Donostia / Hendaia / Baiona / Atharratze «trena + autobusa» txartel konbinatuarekin: joan-etorriak, 5 euro
2016.eko maiatzak 02
- Passeusktxartela hedatuko da Iparraldean Euskotren eta Transports64 erakundeen lankidetzari esker. Doakoa izango da, halaber, 5 urte baino gutxiagoko umeentzat
- Lineak: Baiona / Maule / Atharratze; Baiona / Ahurti; Baiona / Hazparne / Kanbo eta Baiona / Kanbo / Ezpeleta
- Antonio Aiz: «Euroeskualdeko garraio publiko jasangarriaren adibide bat da»
Garraio publikoaren mugikortasunaren garapena aurrera doa Bidasoa ibaiaren bi aldeetako euskal-administrazioen lankidetzari esker; 5 euroren truke Donostiatik Baionara edo Atharratzera joateko aukera dago joan-etorriko txartelarekin. Otsailaren 1etik aurrera PASSEUSK tren eta autobuserako txartel konbinatuak aukera ematen du Euskotreneko Topoko edozein geltokitik (Lasarte, Donostia eta Hendaia, kasu) Baionaraino bidaiatzeko. Aldaketa, trenetik autobusera, Hendaian egiten da, eta ondoren linea hauek daude aukeran: 811-Baiona/Maule/Atharratze; 812-Baiona/Ahurti; 813-Baiona/Azparren/Kanbo edo 814-Baiona/Kanbo/Ezpeleta.
«Aipatutako udalerrietako batera edo Urruña, Ziburu, Donibane Lohizune, Getaria, Bidarte, Biarritz edo Angelura joan nahi duenak joan-etorriko txartelaren truke 5 euro ordainduta hala egin dezake. Doakoa da, gainera, 5 urtetik beherakoentzat. Euroeskualdeko garraio publiko jasangarriaren adibide bat da», azaldu du Eusko Jaurlaritzako Garraioko sailburuorde Antonio Aizek.
«PASSEUSK txartela aukera ona da Euskotrenen Metro Donostialdearen eraginpeko udalerrietan bizi eta eguna mugaren beste aldean eman nahi duten herritar guztientzat. Itzulera txartela erosi eta biharamuneko 23:59ra arte egiteko aukera ere izango dute», gehitu du Aizek.
Euskotreneko geltokietan txartelen salmenta automatikorako dauden makinetan eskura daiteke txartel hori. Transports64ren autobusarekiko lotura Hendaian egin daiteke astelehenetik igandera (Transports64ren 816 linea), eta Irunen larunbat-igandeetan (enpresa emakidadunak barne hartzen dituen Akitania eskualdeko Transports64ren 816 Euskadi Express linea). Handik Baionara, eta bidaia Lapurdi, Nafarroa Behere edo Zuberoako lau lineetakoren batera luzatu nahi dutenek autobus-aldaketa Baionan egin beharko dute.
«Txartel konbinatua Euskotrenek eta Transports64 enpresak (Pirinio Atlantikoetako Kontseilu Nagusiak kudeatutako hiriarteko autobus-sarea) Transfermuga proiektuaren barruan izandako lankidetzaren emaitza da. Akitania-Euskadi euroeskualdeak bultzatu du proiektu hori mugako bi eskualdeen artean garraio eta mugikortasunean aurrera egiteko», zehaztu du Antonio Aizek.
Pirinio Atlantikoetako Departamenduak eta Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politika Sailak urteak daramatzate garraio publikoaren arloan elkarrekin lanean, eta Transfermuga proiektuak Euskotrenen eta SNCF tren-enpresaren artean Passbasque izeneko txartel konbinatua sortzeko aukera ere eman zuen. Txartel horren bidez Lasarte-Oriatik Baiona edo Akizeraino trenez bidaiatu daiteke.
Ildo horri jarraikiz, eta mugaz gaindiko garraio-zerbitzuen eskaintzei buruzko informazio guztia jasotzeko, www.transfermuga.eu ataria ere sortu da. Atari horretan eskaintza guztiei buruzko informazioa dago (tarifak, ordutegiak, planoak eta abarrak), baita, dauden gainontzeko webetarako esteka bat ere, informazio zehatzagoa lortu ahal izateko. Erabiltzaileek informazio gehiago lortu dezakete www.euskotren.eus,www.transports64.fr edo www.transfermuga.eu helbideetan, baita 902 543 210 telefono-zenbakian ere.
EUSKOTREN-EN ETA TRANSPORTS64 AUTOBUSEN ORDUTEGIEN LOTURA HENDAIAN MAIATZAREN 1ETIK EKAINAREN 30ERA
|
Astelehenetik ostiralera |
Larunbatetan |
Igandeetan |
||||||||
|
Tren-ordutegia |
Autobus-ordutegia |
Tren-ordutegia |
Autobus-ordutegia |
Tren-ordutegia |
Autobus-ordutegia |
|||||
|
Irteera Amaratik |
Iritsiera Hendaiara |
Irteera Amaratik |
Iritsiera Hendaiara |
Irteera Amaratik |
Iritsiera Hendaiara |
|||||
|
|
|
6:12 |
|
|
7:42 |
|
|
7:42 |
||
|
5:55 |
6:32 |
6:42 |
7:15 |
7:53 |
8:09 |
7:15 |
7:53 |
8:09 |
||
|
6:15 |
6:55 |
7:12 |
7:45 |
8:23 |
8:48 |
9:45 |
10:22 |
10:53 |
||
|
6:45 |
7:22 |
7:42 |
9:45 |
10:22 |
10:53 |
10:15 |
10:52 |
11:24 |
||
|
7:15 |
7:52 |
8:12 |
10:15 |
10:52 |
11:24 |
13:45 |
14:22 |
14:53 |
||
|
7:45 |
8:22 |
8:48 |
12:15 |
12:52 |
13:23 |
17:45 |
18:22 |
18:38 |
||
|
9:45 |
10:22 |
10:53 |
13:45 |
14:22 |
14:53 |
18:15 |
18:52 |
19:24 |
||
|
11:15 |
11:52 |
12:18 |
16:15 |
16:52 |
17:18 |
|||||
|
12:15 |
12:52 |
13:23 |
17:45 |
18:22 |
18:38 |
|||||
|
13:45 |
14:22 |
14:53 |
18:15 |
18:52 |
19:24 |
|||||
|
15:15 |
15:52 |
16:18 |
19:45 |
20:22 |
20:27 |
|||||
|
16:15 |
16:52 |
17:18 |
21:45 |
22:22 |
23:09 |
Larunbatetan bakarrik |
||||
|
17:45 |
18:22 |
18:38 |
||||||||
|
18:45 |
19:22 |
19:32 |
||||||||
|
19:45 |
20:22 |
20:27 |
||||||||
|
21:45 |
22:22 |
23:09 |
Ostiraletan bakarrik |
|||||||