Osasun Saila

Eusko Jaurlaritzak % 50etik gora areagotu ditu osasunaren arloko ikerketa proiektuetarako 2017rako laguntzak (Gobernu Bilera 2017-10-31)

logoconsejo.jpg

2017.eko urriak 31

Jon Darpón Osasuneko sailburuak Gobernu Kontseiluari jakinarazi dio gaur 1,4 milioi euro areagotu direla Eusko Jaurlaritzak 2017rako zuzendutako laguntzak  osasunaren arloko ikerketa-proiektuak finantzatzeko. Hala, aurten, 4 milioi eurokoa da 2020ko Osasun arloko Ikerketa eta Berrikuntza Estrategian, eta 2020 Zientzia eta Teknologia Planean eta RIS3 Euskadi Espezializazio Adimenduneko Estrategian jasotako laguntza horien kopurua. 

Orain baliabide ekonomikoak zabaltzen zaizkion deialdia uztailaren 13ko EHAAn argitaratutako 2017ko ekainaren 20ko Aginduari dagokio —osasunaren arloko ikerketa-proiektuen finantzaketa arautzen duenari—. Horren zuzkidura 2,6 milioi eurokoa zen.  

Osasunaren arloko ikerketa-proiektuen finantzaketak lehentasunezko bi helburu hauek ditu: herritarren osasuna hobetzera eta aberastasuna sortzera bideratutako I+G+b-ko jardueren inpaktua gehitzea; eta osasunaren arloko ikerketaren eta berrikuntzaren finantzaketa hobetzea, barneko zein kanpoko baliabideen bitartez. 

Era berean, bereizitako bi laguntza-lerro biltzen ditu. Horiek eskuragarri daude Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako Euskal Sarean (ZTBES) sartutako agenteentzat: 

- Alde batetik, 1,2 milioi eurorekin, osasunaren arloko ikerketa-jarduera dago, I+G proiektuen bidez osasun-sistemaren ahalmena sendotzen duena, baita horrek egiten duen ekarpena ere ezagutza sortu eta integratzeko, osasun-sistemaren eta gizartearen eskaerei hobeto erantzutearren. 

 - Bestetik, finantzaketa 2,8 milioi euro zabaltzen zaio lerroa dago, osasunaren arloko ikerketa estrategikoa bultzatzeko, Euskal Autonomia Erkidegoaren osasun-lidergotik eta ahalmen zientifiko-teknologikoetatik abiatuta sortutako I+G proiektuen bidez. Horiek ahalbidetzen dute produktu, prozesu edo zerbitzu berriak baliarazi eta garatzea.