Argitalpen-data: 2017/04/24
AGENDA 21 PROGRAMAREN ESPARRUAN, NERBIOI- IBAIZABALEKO 250 IKASLEK HARTU DUTE PARTE ESPEZIE EXOTIKO INBADITZAILEEN INGURUKO HERRI-IBILBIDEETAN
Martxoan zehar Arrigorriaga BHI, Etxebarri BHI, Galdakaoko Andra Mari eta Elexalde BHI, Ugao-Miraballes eta Urduñako eskoletako 250 ikasleek ibilbideak egin dituzte eskola inguruan. Ibilbide hauen bitartez eskola inguruan dauden espezie inbaditzaileak ezagutzeko aukera izan dute eta espezie inbaditzaile konkretu batekin zentraturik espezie honen inguruko ikerketa lana egin dute ikasleek. Espezie hauen presentzia murriztu edo kentzeko zerbait egin daiteke? Guk zerbait egin dezakegu? Udalak zerbait egin dezake? Hausnarketa ere egin dute.
Ikasleek eskola inguruan espezie hauek ikusi dituzte: Sasi-akazia, Banbua, Tximeleten lorea, Panpa lezka, Fallopia Japonikoa, Mimosa, Bidens aurea, Kañabera, Banbua.