Osasun Saila / Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Saila

Homes that help: A personal and professional perspective on home adaptations Laguntzen duten etxeak: Egokitutako etxebizitzen inguruko ikuspuntu pertsonal eta profesionala.

Argitalpen-data: 

Koordinazio Soziosanitarioko taldea

The Centre for Ageing Better ek (aurrerantzean TBCA) egokitutako etxebizitzen inguruko ikerketa bat aurkeztu du, bertan bizi diren pertsonen zein egokitzapen horiek egiten dituzten profesionalen iritziak jasotzen dituena.

Ikerketa honen oinarria aurreko dokumentu batean (2017) aurki dezakegu, non TBCAk frogatzen zuen etxebizitza batean egindako  edozein egokitzapen edo moldaketak (txikia ala handia) bertan bizi zirenen etorkizuneko bizi kalitatea hobetzen zuela; eguneroko bizitzako jarduerak, osasun mentala eta erorketen prebentzioa hobetzen zuela. Ondorio hauek TBCAk aztertutako argitalpen ezberdinetan zuten oinarria.

Lan berri honen helburua berriz moldaketa hauek pertsonen bizitza nola aldatzen duten ikustea zen, jendeak aldaketa horiek nola bizi dituen, eta horretarako erabiltzaileen eta profesionalen esperientzian oinarritzea.

Helburu horrekin, TCBAk erabiltzaile eta profesionalen esperientziak jaso ditu, elkarrizketa eta grabazioen bitartez, eta lau multzotan sailkatu ditu:

1.Eragileak
Ikerketan parte hartu zuenen gehiengoak bere etxebizitzan gelditzeko gogoa azaldu zuen, toki egokiago batera joatea baina nahiago zuten. Norberaren etxean gelditu nahi izate horrek eragin handia du  bertan moldaketak  egitea erabakitzeko garaian.

2. Eskura izatea
Gehiengoak ez daki moldaketa edo egokitzapen hauek nola lortu, ezjakintasun handia dagoela onartzen dute profesionalek; eta moldaketak lortzeko prozesuko oztopo eta laguntza garrantzitsuenak identifikatu dituzte profesional eta erabiltzaileen artean.

3. Instalazioa
Instalazioa arrakastatsua izaten da profesionalek batera, eta pertsonari begira lan egiten dutenean, enfoke indibidualizatu batekin, eta erabiltzailea uneoro informatuta egoten da gainera.

4. Emaitzak
Txosten honek aurrekoaren ondorioak baieztatzen ditu: etxebizitza batean egiten den edozein moldaketak (txikia ala handia) bertan bizi direnen etorkizuneko bizi kalitatea hobetzen du.

Ondorioak
Amaitzeko testuak ondorioztatzen du jendeak etxeko aldaketa edo moldaket hauek atzeratzen dituela, hauek itsura klinikoa edo medikua dutelako eta ahultasunarekin eta independentzia galerarekin lotzen dituztelako.

Moldaketa hauek nola lortu ez jakiteak eta eskaera prozesuaren konplexutasuna ere azpimarratzen du testuak. Emaitza modura, eta prozesuaren konplexutasunaren gainetik, erabiltzaileen gehiengoak oso positiboki baloratzen du etxean aldaketak egin izana.

Gobernuek (herri mailakoek zein estatalek) geroz eta interes handiagoa dute etxebizitzen moldaketan, eta biztanleei zoriontsu, osasuntsu, eta beren etxeetan era independentean ibitzeko gai izaten laguntzearen aldekoak dira.

Gaiaren inguruko informazio gehiago nahi izanez gero A personal an professional perspective on home adaptations 2018 testuan topatuko duzu.