Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saila

Klima-aldaketari buruzko Euskal Autonomia Erkidegoko legearen aurreproiektua. Aurretiazko kontsulta publikoa

Argitalpen-data: 

Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailak Klima-aldaketari buruzko Euskal Autonomia Erkidegoko Legearen aurreproiektua egiteko prozedura egiten hasteko asmoa du.

Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 39/2015 Legearen 133. artikuluko 1. apartatuan (39/2015 Legea, urriaren 1ekoa) ezarritakoaren arabera, lege- edo erregelamendu-proiektua edo -aurreproiektua egin baino lehen, kontsulta publiko bat egin beharra dago, administrazio eskudunaren web-atariaren bidez, bihar-etziko arauaren eragina gehien sumatuko duten norbanako eta antolakunde esanguratsuenen iritzia biltzeko.

2017ko abenduaren 12ko Gobernu Kontseiluaren erabakiaren bidez onartu ziren arau mailako xedapen orokorrak aplikatzeko jarraibideak, zeinen bidez ezarri baitzen aipatutako aurretiko kontsultaren izapidea xedapen orokorra izapidetzea sustatzen duen organoak edo zuzendaritza-zentroak egin ahalko duela, iragarki bat jarriz Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoaren iragarki-taulan.

Aurrekoa betetze aldera, eta hura egin aurretik, honen bidez gonbidatzen ditugu herritarrak beren iritzia eman dezaten Eusko Jaurlaritzaren egoitza elektronikoaren iragarki-taulan argitaratuko den informazioari buruz.

Ekarpenak Irekiaren bidez ere egin daitezke.