Elikadura, Landa Garapena, Nekazaritza eta Arrantza Saila

Argitalpen-data: 2014/06/12

Txakolinaren, Antxoaren eta Hegaluzearen lehen astea

Eusko Jaurlaritzak eta Gipuzkoako Ostalaritza Elkarteak Gipuzkoako Arrantza sektorea bultzatzeko

Txakolinaren, Antxoaren eta Hegaluzearen lehen astea ekainaren 14tik, 22ra burutuko da. Gipuzkoako 5 eskualdetako 33 establezimenduk aste oso batean Getariako txakolina, antxoa eta hegaluzea dastatu ahal izango dute.

Aste hau HAZI Fundazioak eta Ostalaritza Elkarteak sinatutako Kalitatea Proiektuaren barnean kokatzen den ekimena da proiektua da.

Ekimenaren aurkezpenean egondako Leandro Azkuek, Eusko Jaurlaritzako Arrantza eta Akuikultura zuzendariak, "honelako ekimenek Euskadiko produktuak balioan jartzen dituztela eta kalitatezko eta bertako produktuen erabilera gipuzkoako ostalaritzan sartzen ari direla eta baita gizartean ere" aipatu du.

Ekimen hontara batu diren gipuzkoako establezimenduak dira:Txingurri (Astigarraga), Lasa (Bergara), Seven Clovers (Deba), Andra Mari, Aralar, Aratz, Asador Trapos, Avenida XXl, Branka, Cerveceria Etxeberria, Errotaburu cafeteria, Etxekalte, Ezkurra, Hidalgo 56, Iturrioz, La Boule Rte. Casino Kursaal, La Venta de Curro, Marugame, Txoko, Txokolo, Txondorra, Urbano, Ubarrechena, (Donostia), Birijiñape (Eibar), Hondar (Hondarribia), Puiana (Irun), Patxiku y Kaialde (Lezo) Prost (Pasaia) Café Frontón y Denak (Tolosa), Benta (Usurbil) y Salbide (Zarautz).

Presentación de la semana del Txakoli, la Antxoa y el Bonito
Leandro Azkue Eusko Jaurlaritzako Arrantza Zuzendaria, Iker Ruiz de Eguino, Gipuzkoako Turismo Zuzendaria, Mateo
Orlando, Artisauak Kontserbera Elkarteko Lehendakaria, Ruth Mozo Getariako Txakolinaren Idazkaria eta
Kino Martínez, Gipuzkoako Ostalartiza Elkarteko Idazkari Nagusia