Histaminak eragindako elikadura intoxikazioari buruzko informazio oharra

2017.eko maiatzak 10

Osasun, Gizarte Zerbitzu eta Berdintasun Ministerioaren mendeko Kontsumo, Elikadura Segurtasun eta Nutrizio Agentziak Eusko Jaurlaritzaren Osasun Saileko Osasun Publikoko Zuzendaritzari hauxe jakinarazi dio: atun freskoa erosi eta kontsumitu ondoren, histaminak eragindako hainbat elikadura-intoxikazioak hauteman dira. Hauetati,  25 pertsona kaltetatu hauteman dira Andaluzian, 11 Madrilen, 4 Murtzian eta 2 intoxikazio arin Euskadin. 

Osasun, Gizarte Zerbitzu eta Berdintasun Ministerioak autonomia-erkidegoei jakinarazi dienez, histamina hauteman den atuna Almeriako GARCIDEN enpresak saldu du. 

Jakinarazi dute kaltetutako produktuak hutsean bilgarriratutako atun osoak, trontzoak, isatsak eta abar direla. Kaltetutako loteak 170501,170502,170503,170504,170505 zenbakiettaik hasten dira, eta apirilaren 24tik maiatzaren 5era arte saldu dira. 

Osasun Saileko Osasun Publikoaren eta Adikzioen Zuzendaritzak kontrol-neurriak hartu ditu produktua Euskadiko merkatutik benetan erretiratu dela egiaztatzeko. Hala ere, herritarrei jakinarazi nahi zaie, adierazitako egunetan Almeriako Garciden empresak saldutako atuna erosi badute eta oraindik kontsumitu ez badute, atun hori ez jateko gomendatzen dela.

Bestalde, Osasun Publikoko teknikariek hurrengo egunetan ere kontrol neurriak mantenduko dituzte eta beharrezkoa den informazioaren berri ematen jarraituko dute.

 

                                                           Vitoria-Gasteiz, 2017ko maiatzaren 10