Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Argitalpen-data: 2014/11/26

eLiburutegia, Euskadiko Liburutegi Digitala abian da

eLiburutegia Euskadiko Liburutegi Digitalak, irekita dauka gaurtik aurrera bere katalogoa Euskadiko Irakurketa Publikoko Sareko bazkide guztientzat (530.000 bazkidetik gora), eta liburu digitalak maileguan eskaintzen hasiko da gaur bertan. eLiburutegiaren katalogo digitalak 3.000 titulutik gora izango ditu urte amaierarako. Horretarako, Eusko Jaurlaritzako Liburutegi Zerbitzuak 25.000 lizentzia erosi ditu, bai euskarazko eta bai gaztelaniazko liburuenak. Ekimena aitzindaria da Estatuan, eta argitaletxeen nobedadeak eskaintzearen aldeko apustua egingo du.

Euskadiko Irakurketa Publikoko Sarea osatzen duten 250 udal liburutegietako erabiltzaileek, baldin eta zerbitzu berri hau erabili nahi badute, euren liburutegira jo behar dute, eta eLiburutegian alta eskatu. Liburuen on line mailegurako plataforma honetara sartzeko erabiltzaile izena eta pasahitza emango diote. Euskadiko Irakurketa Publikoko Sarea autonomia erkidegoko udal liburutegi guztiek osatzen dute, Donostia, Bilbo eta Santurtzikoek izan ezik. Azken hiru hauen 2015 urtean zehar sartuko dira sarean.

eLiburutegia

www.euskadi.net/eliburutegia

Gakoak jaso ondoren, irakurlea eLiburutegia plataforman sar daiteke, eta maileguan hartutako liburuak irakurtzen hasi. E-liburutegiaren mailegu baldintzak hauek dira:

  • Maileguen iraupena 21 egunekoa izango da.
  • Erabiltzaile batek gehienez bi liburu mailegatu ahal izango ditu aldi berean. Mailegua iraungi baino 5 lehenago gogorarazteko mezua jasoko du.
  • Gainera, erabiltzaile batek bi maileguez gain, erreserba bi egiteko aukera izango du
  • Mailegatutako liburua eskuragarri egon daiteke 6 gailutan eta 6 ordenagailutan aldi berean (21 egunez)

Eguneko 24 orduetan eta urteko egun guztietan eskuragarri izango den mailegu zerbitzu hau bi motatakoa izango da:

  • Deskargatzeko aukera: erabiltzaileak aukeratutako liburu digitala bere gailura jaitsi dezake (pc, ordenagailu eramangarria, tableta, smartphone-a edo e-booka), eta 21 egun izango ditu irakurtzeko. Artxibo honek kopiak egitea galarazten duen babesa du. Behin deskarga egindakoan, ez da Interneterako konexiorik behar liburua irakurtzeko.
  • Streaming era: aukeratutako liburua irakurtzeko aukera ematen du Liburuklik atariak, 21 egunez, baina ez da gailura artxiborik deskargatzen (gailu guztietan irakur daiteke, e-bookean ezik). Aukeratutako irakurgaia sarean dago, eta erabiltzaileak hara jo behar du hura irakurtzeko. Irakurketako unean interneterako konexioa behar da.

Euskadiko eta Estatuko argitaletxe nagusiek hartzen dute parte proiektuan, eta euren tituluak ipiniko dituzte eLiburutegiaren katalogoan. Azaroaren amaieran, 1.500 titulu ingururekin ireki da plataforma. Astean batez beste 300 titulu ari dira gehitzen, beraz urte amaierarako 3.000 titulutik gora izango dira mailegatzeko moduan, antzeko zerbitzuetan Estatuan eta nazioartean batez beste eskaintzen denetik gora. 2014an Eusko Jaurlaritzak 60.000 euro bideratu ditu liburuak mailegatzeko aukera ematen duen plataforma digitala garatzeko (plataforma teknologiko propioa), eta beste 270.000 euro liburu digitalen lizentziak erosteko. 2015ean berrz, erabiltzaileek 15.000 titulutik gorako katalogoa izango dute eskura, lizentzia eta titulu berriak erosten jarraituko baitu Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailak. Ebook aukera zabala izatea da, zalantzarik gabe, liburuen mailegua sustatzeko eta irakurleei zerbitzu ona emateko gakorik garrantzizkoenetakoa.

