Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun Saila

Euskotrenek datorren uztailaren 24an tren zerbitzu bereziak eskainiko ditu Errenteriako Madalenetako jaiak direla eta

euskotren.jpg

2014.eko uztailak 22

Euskotrenek uztailaren 24an Lasarte-Hendaia artean ohiko zerbitzua osatzen duen trenen gaueko zerbitzu berezia eskainiko du Errenteriako Madalenetako jaiak direla eta.

Tren bereziek honako ezaugarri hauek izango dituzte:

LASARTE-HENDAIA NORANZKOA
• Irteerak Lasarte Oriatik Hendaiarantz: 22:00, 22:30, 23:00, 0.00, 1:00, 2:00, 3:00, 4:00, 5:00, 6:00 eta 7:00etan
• Irteerak Amara/Donostiatik Hendaiarantz: 0:45, 5:45 eta 6:45ean
• Irteerak Amara/Donostiatik Oiartunerantz: 23:45, 4:30 eta 5:30ean

HENDAIA-LASARTE NORANZKOA
• Irteerak Hendaiatik Lasarte Oriarantz: 22:03, 23:03, 0:03, 1:03, 2:03, 3:03, 4:03, 5:03, 6:03, 6:33, 7:03 eta 7:33an
• Irteerak Hendaiatik Amara/Donostiarantz: 22:33, 23:33 eta 1:33an
• Irteerak Oiartzunetik Amara/Donostiarantz: 22:37, 0:06, 4:54 eta 5:54an

Informazio gehiago behar duten erabiltzaileek Euskotrenen honako telefono zenbaki honetara dei dezakete 902 543 210. Horrez gain informazioa jaso dezakete geltokietan eta geralekuetan, konpainiaren web gunean www.euskotren.es eta @euskotrenEJGV twitter gunean