Argitalpen-data: 2015/11/04
Arabako Txakolina sor-markak 640.000tik gora kilo mahats jaso ditu, orain arteko kopururik handiena
2015a oso ardo urte ona izan da, horren bilakaerari dagokionez; udaberria eguzkitsua eta beroa izan da, eta iraila ere antzekoa izan denez, aurreratu da mahats-bilketa.
Arabako Txakolina sor-markak aurtengo mahats-bilketan jasotako kilo kopuruaren berri eman du, eta “orain arteko kopururik handiena izan da, 646.453 kilo jaso baitira, 2012ko 612.658 kiloko marka baino %5,5 eta 2014ko ekoizpena baino %17 gehiago”, adierazi dute sor-markatik.
Arabako Txakolina sor-markaren gerente Jose Antonio Merinoren hitzetan, “2015a oso ardo urte ona izan da, horren bilakaerari dagokionez”; udaberria eguzkitsua eta beroa izan da, eta iraila ere antzekoa izan denez, urriaren 2ra aurreratu da mahats-bilketa.
Nolanahi ere, Merinok adierazi duenez, “finka batzuk botritisak eta mildiuak jo ditu irailaren erdialdera; horrek murriztu egin du mahasti batzuetako ekoizpena, eta ez da aurreikusitako kilo-kopurua jaso”.
Upategietara eramandako mahatsaren kalitateari dagokionez, “bikaina izan da, kaltetutako zatiak kenduta”.
Eta 2015eko ekitaldi honetako egoera komertzialari dagokionez, gerentearen arabera “jokabide bikaina izan dute esportazioek, eta barne merkatuak hoberantz egin du, pixkanaka, urtean zehar”.
