Lehendakaritza

Nevadako Gobernadoreak euskaldunen ekarpena aitortu du adierazpen ofizial batean

Brian Sandoval, Nevadako (AEB) Gobernadorea.

2016.eko ekainak 28

Ekainak 29a euskal kulturaren eta ondarearen ohorezko  egun izendatuko dute Nevadan. Modu horretan, Nevadako Gobernadore, Brian Sandovalek, iraganeko zein gaur eguneko euskaldunek Nevadako estatuaren garapenean egindako ekarpena aitortu nahi du. Horretarako, Smithsonian Folk Festibalaren inguruan sortutako giroak bultzatuta, adierazpen ofizial bat argitaratu du urteetan zehar euskaldunen ekarpenari buruzko aipamen zehatzak eginez.

Adierazpenean gogorarazten duenez, XIX. mende amaieran eta XX. hasieran bertaratutako euskaldunek abeltzaintza bultzatu zuten eta euskal tradizioak eraman zituzten. Guzti hori lanaren eta komunitatearen balio sakonekin egin zutela azpimarratzen da.

Horrez gain, euskaldunen ondorengoen ekarpena ere nabarmentzen du. Aipamen zuzena eginez, Paul Laxalti, aurretik Nevadako Gobernadorea eta Amerikako Estatu Batuetako Senataria izandakoa.