Osasun Saila / Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Saila

Denontzako aukerak: Jarduera-politika esparrua hazkunde inklusiborako

Argitalpen-data: 

Koordinazio Soziosanitarioko Taldea

Helburua  aurrerapenaren ebaluazioa hazkunde inklusiboaren esparruan egitera laguntzea izaki, ELGAk herrialde desberdinei adierazleen panela proposatzen die, ondorengo dimentsioekin: diru sarrerak, hazkundea, enplegua, hezkuntza, ingurumena, garraiobideak, osasuna edo gobernantza.

Nahiz eta herrialde batzuk ekitate ezaren aurkako borrokan, berriki; aurrerapenak lortu dituzten, erakundeak ahalegin handiagoak sustatzen ditu diru sarrera gutxi dituzten gizarte taldeetako  aukerak hobetzeari begira. Aipatzekoa da gaur egun talde horiek atzerakada nabarian daudela. 

ELGAren ustetan talde hauek funtsezko elementuak dira produktibitatea, hazkundea eta ongizatea  areagotzeko. Hazkunde ekonomikoaren aldaketa bultzatzen du, guztion bizitza estandarrak hobetze aldera. Ikerketa hauen arabera "desabantaila handian dauden taldeei begirako politikek modu egokian funtzionatzen dutenean, gizarte guztiarentzako onuragarria da oparotasunean ongizatean irabazle ateratzen delako".

Erronka hauei erantzuteko ELGAk egiten duen proposamena ekitatea lehen planoan jartzea da eta bereziki giltzarri diren hiru arloetan, horien artean azpimarragarriak dira: "bideratutako haurren zaintza, hezkuntza goiztiarra eta bizitzarako hezkuntza, kalitatezko osasun zerbitzuetara sarbide eraginkorra, hezkuntza, justizia, etxebizitza eta azpiegitura, baliabide naturalak ezin hobeto erabiltzea  hazkunde iraunkorrera begira".

Gai honi buruz argibide gehiagorik behar izanez gero, ondoren agertzen den txostena kontsultatu: "Opportunities for All: A Framework for Policy Action on Inclusive Growth(Denontzako aukerak: Jarduera-politika esparrua hazkunde inklusiborako, ELGA, 2018).