Osasun Saila / Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Saila

2. Nagusi International Conference, BIzkaia Silver Week.

Argitalpen-data: 

Equipo de coordinación sociosanitaria

Irailaren 26an Bizkaia Silver Weeken barnean, 2 .Nagusi Internacional Conference hitzaldia ospatu zen Bilboko Bizkaia aretoan, Bizkaiko foru aldundiak eta Euskal Herriko Unibertsitateak antolatuta.

Naziarteko zein bertako adituek eszenatoki demografiko berriaz duten ikuspegia partekatu zuten, tokiko eta nazioarteko jardunbide egoki batzuk azalduz, eta etorkizun inklusiborantz aurrera egiteko estrategien inguruko hausnarketa bat egin zuten.

Jardunaldia Isabel Sanchez Robles,  Bizkaiko Gizarte Ekintzako foru diputatuak ,  UNECEko biztanleria unitatearen estatistika dibisioko Vitalija Gaucaite Wittichek, Ettore Marchetti, Europar Batzordeko   Enplegu, Gizarte-gai eta inklusiorako zuzendari nagusiak eta Euskal Herriko Unibertsitateko  Patxi Juaristik ireki zuten.  Laurak bat etorri ziren  Zahartze aktiboaren eta kalitatezko zahartze prozesuaren garrantziarekin, eta mezu positibo batekin: Bizkaia bere herrialdea adineko pertsonei ondo egokitzen ari da, zahartze aktiboa errazten eta posible egiten, bide onetik doa.

 

ZAHARTZEA ETA ALDAKETA DEMOGRAFIKOA EUROPAN
Lehen hitzaldia Sara Harperrek eskaini zuen, Oxfordeko unibertsitateko irakasleak. Hiru mezu nagusi  azpimarratu zituen:

1. Bizi- itxaropena
    100urte betetzera iristen diren pertsonak geroz eta gehiago izango dira, eta gehienak emakumeak izango dira.

2. Bizi-itxaropena eta klase sozial ezberdinak
    Maila edo klase sozial baxukoen bizi itxaropena laburragoa izateaz gai, osasun kaskarragoa izango dute: Klase altukoak 85 urtera arte biziko direla aurrikusten da, eta  80urtera arte osasuntsu egongo direla; behe mailakoek ordea 70-75 urteko bizi itxaropena izango dute eta osasun      egoera txarra.

3. Politiken ekarpenak eta eragina
    Gobernuak, zahartze aktibo eta osasuntzurako politikak garatzeko arlo ezberdinetan lanean ari dira. Ez da enplegua sustatzea bakarrik, baita partehartze soziala sustatzea, segurtasun finantzieroa eskaintzea, osasuna eta ongizatea hobetzea, eta inguru lagunkoiak garatzea ere.

     Ideia hori da MOPACT ekimenak lantzen duena, London School of Economics and Political Scienceko Ashar Zaidi irakasleak aurkeztu zuen ekimenak:TZE AKTIBOA GAUZATZEN EUROPAN: MOPACT-PROJECT-EN ONDORIO NAGUSIAK
     MOPACT Mobilising the potential of active ageing in Europetik dator (Europan zahartze aktiboa mobilizatzen).

Bost helburu nagusi ditu:

  1. Zahartzearen erronka social eta ekonomikoen berrikusketa
  2. Berrikuntza sozialak eta ekimen politikoak batu eta ikertu
  3. Zahartze aktiboa errealitate behurtzeko eman beharreko pausuak deskribatu
  4. Stakeholderrak konprometitu
  5. Eragina areagotu, horretarako biztanleriarekin bilerak eta kontsultak eginez.

Honek bost lehentasun markatzen ditu EBrentzat

  1. Pentsio egokiak mantendu, ongizate sistemako hobekuntzekin batera
  2. Bizi itxaropen osasuntsua handitu, bizi itxaropena mantentzen dugun bitartean
  3. Lan-bizitza luzatu¸ eta beste zenbait ekintzetan partehartzea ere bai, konpromiso soziala bultzatu.
  4. Epe luzerako zaintzak osasun sistemarekin hobeto koordinatu eta integratu
  5. Zahartzeko era aldatu, ohiko estrategiekin (dieta osasuntsua, kirola..) eta berrikuntza sozial eta teknologikoekin.

Hauek aurrera eramateko AAI (Active Ageing Index) erreminta aurkeztu zuen Yolanda Gozalez-Rabago , EHUko irakasleak

BIZKAIKO ZAHARTZE AKTIBOAREN ADIERAZLEA
Adierazle honek zahartzearen 4 dimentsio neurtzen ditu, 22 adierazlez osatuak:

  1. Enplegua
  2. Partehartzea
  3. Bizitza independentea
  4. Aktiboki zahartzeko gaitasuna

Emaitzek herrialdeak konparatzeko aukera ematen dute, eta haek dira Bizkaian ateratako ondorioak:

  • Bizkaiko emaitza 28EB-koaren gainetik dago
  • Sexuen arteko ezberdintasunak daude, gizonezkoek emakumezkoek baina puntuazio hobea lortzen dute dimentsio guztietan
  • 28EBko egoerarekin konparatuta, bizkaiako emakumeak gizonezkoak baina hobeto posizionatuta daude.
  • Bizkaiak oso toki altua du Partejartze soziala eta zahartze aktiborako gaitasuna begiratzen badugu.
  • Bizkaia bide onetik doa, 2014tik bere adierazlea hobetu du, bereziki enpleguan
  • Aurrera egiten jarraitu beharrean gaude, Bikaiko AAIaren kalkulua eta ulermenari dagokionean.

 

Jardunaldia amaitzeko praktika egokien EZTABAIDA MAHAI bat osatu zen, Manuel Merinok gidatua:

  • Txema Franco, Lantegi Batuak. “Zahartze aktiboa desgaitasuna duten pertsonentzako lantokietan” ekimena aurkeztu zuen. Desgaitasuna duten pertsonak besteak baina lehenago zahartzen dira, eta programa honek zahartze hori atzeratu nahi du, horretarako behar diren medioak eta laguntzak (biodantza, arteterapia, yoga, ..) eskainiz. Pertsona hauek nahi duten artea lanean jarraitzek o aukera izan dezaten.
  • Karmele Acedo, Grupo Servicios Sociales Integrados S.Copp, ekoa. Etxeko zaintzak eta teknologiak bizimodu independentea izateko idea garatu zuen. Orain arte garatu dituzten zenbait programa aurkeztu zituen: denetan urruneko arreta eskaintzen zuten, horretarako teknologia berriak erabiliz. Arreta mota honekin arlo mentala (alzheimerra,. .) , soziala ( akonpainamendua…)  eta fisikoa (medikamenduen kontrola..)  lantzen zituzten.
  • Natxo Arnaiz, Boluntatik (Agencia para el voluntariado y Participación Social). Boluntarionen parte-hartzea adinekoentzako egokiak diren inguruneei buruzko prozesuetan Gizarteek ingurune egokiak sustatu behar dituzte pertsonek gizartean parte har dezaten, eta zenbait mezu positibo partekatu zituen, horien artean bat: Euskadi, munduan hiri lagunkoi gehien dituen herrialdea da.

Jardunaldia moderatzaileak, Manuel Merinok itxi zuen, hausnarketa batekin. Bizitzea biziproiektu bat izatea da, hori dela eta ez dago bizitza pasiborik, bizitza aktiboa bakarrik