Burdinbidearen Euskal Museoak datorren igandean Azpeitian Museoen Nazioarteko Eguna ospatuko du
2014.eko maiatzak 14
“Bildumek loturak sortzen dituzte” goiburuarekin, Museoak maiatzaren 18rako hiru ekintza berezi programatu ditu: Gijongo Burdinbidearen Museoarekin senidetzea; Trevor Rowe-ren aldi baterako argazkien erakusketaren aurkezpena; eta Lurrunezko eta Diesel trakzioko Tren historikoen zerbitzu bereziak zirkulazioan jartzea.
Azpeitiko (Gipuzkoa) Burdinbidearen Euskal Museoak, datorren igandean, maiatzaren 18an, Museoen Nazioarteko Eguna ospatuko du, Museoen Munduko Kontseiluak (ICOM) ezarritako goiburuarekin, “Bildumek loturak sortzen dituzte”. Ospakizun horren esparruan, Burdinbidearen Euskal Museoak hiru ekintza berezi programatu ditu.
Alde batetik, Museoak Azpeitiko instalazioetara doan jendearen artean informazio eskuorri bat banatuko du, Asturiaseko eta Azpeitiko Burdinbide Museoen arteko senidetzeari eta ezaugarri antzeko Lurrunezko tren-makinei dagokionez: “SAF 1” (Gijonen dagoen Asturiaseko Burdinbide Museoan dagoena) eta “Echeverría” (Burdinbidearen Euskal Museoa), maniobretako tren-makina biak errodaje berberekoak eta enpresa berak 1952an eginda, Henschel (Kassel, Alemania). Horrez gain, tren-makina horien ondoan informazio testu bat kokatuko da.
Museoen Nazioarteko Egunaren egungo edizioaren goiburuak museoen bildumek sortutako loturei egiten die aipamen eta gogorarazten du hauek erakunde biziak direla eta munduko bisitarien, belaunaldien eta kulturen artean lotura sortzen uzten dutela.
Gizartean museoek duten zeregina eta bilduma desberdinen eta publikoaren artean dagoen lotura azpimarratzea bilatzen da.
Esparru horretan, bere jardueran esparruan etengabeko lankidetza linea duten Burdinbidearen Euskal Museoak eta Asturiaseko Burdinbidearen Museoak, orain gauzatu egiten dute bere bildumei dagokien bi pieza berezien bidez: “Echeverría” eta “SAF 1”. Gainera horiek bilakaera historiko paralelo harrigarria partekatzen dute, jatorria eman zion trenbide eta industria errealitatearen adierazgarri.
Iganderako programatutako bigarren ekintza “Trevor Rowe Euskadin” Aldi baterako Erakusketa jendearentzako irekitzea da bertan Rowe britainiarren 32 argazkirik hoberenak egongo dira. Bilduma hau duela gutxi Burdinbidearen Euskal Museoak erosi zuen. Balio handiko argazki historikoak dira Trevor Rowek 1952 eta 1968 urteen artean iberiar penintsulan ateratakoak. Denis Trevor Rowe trenbide zalerik aipagarrienetariko bat da eta Britainia Handiko tren argazkilaria. Trenbideari dion pasioak planeta erditik zehar ibiltzera eraman du antzinako lurrunezko tren-makinak, bide estuko trenik berezienak eta antzinako tranbiak betiere bilatzen.
Bere bidaien emaitza zenbait argitalpenetan gauzatuta geratu da, hala nola ondorengo argitalpenetan, European narrow gauge steam, Railway holidays in Spain, Railways of South America, Narrow gauge railways of Spain, edo Spain & Portugal railways, horietan guztietan bere argazkiak agertzen dira. Nahiz eta horietako zenbait argazki aukeran nahikoa eta gehiegi ezagunak diren historialarientzako eta trenbideen zaleentzako, bilduma hori osatzen duten irudien zati on bat erabat argitaragabeak dira.
Azpeitiko Museoak ere iganderako, maiatzaren 18rako, Tren Historikoen zirkulazioa programatu du, bertan ondorengo tren-makinak egongo dira “Allan” Automotore Diesela eta “Zugastieta” eta “Portugal” lurrunezko tren-makinak. Trenen irteera ordutegia ondorengo hau izango da:
• 11:00etan: Portugalgo “Allan” Caminhos de Ferro automotorea.
• 12:00etan: “Zugastieta” lurrunezko tren-makina, Amorebietatik Gernikarako trenbidea.
• 13:00ean: Portugalgo “Portugal”, de los Caminhos de Ferro lurrunezko tren-makina.
Beste alde batetik, asteburu guztietan bezala, larunbat honetan, maiatzaren 17an, Lurrunezko Tren bi ibiliko dira Azpeitiko eta Lasaoko Burdinbidearen Euskal Museoko instalazioen artean. Irteera ondorengo orduetan izango da 12:30ean eta 18:00etan.
Museoko instalazioen irekiera ordutegia ondorengo hau da:
• Asteartetik ostiralera: 10:00etatik 13:30era eta 15:00etatik 18:30era
• Larunbatetan: 10:30etik 14:00etara eta 16:00etatik 19:30era
• Igandeak eta jaiegunak (astelehenak izan ezik): 10:30etatik 14:00etara
Burdinbidearen Euskal Museoak Europako tren bildumarik hoberenetariko bat dauka, mota askotako ibilgailuekin: lurrunezko, diesel eta elektriko tren-makinak; automotoreak eta bagoi mota desberdinak.
Horrez gain, Museoak Euskadiko makina-tresna multzorik osatuena eskaintzen du, Urolako Trenbidearen antzinako tailer mekanikoaren bidez. Horrez gain XIX. mende bukaeratik trenbidean erabilitako uniformeen erakusketa dago eta baita munduko trenbide erlojuen bildumarik hoberenetarikoa.
Jendearentzako informazioa
• Burdinbidearen Euskal Museoaren helbidea: Julián Elorza kalea, 8 (20730 AZPEITIA-GIPUZKOA).
• Informazio telefonoa: 943 15 06 77.
• Faxa: 943 15 07 46.
• Helbide elektronikoa: museoa@euskotren.es.
• web gunea: www.bemfundazioa.org.