Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun Saila

Euskotrenek igande honetan Usurbilen autobusen ibilbidea aldatuko du

euskotren_autobusa.jpg

2016.eko irailak 23

Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politika Sailaren esku dagoen Euskotren Sozietate Publikoak, igande honetan, irailaren 25ean, 10:00ak eta 19:00ak bitartean Usurbilen (Gipuzkoa) autobusen ibilbidea aldatuko du, “Bizi Poza” ospakizuna dela eta.

Kale Nagusia aipatutako ordutegian trafikoarentzako itxita egongo da, hori dela eta, Euskotreneko autobusak saihesbidetik ibiliko dira, Zumaiarako noranzkoan.

Aipatutako orduetan, Zumaiara doazen zirkulazioentzako bakarrik, autobusek geldialdia Usurbilen egingo dute, San Inazioko biribilgunean eta Atxegaldeko auzoan.

Kontrako noranzkoko zirkulazioetan, Donostiarantz, ohiko ibilbidea eta geralekuak burutuko dira.

Informazio gehiago behar duten erabiltzaileek 902 543 210 telefono zenbakia, www.euskotren.eus webgunea eta @euskotrenejgv twitter gunea dituzte erabilgai.