Elikadura, Landa Garapena, Nekazaritza eta Arrantza Saila

Argitalpen-data: 2016/10/28

Eusko Jaurlaritzak bat egiten du Altzoko pago motza 2017ko Europako zuhaitza izan dadin

Dagoeneko Altzoko pago motzaren alde bozkatu daiteke, 2017ko Europako zuhaitza izan dadin.

Gipuzkoako Altzo udalerrian dago eta egurra eskuratzeko egindako inausketa iraunkorren ondoren pago honek duen itxura izugarria da. Zuhaitz hau Europako Urteko Zuhaitzaren lehiaketan parte hartzeko hautatu dute, Environmental Partnership Associationek antolatzen du lehiaketa hau, Europar Batzordearen babesarekin. Lehiaketa honetan garrantzitsuena ez da zuhaitzaren edertasuna, baizik eta bere historia eta pertsonekin duen lotura. Eta horretaz, Altzokoa bezalako zuhaitz motz batek asko daki.

Bozkatzeko epea azaroko 6a arte irekita egondo da. Bozka eman ahal izateko, webgunean izena eman behar da, iruzurra sahiestearren. Azkar egiten da eta doakoa da.

Lehiaketaren webgunea

Hautagaien orrialdea

Bozketaren orrialdea