Poliziak eta fiskaltzak gorroto-delituen aurrean agertutako jarrera aztertuko du Arkauteko Akademiak
2015.eko urriak 16
«Parez Pare 2015» konferentzia-zikloaren barruan
Arkauteko Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademian (Araba) jardunaldi bat egin dute gaur, ostirala, urriak 16, «Polizia eta Fiskaltza gorroto-delituen aurrean» izenburupean. Europako «Together» proiektua Euskadin aurkeztea da konferentziaren helburua, bai eta Bartzelona probintzian polizia eta fiskaltza espezializatuaren arteko lankidetza-esperientzia aztertzea ere.
Jardunaldia Arkauten egin dute, Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako ekitaldi-aretoan. Gaur goizeko aurkezpenean, Akademiako zuzendari Malentxo Arruabarrenak espezialisten ponentzia desberdinei eman die hitza.
Diógenes Sabana Bisokok, Biltzen – Integraziorako eta Kulturen Arteko Bizikidetzarako Euskal Zerbitzuko zuzendariorde teknikoak, Europako «Together» egitasmoa aurkeztu du. Gorroto-delituak ikusgai egiteko eta kudeatzeko proiektu bat da.
Bartzelonako probintzia-fiskaltzatik, Miguel Angel Aguilarrek, Gorroto eta Diskriminazio Delituen Zerbitzua koordinatzen duen fiskalak, hitzaldi honekin hartu du parte: «Poliziaren eta fiskaltzaren zeregina gorroto-delituei aurre egiteko orduan».
Eztabaidarako eta ondorioetarako tarte bat utzi ondoren, jardunaldiari Jose Luis Madrazo Juanesek eman dio amaiera; hau da, Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailaren Familia Politikarako eta Komunitate Garapenerako zuzendariak. Moderatzaile-lanetan, berriz, Gipuzkoako SOS Arrazismoko Mikel Mazkiaran aritu da.