Osasun Saila / Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren Saila

Ikuspegi sozio-sanitarioa: Jardunbide egokien IV Jardunaldiak Arreta integrala Euskadin gaiari buruzkoak

Argitalpen-data: 

Equipo de Coordinación Sociosanitario.

Jardunbide egokien IV Jardunaldiak Arreta integrala Euskadin gaiari buruzkoa

20017ko azaroaren 23an Euskadin Arreta integralari buruzko Jardunbide egokien IV Jardunaldiak ospatu ziren Vitoria-Gasteizko Europa Kongresu Jauregian. Antolatzaileak: Eusko Jaurlaritzako Osasun Saila, Osakidetza eta Integrazio asistentziala eta Kronizitate zerbitzua (SIAC deritzona).

 “Jardunbide egokiak batzuenak dira eta hedapena guztiona da” lolopean, integrazio jardunaldian laugarren edizioa burutu da. Helburuak: urtero bezala, Zerbitzu Erakundeetatik, arreta integral alorrean egiten diren esperientziak jakitera ematea eta hedapenari begira hausnarketa egitea arrakastaren faktore kritiko eta gomendioei buruz. Helburu hauekin, beraien eskalagarritasuna eta aldagarritasuna lortu nahi da.

 Jardunaldia 3 eztabaida mahaietan egituratu zen. Komite zientifikoak 17 jardunbide egoki (aurkeztutako guztiak 54)  aukeratu zituen bertan azaltzeko Aurkeztutako 17etako batzuen kasuan koordinazio sozio-sanitarioan zentratutako ikuspegia jorratu zen ondorengo arrazoiengatik: arreta emateko inplikatutako erakunde desberdinak, behar sozio sanitarioei emandako erantzuna edo arreta sozio sanitarioa jaso duten pertsonen (asko kolektibo dina sozio-sanitarioei bideratuta) ezaugarri sozio-demografikoak.

 Horrela, ondorengoak nabarmendu daitezke:

 - Kolon-ondeste minbiziaren behaketa programa, Bilbao-Basauri espetxeko pazienteengan. Hizlaria: Lamiaran Uriarte, erizaina  ESI Bilbao-Basurto

 - Erakundeen arteko proiektu pilotoa diseinatu eta inplementatzea. Proiektu horren helburua: gaixotasun kroniko konplexu eta beste beharrizan bereziak (EVAI deritzona) dituzten umeen integrazio sozio-sanitario hezigarria lortzea. Hizlaria: Gisela Muñoz, pediatra ESI Bilbao-Basurto.

 - Prozedura bat diseinatu eta inplementatzea. Helburua da, heldua den norbaitek tratu txarrak pairatzen dituela susmatzen denean, koordinazioa lortzea ondorengo zerbitzuen artean: larrialdi/larrialdietako garraio sanitarioa eta osasun zein gizarte alorretakoak. Hizlaria: Iñaki Gallo, gizarte-langilea ESI Bilbao-Basurto.

 - ELA deritzona duten pazienteei  zainketa aringarri goiztiarrak. Helburua: ELA deritzona duten pazienteentzako arreta integrala unitate bat garatu eta inplementatu. Hizlaria: M. Aranzazu Pinedo, erizaina ESI Araba.

 - Genero indarkeria jasaten ari diren emakumeentzako koordinazio sozio-sanitarioa. Hizlariak: Iluminada Cambero, gizarte-langilea eta Iratxe Regidor ESI Barrualde-Galdakaoko koordinatzaile sozio-sanitarioa.

 - Zahar egoitzetan arreta psikiatrikoa emateko programa (P.A.P.E.R. deritzona),  Arabako Osasun Mentalean burututa eta integrazio sozio-sanitarioari begira arrakasta adibide bat bezala aurkeztu dena. Hizlaria: Paloma Gomez, erizaina Arabako Osasun Mentaleko Sarea.

 Jardunaldien amaierako ekintza bezala, parte hartzaileei ondorengoa eskatu zitzaien: aurkezturiko jardunbideen artean; haien ustez hoberenak izan diren biak aukeratzeko. Irabazleak: Kolon-ondeste minbiziaren behaketa programa, Bilbao-Basauri espetxeko pazienteengan eta Erakundeen arteko proiektu pilotoa diseinatu eta inplementatzea; helburua izaki gaixotasun kroniko konplexu eta beste beharrizan bereziak (EVAI deritzona) dituzten umeen integrazio sozio-sanitario hezigarria lortzea.

Ondorio bezala nabarmentzekoa dira Erakunde sanitario Integratu guztiek izan duten inplikazioa, jardunbide egokien berrikuntza eta euskal osasun publikoko profesional guztiek arreta sozio-sanitarioari eman dioten garrantzia.