Osasun Saila / Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Saila

Nazioarteko ikasgaiak etxebizitza arloan zainketak direla eta, Erresuma Batuko zahartzearekin erlazionatuta

Argitalpen-data: 

Koordinazio Soziosanitarioko Taldea.

Nazioarteko ikasgaiak etxebizitza arloan zainketak direla eta, Erresuma Batuko zahartzearekin erlazionatuta ((International Lessons for the Housing-with-Care Sector in the UK, 2018) txostenak aztertzen du, hirugarren adinentzako etxebizitza eta etxebizitza zainketan arloan Erresuma Batuan eta beste nazioarteko (Zeelanda Berria, Australia, Estatu Batuak eta Kanada) eremuetan.

Txosten honen arabera, etxebizitza aukera aproposak zahartze prozesua ahalbideratzeko,,  tresna boteretsua izan daiteke, britainiar biztanleriak jasaten ari den zahartze demografikoari begira ; gorantz doan etxebizitza beharrizanak eta zainketa sozialak abordatzeko.

Erresuma Batua, beste herrialdeekin alderatuz, hirugarren adinekoentzat etxebizitza espezializatuak hornitzea gaiari buruz, atzerapenez dabil. Literatura berrikusiz, interesatuekin mahai inguru bat eginez eta adituak diren pertsonak elkarrizketatuz, ikerketa honek, beste herrialdeetako esperientziak nabarmentzen ditu. Herrialde horiek badituzte sektore espezializatua gai honi dagokionez:  erretiroa hartu duten pertsonentzako etxebizitza  eta etxebizitza zainketekin. Erresuma Batuak asko ikasi dezake herrialde horien esperientziagandik.

Edukiak

Lehenik,  terminologia abordatzen da  hirugarren adinentzako etxebizitza eta etxebizitza zainketan arloan Erresuma Batuan eta beste nazioarteko eremuetan.. Gai honen inguruan (erretiroa hartu duten pertsonentzako etxebizitza) termino asko erabiltzen dira: erretiroa hartu dutenentzako herrixkak, zainketa estretarako etxebizitzak, lagundutako-bizitza, erretirozko komunitateak, edo babes ofizialeko etxebizitzak. Eremu zabal batetan, erretiroa hartu duten pertsonentzako etxebizitza espezializatuak , bertan bizi direnentzako zerbitzuak eskaintzen dituzte. Zerbitzu horiek euskarri desberdinak eta/edo maila anitzeko zainketez osatuta egon daitezke.

Adibidez, Zeelanda Berrian eta Australian erretiroa hartu ondorengo edozein etxebizitza deskribatzeko erabiltzen duten terminoa erretiro herrixka (retirement village) da. Estatu Batuetan eta Kanadan maiztasunez erabiltzen diren terminoak lagundutako- bizitza (assisted living) edo bizitza independentea  (independent living) dira. Azken aukera honen barruan zainketa asko daude sartuta. Estatu Batuetan ohikoa den terminoa erretirozko komunitatea eten gabeko zainketekin (continuing care retirement communities) da. Komunitate hauetan zahartzen ari den pertsonentzako erabateko zainketak eskaintzen dituzte nahiz eta narriadura kognitibo aurreratua izan.

Ondoren txostenak nabarmendu egiten du zainketekin etxebizitza sektoreak desberdintasunak dituela herrialdeen arabera, Erresuma Batua barne.

Hirugarrenez, txostenak sektorean funtsezkoak diren 3 arloak aztertzen ditu: legegintza, finantzaketa eta plangintza. Arlo bakoitzean lan egin dutenen eta adituen komentarioen laburpena agertzen da.

Azkenik, Erresuma Batuei etxebizitza zainketekin sektorea garantzen lagundu diezaiokeen ikasgaiak aurkezten dira:

  • Sektorearentzat onuragarria litzake, interesa duten alderdi guztiak elkarlanean aritzeko konpromisoa har dezatela, sektoreari begira legedia ezarri eta berariazkoak diren arauak sartzeko.
  • Produktuen tipologia sortzea, beharrizan desberdinei egokitzeko , ez da hain beharrezkoa zaintzan oinarritzea, bai ordea, laguntzan.
  • Toki-agintarien kontzientzia hobetzea, zainketak eta laguntzak gehitzen dituzten etxebizitzen inguruan eta aipatutakoen papera erretiroa hartu ondorengo bizitza planifikatzen.

Gai honen inguruan informazio gehiago behar izanez gero, kontsulta ezazu "Nazioarteko ikasgaiak etxebizitza arloan zainketak direla eta, Erresuma Batuko zahartzearekin erlazionatuta" (International Lessons for the Housing-with-Care Sector in the UK, 2018) txostena.