Argitalpen-data: 2017/08/14
Zainketak etorkizunean
Koordinazio Soziosanitarioko Taldea.
Euskal gizarteak dituen arazoetako bat etengabeko zahartze demografikoa da; horrek behartzen gaitu, zalantzarik gabe, adinekoak zaintzeko erak berritzera epe labur eta luzera.
Adinekoen egoitzetako zainketei dagokienez, The Guardian aldizkariak berriki argitaratu duen artikulu batean, Paul Burstow-ek —Erresuma Batuko gobernuan, osasunerako ministroa izan zen, 2010etik 2012ra bitartean— 12 egoitza aztertu ditu, WCS irabazi-asmorik gabeko erakundearenak, Warwickshire-n (metropolikoa ez den konderria, Ingalaterra erdikoa), non 450 egoiliar —dementzia edo desgaitasunen bat duten pertsonak— biltzen diren gaur egun, honako helburu honekin: adinekoak zaintzea pertsonen autonomia sustatuz.
Horretarako, Paul Burstow-ek gogoratzen du ikerlan bat sustatu zuela, Egoitzetako Zainketa arloko Batzordetik, 2012an, zainketen etorkizuna imajinatu nahiak bultzatuta; lanaren xedea zen zainketa arloan zer-nolako aukerak zeuden aztertzea: “A vision for care fit for the twenty-first century…” (The Commission on Residential Care, 2014).
Politikari britaniarrak bere iritzia eman du, bost urte geroago, ikerlan haren ildo beretik, garai hartako zainketa-eredua aldatzeko asmoz; proposatzen du etxebizitzetan bizitzea eta haiexetan ematea zainketak. Horrexetan dautza WCSren ekimena eta 12 etxebizitzetako zainketak.
Informazioa osatzeko, The Guardian-ek argitaratutako artikulu honetara jo dezakezu: Here’s what the care homes of the future should like (Nolakoak izan beharko lirateke adinekoak-eta zaintzeko etxebizitzak etorkizunean).
Esperientzia horiek beste aldaketa sakon batzuekin batera garatzen ari dira Ingalaterran; helburua da zainketa sozial eta sanitarioak (accountable care systems) integratzea bederatzi esparrutan, non zainketak ematen zaizkien zazpi milioi biztanleri; betiere osasun sistema britaniarraren (NHS) tokiko erakundeek, gizarte-zerbitzuek eta hirugarren sektoreak lagunduta.
Informazio gehiago aurkituko duzu The Guardian-en artikulu honetan: Playing ball: how new partnerships could be the future of joined-up care. Accountable care systems are being talked up as the new way of keeping older people out of hospital. Or are they just privatisation by the back door? (Pilotan aritu: nola elkarte berriak izan litezkeen zainketa integratuen etorkizuna. Arreta arduratsuko sistemak aipatzen dira, aukera berritzat, adineko pertsonak ospitaletik kanpo mantentzeko. Ez ote da izango atzeko atetik sartzeko pribatizazio-ekinbide bat?)
Eta informazio osagarri gehiago duzu National Health Service-England erakundeak argitaratutako erreferentzian: NHSek nahi du arreta “zatikatu”ko sistema bukatzea.