Udalbus zerbitzuaren ibilbidea aldatuko da Ipuruan lanak direla eta
2016.eko abuztuak 09
Abuztuaren 10ean Ipurua Futbol Zelaian egin behar diren lanak direla eta, trafikoa moztuko da Santaiñes Kalean. Hori dela eta, Udalbus zerbitzuak bere ibilbidea aldatu beharko du eta Ipurua eta Sostotarren geralekuak zerbitzurik gabe egongo dira.
Datorren asteazkenean, 2016ko abuztuaren 10ean, goizeko 9:00etatik 14:00etara, Ipurua Futbol Zelaian egin behar diren lanak direla eta, trafikoa moztuko da Santaiñes Kalean. Hori dela eta, Euskotreneko Udalbus zerbitzuak bere ibilbidea aldatu beharko du. Ipurua eta Sostotarren geralekuak zerbitzurik gabe geldituko dira.
Informazio gehiago behar duten erabiltzaileek 902 543 210 telefono zenbakia, www.euskotren.eus webgunea eta @euskotrenEJGV twitter gunea erabili ditzakete.