ematen dizkiete, beren behar eta nahietara egokitutako aukerak. Honek gaixoek Ongizate psikologikoa eta bizi-kalitatea hobetzeaz gain, ekonomikoki eraginkorra da.
8. Erabakiak batera hartzea
Pazienteek eta profesionalek elkarrekin lan egiten dute tratamenduen, frogen, etabarren inguruan erabakiak hartzeko. Hau egin ahal izateko ezinbestekoa pazienteari aukera bakoitzaren inguruko informazio guztia eskaintzea, arrisku eta abantaila guztiekin. Hponek pazientearen asebetetze maila hobetzen du.
9. Zaintzaleen eta familien rola
Familiek eta zaintzaileek oso rol garrantzitsua dute gaixo kronikoen bizitzan; horregatik da horren garrantzitsua zaintzaileen eta medikuntzako profesionalen arteko lankidetza
10. Komunitateekin lan egitea
Komunitateen rola oso garrantzitsua da osasuna hobetzeko; horregatik da ezinbestekoa osasun zerbitzuen eta komunitatearen arteko lankidetza
Hamar adibide hauek garbi uzten dute aldaketa abian dela, orain erronka aldaketa horren erritmoa azkartzea eta beste instituzio batzuk ere bertan sartzea da: nazio mailako gobernuak (gizartearen ohiturak aldatzeko legeak egin ditzaten) herri mailako gobernuak (politika publiko osasuntsuak sortzeko, ingurune lagunkoiak..) hezkuntzaren arloko instituzioak (bereziki etorkizuneko profesional sanitarioak biltzen dituztenak) etab.
ONDORIOA
Aldaketa kultural garrantzitsuena paziente eta profesionalen arteko harremanaren aldaketa izango da. Aldaketa hau posible egiteko, ezinbestekoa da bertan sartuta dauden pertsonek beren jarrera eta jokaerak aldatzea, pazienteak eta profesionalak maila berean jartzen dituzten lankidetzak lortu arte. Honek aurrera egingo badu, gainontzeko zerbitzu publikoen lan egiteko era aldatu behako da, pertsona eta komunitateak kontuan hartuz eta dituzten baliabide guztiak aprobetxatuz.
