Elkargi SGR sozietateari 1.000.000 "-ko gehieneko diru-laguntza ematea (Gobernu Bilera 2017-03-14)

logoconsejo.jpg

2017.eko martxoak 14

Gobernu Kontseiluak, gaur egin duen bilkuran, Elkargi SGR sozietateari 1.000.000 €-ko gehieneko diru-laguntza ematea onartu du, haren hornidura teknikoen funtsa indartzeko.

Eman beharreko diru-laguntza Elkargi SGR sozietatearekin izenpetuko den lankidetza-hitzarmen baten bitartez bideratuko da.

Eusko Jaurlaritza, Ogasun eta Ekonomia Sailaren bitartez, euskal enpresa txiki eta ertainen finantzaketa-baldintzak hobetzen laguntzen ahalegindu da, eta hainbat finantza-erakunderekin hitzarmenak formalizatu ditu horretarako. Horien artean daude elkar bermatzeko sozietateekin formalizatu dituenak.

Horretarako, eta elkar bermatzeko sozietateek gai horretan egin duten lan garrantzitsua kontuan izanik, hartu den erabakiak Elkargi SGR sozietatearen funts propioak indartzea du helburu, sozietate horren hornidura teknikoen funtsen gehikuntzaren bitartez, horrek abalak emateko ahalmena areagotzeko aukera emango baitio eta, hartara, EAEko enpresa txiki eta ertainen, banako enpresaburuen eta profesional autonomoen finantzaketa-aukerak handitu egingo baitira.

2016. urtean, Elkargi SGR eta Oinarri SGR sozietateen batzar nagusiek erabaki zuten bi sozietateek xurgatze bidez bat egitea. 2016ko abenduaren 31tik aurrera, hortaz, ELKARGI SGR da helbidea Euskal Autonomia Erkidegoan duen elkar bermatzeko sozietate bakarra.