Gobernu Kontseiluak Asetravi elkartearentzako diru-laguntza onartu du, salgaien garraioko enpresaburuen XVI kongresua antolatzeko (Gobernu Bilera 2016-09-13)
2016.eko irailak 13
Gobernu Kontseiluak Asetravi - Bizkaiko Garraio Enpresen Elkartearentzako 16.700 euroko diru-laguntza onartu du, Bilbaon urrian egingo den Salgaien Garraioko Enpresaburuen XVI. Kongresua antolatzeko.
Salgaien Garraioko Espainiako Konfederazioak (CETM) garraioan eta logistikan aritzen diren 31.000 enpresa inguru biltzen ditu. Ia 200.000 langile dira guztira eta probintziako 48 erakunde biltzen ditu.
Sailburu Ana Oregik zuzentzen duen sailaren babesa izango duen kongresuan, salgaien garraioarekin, enpresaburu garraiolariaren balioarekin eta foru-mailako, autonomia-erkidegoko, estatuko eta Europako garraio-politikarekin erlazionatutako hainbat txosten egingo dira, eta zamalanetako enpresen, operadore logistikoen eta garraiolarien hainbat esperientzia azalduko dira. Hori guztia osatzeko, garraioaren eta logistikaren sektoreari lotutako enpresek ibilgailuetan eta garraioko materialean izan diren azken berrikuntzak jarriko dituzte erakusgai