eLiburutegia 25.000 lizentziarekin* abiatu da, euskarazko nahiz gaztelaniazko liburuak maileguan emateko. Lizentzia bakoitzarekin 20 mailegu egin daitezke. Lizentzia bat (ez titulu bat) 20 maileguko kopurura iritsi denean, Eusko Jaurlaritzak berriro erosiko du lizentzia hori, beste 20 mailegu egin ahal izateko. Erositako 25.000 lizentzia horiek, beraz, 500.000 mailegu ahalbidetuko dituzte. eLiburutegian lizentziak ez dira denboraren joanarekin iraungitzen. Iraungitzea mailegu kopuru horretara iristeak soilik dakar (zenbait kasutan 14 hilabete izango dira, beste batzuetan 5 urte…. Donostia-San Sebastián, 1 - 01010 VITORIA-GASTEIZ Tef. 945 018286 - Fax 945 01 8198 – E-mail: prentsahhpk@ej-gv.es

eLiburutegia ereduaren beste ezaugarri batzuk

  • Liburuzainena, funtsezko zeregina: eLiburutegirako titulu berriak urtean hiru alditan erosiko dira. Eskuratu beharreko titulu horiek zeintzuk izango diren erabakitzen duen batzordean Euskadiko Irakurketa Publikoko Sarea osatzen duten liburutegietako arduradunak egongo dira. Arduradun hauek erabiltzaileekin duten hurbiltasunari esker, aukeratutako liburu berriak ere irakurleen gustu eta eskaeretatik hurbilago egongo dira. Gainera, eLiburutegiak bere katalogoan nobedadeak eskaintzearen aldeko apustua egiten du.
  • Plataforma propioa, kultura eredu propioa: eLiburutegiaren plataforma eraikitzeko garatu den teknologia geurea da, Jaurlaritzak garatua. Era honetan, teknologia honen autonomia bermatua gelditzen da, erabilerarekin sumatu daitezkeen beharrezko hobekuntzak txertatu ahal izateko, bai eta liburuzain, editore nahiz irakurleen eskaerei leku egiteko ere. Gainera, ezaugarri honi esker, maxima garrantzitsu bati jarraitzen zaio: "teknologiaren kontrola duenak, eredu kulturalaren kontrola du". Internet den mundu aldakorrean, teknologiaren kudeaketa zuzena da, inoren menpe egongo ez den kultura kudeaketa eredu bat definitzeko gako nagusia.
  • Pirateriaren alternatiba: eLiburutegiak liburu digitalak maileguan jasotzeko bide legala eskaintzen du, eta pirateriaren alternatiba izan nahi du. Erabiltzaileentzat doakoa da mailegua, baina egile eta editoreen eskubideak bermatuak gelditzen dira. Ekimenak beraz, helburu hori ere badu: deskarga eta irakurketa legalak egiteko ohitua sortzea.
  • Sektoreari babesa: Euskadiko Liburutegi Digitala Eusko Jaurlaritzaren, Editoreen eta Liburutegien arteko adostasunetik sortutako proiektua da, eta ingurune digital berrian editoreei babesa emateko asmoarekin dator. Gainera, formatu digitalean irakurri nahi duten herritarren eskaerari erantzun ematen dio. Ekimen aitzindaria Estatuan, eremu digitalean irakurzaletasuna bultzatzea du helburu, gizarteko sektore guztietan, baina gazteenen artean batik bat.

*Titulua eta lizentzia ez dira gauza bera:eLiburutegiko "lizentzia" liburutegi fisikoan (liburu inprimatuekin) erabiltzen den "alea" hitzaren parekoa da. Titulu batek, lizentzia bat baino gehiago izan dezake. Beraz, titulu batek (Unai Elorriagaren SPrako tranbia, kasu) gure herriko liburutegiko apaletan hiru ale baditu, titulu hori hiru lagunek mailegatu dezakete aldi berean. Ale bakarra badugu, batek bakarrik mailegatu dezake, eta gainerako irakurle interesatuak zain egon (erreserba egin). Adibide hau e-liburutegira eramateko, SPrako tranbia lanaren hiru lizentzia erosi beharko dira, hiru lagunek izan dezaten titulu hau aldi berean mailegatzeko aukera. Beraz, titulua bakarra da, baina hiru lizentziarekin. Lizentzia hauetako bakoitzak 20 mailegu egiteko aukera ematen du e-liburutegian (adibidearekin jarraituz: S