Osasun Saila / Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Saila

Adineko Pertsonen Estrategia Nazionala, Zahartze Aktiborako eta Tratu Onerako 2018-2021

Argitalpen-data: 

Koordinazio Soziosanitarioko Taldea

Adineko pertsonen Kontseilu estatalak Osasun, Gizarte zerbitzu eta Berdintasun Ministerioarekin batera ondorengo proiektua jarri du martxan: “Estrategia nazionala, zahartze aktiborako eta tratu onerako 2018-2021”

Dokumentuan neurri talde bat biltzen du,  zahartze aktiboa, bizi kalitatea eta tratu ona sustatzeko, politika publikoak diseinatu eta inplementatzeko.

Helburuak

Bereziki administrazio publikoetara eta erakundeetara bideratuta, adineko pertsonen elkarteetara eta adineko pertsonetara ere, helburuen artean azpimarratu beharrekoak:

Adineko pertsonei eremu guztietan bermatu behar zaizkie; aukera berdinak eta bizitza duina.

  1. Adineko pertsonen parte hartze aktiboa bermatu behar da, bizitza publikoaren jarduera guztiak formulatzean eta aplikatzerakoa. Beraiek horrela nahi izanez gero, eta bereziki beraiei eragiten dien politiken inguruan.
  2. Adineko pertsonak beraien famili edo komunitatean egotea sustatzea.
  3. Adineko pertsonentzat antolamendu eta parte hartzeak erraztu, gizarteak populazio honen esperientzia eta ezagutzaz baliatzeko.
  4. Arreta integrala eta erakundeen artekoa sustatzea, adineko pertsonengan zentratuta, erakunde publiko eta pribatuen aldetik; populazio honenganako programen eta zerbitzuen funtzionamendu egokiaz arduratu.
  5. Adineko pertsonen babesa eta gizarte segurantza bermatu.
  6. Adineko arrazoiak direla eta bereizkeria saihestu.
  7. Adineko pertsonen kontrako tratu txarrak eta abusu egoerak prebenitu, diagnostikatu, zaindu eta desagerrarazi.
  8. Bizitza kalitatea mantenu, konstituzioan agertzen denez pentsio duinak edukiz.
  9. Adineko pertsonei eragiten dieten eremuei dagokionez, eskubide eta segurtasun juridikoa ematea.
  10. Eraginkorrak diren neurriez zahartze aktiboa erraztu, izan ere,horren bidez zahartze osasuntsuago bat lortuko da.

Jarduera ildoak

Egoeraren diagnostiko (besteak beste gai hauen inguruan sakontzen du: bizilekua, etengabeko ikasketa, osasuna, sarbidea teknologia berrietara, edo zainketak) zabal bat abiapuntu hartuz, Estrategiak adineko pertsonen bizi kalitate handiago bat lortzeko, politiken garapena eta exekuzioa sustatzen ditu; bost jarduera ildo hauen inguruan.

  1. Adineko pertsonen lana hobetu eta lan-bizitza luzatu.
  2. Gizartean eta organo erabakitzaileetan partaidetza sustatu.
  3. Bizitza osasuntsua eta independentea erraztu eremu egoki eta seguruetan
  4. Bereizketa eza, aukeren berdintasuna eta ahultasun handiko egoeretan arreta ziurtatu.
  5. Adineko pertsonei ematen zaizkien tratu txar eta abusu egoerak saihestu. 

Informazio gehiago nahi izanez gero, kontsulta ezazu "Adineko pertsonen estrategia nazionala, zahartze aktiborako eta tratu onerako 2018-2021"