Osasun Saila / Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Saila

A year of Integrated care systems. Reviewing the journey so far. "Urtebete zaintza integratuen sistemekin. Orainartekoaren azterketa"

Argitalpen-data: 

Koordinazio Soziosanitarioko Taldea


King’s Fundek ikerketa kualitatibo bat aurkeztu du, Ingalaterrako  zonalde ezberdinetan Zaintza Sistema Integratuak (ZSI) nola garatu diren ulertu eta azaldu asmoz; bide batez sistema lokaletan zein politika nazionaletan aplikatu daitezkeen jardunbide egokiak ere identifikatzen ditu. Txostena urteko lehen seihilekoan egin da (2018ko Urtarrila- Abuztua), prozesua hasiera-hasieratik jarraitu ahal izateko.

Zaintza Sistema Integratuen garapenak aldaketa sakona eta garrantzitsua suposatu du NHS (National Health System)en funtzionatzeko eran; zerbitzua osatzen duten elementu ezberdinen arteko harremanetan zein elementu  hauek kanpoaldearekin duten harremanetan.

Testuan jasotako ebidentziek garbi uzten dute ZSI gehienek osasun-emaitzak eta lanerako gaitasunaren garapena hobetu dituztela. Orain erronka, aurrez ezarritako oinarri batzuen hainean lan egitea eta eraikitzea dira, ZSIen  zuzendari eta liderrei beren lana aurrera eramateko behar duten denbora eskaintzea eta ZSIen garapen prozesua pausu bat haratago eramatea.

Ikerketa ondorengo gaien inguruan mintzo da:

  • ZSIetan sortzen ari diren figura berriak, zeintzuk dira? Sistema guztietan errepikatzen dira?
  • Zer aldaketa ematen ari dira zerbitzuetan?
  • Nola lideratzen eta zuzentzen da ZSIen lana herri mailan?
  • Agente lokalak integratuta al daude ZSIetan? Zenbateraino? Udal agintariez, langileez eta erabiltzeileez ari gara.
  • Nola ekin diote udal instituzioak ZSIak garatzeko prozesuari?
  • Nola kudeatu da prozesua maila nazionalean? Sistema nazionalen eta erakunde nazionalen arteko erlazioa aldatu al dute?
  • Zeintzuk dira ZSIak garatzeko lagungarri diren faktoreak? Eta trabak?

 Txostena galdera hauek guztiak erantzuten saiatzen da, horretarako hiru bloke teoriko erabiliz:

  1. ZSIren testuinguru eta aitzindarien deskribapena; nondik datoz, noiz eta nola sartu ziren,..
  2. Ikerketaren emaitzen azalpena. ZSIren egitura, prozesua eta emaitzak eta hauen garapena
  3. Azken atalak ZSIetan ikasitakoak eta beren inplikazioak aztertzen ditu eta zenbait gomendio eskaintzen dizkie lider nazional eta lokalei; Zaintza Integratuen etorkizuneko garapenaren inguruko gomendioak.

 ZSIek denbora gutxi daramatenez ezin izan da beren inpaktoa nehurtu, edo bere arrakastaren ondorioak deskribatu; horretarako denbora gehiago behar da. Sistema hauek martxan denbora gehiago daramatenean, emaitza gehiago daudenean neurketa eta konparaketak egiteko aukera izango da.

 

Dokumentu osoa irakurri nahi baduzu, esteka honetan topatuko duzu