Elikadura, Landa Garapena, Nekazaritza eta Arrantza Saila

Argitalpen-data: 2014/12/17

Eguren Ugarte upategiak ?Ochenta? aurkeztu du, ardogintzari eskainitako bizitza oso baten aitortza egiteko ardoa

Vitorino Egurenek Guardiako upategiari benetako bultzada eman dio, eta Lehiakortasun saria jaso du 2014ko Euskadiko Turismo sarietan.

Eguren Ugarte upategiak Ochenta aurkeztu du, Eguren familiaren egile-ardo berria. Viktorinoren seme-alabek auren aitari egindako oparia da, 80 urte betetzen dituela-eta. Eguren familiak bosgarren belaunaldia du, eta 1870. urtetik landu dituzte mahastiak; nolanahi ere, Viktorinok eman dio Arabako Errioxaren bihotzean dagoen Guardiako upategiari benetako bultzada, eta Lehiakortasun saria jaso du 2014ko Euskadiko Turismo sarietan.

Viktorinoren espiritu berritzaile eta geldiezina familia ekintzaile horrek aukeratu duen upategi ereduan islatzen da. 1993. urtean, bisita gidatu programa bat hasi zuen Arabako Errioxan, eta hogei urte geroago, 2013an, lehenengo upategi-hotela izan zen Errioxa sor-markaren Kalitate Turistikoaren Q ziurtagiria lortzen. Aurtengo Euskadiko Turismo sariaz gainera, ‘Best of Wine Tourism’ saria eskuratu zuen 2010ean.

“Bisitaria berezi setiaraztea, eta ardoa egiteko eta dastatzeko esperientzia zuzenean bizitzeko aukera ematea da upategiaren premisa”.

Kalitateko turismoaren eta esperientzien ondorioz, 18.000 bisita izaten ditu urtean, mahastiak, mahats barietateak, 2.000 metroko haitzuloak eta abar ezagutzeko, eta ”familian egiten den mahats-bilketan”, mahastiak segwayean ikusten, dastatzeetan eta prestakuntza ikastaroetan parte hartzeko aukera dago.

Upategiaren barruan dagoen 21 gelako Autor Hotelarekin eta bi jatetxerekin –upategiko tradizionala bata eta egile sukaldaritzakoa bestea – osatzen da eskaintza turistikoa.