Osasun Saila / Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Saila

Adineko jendearen bakardadea. Kontzeptualizazioa, balorazioa eta eskuhartzea

Argitalpen-data: 

Koordionazio Soziosanitarioko taldea

 El enlace se abrirá en una nueva ventana

Fundación Pilaresek adineko pertsonen bakardadearen inguruko ikerketa bat aurkeztu du; bost atal nagusitan zatituta dagoena; kontestua, bakardadearen kontzeptualizazioa, diagnostikoa eta eskuhartze eraginkorrak.

BIZTANLERIAREN ZAHARTZEA

Geroz eta gehiago dira etxean eta bakarrik bizi diren pertsonak; fenómeno hori aging at place esaten zaio. Norberaren etxetik irten gabe zahartzean datza fenomenoak, eta horretarako ezinbestekoa da hiru faktore hauek kontuan izatea:

  1. Ingurunea: Auzo edo hiri lagungarri bat, zahartzaroari egokitua, eta egoera onean dagoen etxebizitza bat.
  2. Baliabideak: Etxean mantendu ahal izateko diru sarrerak izatea eta baliabide sozial eta sanitarioak ere eskura izatea.
  3. Sare soziala: Zaintza formal eta informalen sare bat izatea, baina lagun eta familiartekoz osaturiko sare bat ere.

 BAKARDADEAREN INGURUKO IKUSPUNTUAK ETA BAKARDADE MOTAK
Bakardade mota ezberdinak daude, eta bakardadea bizitzeko era ezberdinak ere bai: Bakardade derrigortua (galerengatik ematen dena) eta borondatezkoa batetik, eta bakardade emozionala (adineko emakumeen artean ohikoagoa dena) eta soziala (adineko gizonezkoek sufritzen dute gehienbat) besteik.
Ondorio batetara iristen da testua: Sozialki isolatua egoteak ez du, derrigorrez, persona hori bakarrik sentitzen denik esan nahi: badaude, sozialki isolaturik egon ez arren bakarrik sentitzen diren pertsonak, eta baita alderantziz ere.

FAKTORE SOZIODEMOGRAFIKOEN, PSIKOSOZIALEN ETA BAKARDADEAREN ARTEKO ERLAZIOA
Txostenak bakardadearen eta adinaren; bakardadearen eta egoera zibilaren, bakardadearen eta diru sarrera mailaren eta bakardadearen eta generoaren arteko erlazioak lantzen ditu.
Erlazio sozialen kalitateen garrantzia azpimarratzen du, erlazio kantitatearen alboan, garrantzitsuagoa eta gomendagarriagoa delako segurtasuna, erosotasuna, konfidantza eta plazerra eskaintzen dute erlazioak izatea, nahiz eta maiztasun gutxirekin eman; maiztasun handiarekin ematen diren azaleko erlazioak baino.

BAKARDADE MOTAK, HONEN INTENTSITATEA ETA PRESENTZIA EBALUATZEKO INSTRUMENTU ERABILIENAK
Bakardadea ebaluatzeko instrumentu ezberdinak daude,  ezaugarri  objektibo eta subjektiboak neurtzen dituztenak: Galdera bakarra, UCLA (Californiako Unibertsitateak erabiltzen duen bakardade eskala) edo  DGLS (Jong Gierveld en bakardade eskala) esaterako. Instrumentuak aukeratzerakoan neurtu nahi duguna begiratuko dugu: Talde konkretu baten isolamendu soziala, auzo edo hiri konkretu batean bakarrik bizi diren pertsonen kopurua, bakardadearen sentimenduak …

BAKARDADEA ETA ISOLAMENDU SOZIALA MURRIZTEKO ESKUHARTZEAK
Bakardadearen eta isolamendu sozialaren gainean egiten diren eskuhartzeek bakardade subjektibo edo emozionala murriztu dezakete, era ezberdinetan; interbentzio edo eskuhartzeak era ezberdin horien arabera sailkatzen dira:

  1. Gaitasun sozialak areagotzen dituztenak
  2. Sostengu soziala indartzen dutenak
  3. Interakzio sozialerako aukerak handitzen dituztenak
  4. Entrenamendu soziokognitibora zuzenduta daudenak

Txostena Adineko pertsonen inguruko Estrategia Nazionalaren laburpen batekin amaitzen da; estrategia honen hutsuneak eta honek nolakoa izan beharko lukeen edo egin beharko liratekeen esku-hartzeen inguruko iradokizun batzuekin.