Osasun Saila / Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Saila

Ingalaterrak suizidioaren prebentziorako ministerio bat sortu du

Argitalpen-data: 

Kordinazio Soziosanitarioko taldea

Ingalaterrako National Health System-ek buru osasuna, berdintasun eza eta suizidioaren prebentziorako ministerio bat du, pasa den urriaren 10etik.

Hemendik aurrera, Ingalaterrak buru osasuna, berdintasun eza eta suizidioaren prebentziorako ministerio bat izango du.

Bakardadearen lehen ministroa izendatu eta hilabete gutxira, Inglaterrak suizidioaren prebentziorako lehen ministroa izendatu du, horrela, herrialdeak  buru osasunaren kontrako borrokan pausu bat gehiago eman du.

Kargua  Jackie Doyle-Prive, egungo “buru osasunaren eta berdintasun ezaren” estatuko idazkariordeak beteko du.  Suizidio kopurua gutxitu eta hauen inguruan izaten den estigma soziala gainditzea izango du helburu  Dyle-Privek. Izan ere, estigma hau izaten da buru osasunean arazoak dituzten pertsonek, laguntza eskatzeko duten oztopo nagusia.

Azken urteotan suzidio-tasa gutxitu bada ere, urtero 4500 pertsonak bere buruaz beste egiten dute Inglaterran. Hau da 45urtetik beherako gizonezkoetan heriotza gehien eragiten dituen arrazoia. Erresuma batuan 10 haurretik batek buru osasun arazoak ditu, eta askok, heldu egiten direnean, arazo mental larriak garatzeko arriskua dute; hazte-prozesuan behar duten laguntza jasotzen ez badute.

Egoera honen jakitun, osasun ministerioak onartu du buru osasuneko zerbitzuek, historikoki, baliabide eskasia bat pairatu dutela, eta osasun mentala osasun fisikoaren maila berean jartzea du helburu.  

Osasun eta gizarte laneko estatu idazkariak, Matt Hancockek, Londresen ospatu zen Osasun Mentaleko mundu mailako bileran aipatu zuen bezala, “ezin dugu osasun fisikoa hobetu, osasun mentala hobetu gabe”.

Buru osasuna, berdintasun eza eta suzidioaren prebentziorako ministroaren izendapenarekin gobernuak NHSren diru sarrerak kudeatu nahi ditu; diru sarrera bat dagoenean, buru-osasunak diru hori jaso dezala.

Haur eta gazteen buru osasuneko zerbitzuek laguntza berezia jasoko dute, arazoak eskoletan bertan landuko dituzten profesional taldeekin; ikasleen osasun eta Ongizate mentala bertan ebaluatuko dutenak. Izan ere,  osasun mentaleko zerbitzuak behar dituzten gazteen laurden batek zerbitzu hauek ez ditu eskuragarri.

Buru osasunaren arloko adituak pozik agertu dira ekimen honekin, baina ministroei eskatu diete egungo eta etorkizunean sortuko diren beharrei erantzuna emateko behar diren ekimenak eta dirua bermatuko dituen bide-orri bat aurkezteko.

Egun, Euskadin, Osasun departamentuko Osasun Publikoko zuzendaritzak finantzatuta, suizidioaren prebentziorako plan bat garatzen ari dira, parte diren agente ezberdinen partehartzearekin (osasuna, hezkuntza, gizarte zerbitzuak, profesionalen elkarteak, biziraun dutenak,..)