Euskotrenek udalbuseko (Eibar) eta Soraluze-Ondarroa lineako zerbitzu bateko ibilbideak aldatuko ditu bihar, ostiralean
2015.eko irailak 24
Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politika Sailaren esku dagoen EuskoTren Sozietate Publikoak Eibarko Udalbus zerbitzuen eta Soraluze – Ondarroa lineako zirkulazio baten ibilbideak aldatuko ditu bihar, ostiralean, irailaren 25ean, obrak direla eta .
Udalbus zerbitzuaren (Amaña – Azitain) kasuan, Tiburzio Anitua eta Ziriako Agirre kaleek bat egiten duten lekuan seinaleztapen horizontala margotzeko lanak egin behar direnez eta ondorioz trafikoa moztuko denez, ezinezkoa izango da mikrobusak Wenceslao Orbeako geralekura eta Tiburzio Anituako behealdera heltzea.
Hori dela eta, Amañarantz doazen autobusek Ermurantz jarraituko dute, San Juango geralekuaren ondoren, saihesbidera heltzeko San Lorentzoko biribilgunetik (Ermua), eta Amañara Karlos Elgezua kaletik eta Ziriako Agirretik joanez, Tiburzio Anituako geralekura heldu arte.
Horrela, zerbitzurik gabe geratuko dira Ziriako Agirreko (Kutxabank ondoan) eta Wenceslao Orbeako geralekuak. Halaber, geraleku bat lekuz aldatuko da, Karlos Elgezua kalera, kale horrek eta Wenceslao Orbea kaleak bat egiteko bidearen ondora. Ondoren Tiburzio Anituaraino jarraituko da.
Aurkako noranzkoan, Amañatik Azitainerantz, ohiko zerbitzua eskainiko da.
Beste alde batetik, Errekalde kaleko 18an obra batzuk egin behar direnez, ostiraleko, 2015eko irailaren 25eko 15:00etatik 17:00etara bitartean, Soraluze-Ondarroa lineako 16:40ko zerbitzuaren geraleku bakarra Sagar Errekakoa izango da, eta bertatik Ondarroarantz abiatuko da. 16:40ko zerbitzu horretan geraleku hauek zerbitzurik gabe geratuko dira: Ezozia; Estación; Olea Erreka; Errebal; eta Baldegieta.
Informazio gehiago behar duten erabiltzaileek 902 543 210 telefono zenbakian, www.euskotren.es webgunean eta twiterreko @euskotrenEJGV estekan jaso dezakete.