Elikadura, Landa Garapena, Nekazaritza eta Arrantza Saila

Argitalpen-data: 2016/06/09

EAEko haragi-sektorearen egoeraren diagnostikoa

EAEko haragi-sektorearen egoeraren txostenak Euskadin erregistratu diren ganadu-aziendaren eta ganadu hilketen bilakaera aztertzen du.

Nekazaritza, Arrantza eta Elikagaien Politikako sailburuordetza, HAZI Fundazioaren laguntzarekin, Euskadiko haragi-sektorearen egoeraren diagnostiko bat egin du.

Eusko Jaurlaritza hiru Foru Aldundiekin, sektoreko erakundeekin, sindikatuekin eta ekoizleekin batera bultzatzen duen “Euskadiko Behi Okelaren Ekoizpena eta Komertzializazioa Bultzatzeko Estrategia”-ren barnean kokatzen da azterketa hau. Estrategia honek proposatzen du lantalde bat sortzea ganadua hiltzeko azpiegituren arazoak aztertzeko, bai eta haien bideragarritasuna eta egiturak eta kudeatzeko eskemak modernizatzeko premia ere.

EAEko haragi-sektorearen egoeraren txostenak Euskadin erregistratu diren ganadu-aziendaren eta ganadu hilketen bilakaera aztertzen du. Haragi-sektorearen garrantzia Elikagaien Industriaren barnean eta haragiaren kontsumo eta komertzializazio datuak ere sakonki aztertzen dira.

EAEko haragi-sektorearen egoeraren diagnostikoa