Argitalpen-data: 2016/06/17
Donostiako Eskola Agenda 21eko Udal Foroa
Maiatzak 18 Eskola Agenda 21 egitasmoko urteroko Udal Foroa ospatu zen Donostiako Udaletxeko Udalbatza Aretoan. Bertan, parte hartzen duten 34 ikastetxeetako 17.000 ikasle ingururen ordezkariak izan ziren udal arduradunei ikasturtean zehar hiri jasangarriaren inguruan egindako lanaren emaitzak aurkezten, bai eta gai horren inguruan hobekuntzak egiteko proposamenak azaltzen ere.