Euskotrenek datorren igandean Donostian bere autobusen ibilbidea aldatuko du
2015.eko urriak 16
Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politika sailaren esku dagoen Euskotren Sozietate Publikoak, datorren igande goizean, urriaren 18an, Donostiako autobusen ibilbidea aldatuko du, “DONOSTIAKO OINEZKOEN LASTERKETA” probaren ospakizuna dela eta.
Zumaia – Donostia lineako zerbitzuan sartutako aldaketak (N-634 errepidetik) ondorengo hauek izango dira:
• Irteerak Donostiatik: 10:00etako irteera saihesbidetik burutuko da eta ondorengo geralekuak kenduko dira: Etorbidea, Zumalakarregi, Unibertsitateak, Matia eta Errotaburu. Beste alde batetik, 11:00etan irtengo den autobusak behin Etorbidera sartuta, Urbieta kaletik jarraituko du saihesbiderantz. Kasu honetan, ondorengo geralekuak kenduko dira: Zumalakarregi, Unibertsitateak, Matia eta Errotaburu.
• Sarrerak Donostian: Zumaian 9:30ean irtengo den zerbitzuak, sarrera saihesbidetik burutuko du Pio XIIraino, eta ondorengo geralekuak kendu egingo dira: Errotaburu, Matia, Unibertsitateak, Antiguo eta San Martín.
Informazio gehiago behar duten erabiltzaileek 902 543 210 informazio telefono zenbakia, Euskotrenen www.euskotren.eus webgunea eta twiterreko @euskotrenEJGV esteka erabil ditzakete.