Argitalpen-data: 2015/10/22
Euskadi aitzindari, emakume nekazarien lana aitortu eta legez arautzeari dagokionez.
8/2015 Legea, urriaren 15ekoa, Emakume Nekazarien Estatutuari buruzkoa, argitaratuta.
Eusko Legebiltzarrak aho batez onartu du Emakume Nekazariaren Estatutua. Horrenbestez, Euskadi da landa-inguruneko eta lehen sektoreko emakumeen lan-egoera arautzen duen lehen autonomia erkidegoa. Arauaren helburu nagusia da, hain zuzen, emakume nekazarien lana ikusgarriagoa egitea eta emakumeek esplotazioen titulartasuna eskura dezaten sustatzea.
Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburuak, Arantxa Tapiak, esan duenez, "Emakume Nekazariaren Estatutua onartuta, lehenengo sektoreko emakumeari eman beharreko aitorpen profesionala ematen zaio, hori egiteke baitzegoen, eta dagozkion eskubide laboral, sozial eta fiskalak onartzen zaizkio, besteak beste". “Lehentasuna da –gehitu du– emakume nekazariek esplotazioen titulartasuna eskura dezaten bultzatzea, haien lana ikusgarri bihurtzeko eta eta lan horretatik ondorioztatzen diren eskubide guztiak izan ditzaten”.
8/2015 Legea, urriaren 15ekoa, Emakume Nekazarien Estatutuari buruzkoa ikusi (EHAA 200 zk. 2015eko urriaren 21ekoa)