Elikadura, Landa Garapena, Nekazaritza eta Arrantza Saila

Argitalpen-data: 2014/12/09

"Azken kontsumitzailea hurbileko kalitateko produktuak kontsumitzen saiatzen ari da, konfiantza eta segurtasun ematen diotenak"

Jose Mari Murgiondo, LumaGorri oilaskoen Merkataritza Sailaren arduraduna

José Mari Murgiondo. Responsable del área comercial de Pollos LumaGorriAte joka ditugu Gabonak, eta zer hobe gure mahaietan Eusko Label kalitatea duen bertako produktu bat edukitzea baino, LumaGorri baserriko pularda, adibidez. Zer da, zehazki, produktu bikain hori?

Jatorria landan duen emea da, modu tradizionalean hazitakoa, 130 egunean gutxienez eta zerealetan oinarritutako elikadura sano eta naturalarekin (artoa %60); une horretan lortzen da maila optimoa gantz, egitura eta zapore aldetik. Pularda luzanga, proportzio aldetik harmoniatsua eta horia da. Haragia, heldua, zaporetsua eta urtsua.

Azken kontsumitzaileak non aurki dezake?

Harategi tradizionaletan eta supermerkatuetan, eta EAEko eta beste autonomia erkidego batzuetako azalera handietan.

Baserriko oilaskoaren izter konfitatuak ere hauta genitzake, gainera, produktu-gamaren artean, zuen beste produktu izar bat. Zer aurkituko du kontsumitzaileak artisau kontserba hori zabaldutakoan?

Baserriko oilaskoaren hiru izter dira, oliba olio birjinetan konfitatuak; eta produktu berezi bat dastatzeko eta harritzeok moduko errezeta eta menuak prestatzeko aukera emango diote kontsumitzaileari. Labean berotu daitezke, grill kolpe batekin erre, zartaginean eta mikrouhin-labean berotu, edo hotzak jan, entsaladan. Oso garrantzitsua da izterrak estaltzen dituen olio horretan edozein ongailu egin ahal izatea: barazkiak, patatak eta abar. Oso plater interesgarria da bi lagunentzat.

Pularda de LumaGorriZer zaintza berezi dute LumaGorri oilaskoek?

Eusko Label kalitateko LumaGorri baserriko oilaskoa arraza atlantikokoa da; mantso hazten da, belardietan, gutxienez 81 egunean, ustiategi txikietan. Oso elikadura zaindua dauka. %60 artoa, zerealak eta belarra, bai eta belardian jaten duena ere. Oso oilasko zaindu eta mimatua da. Larrera irteera duten nabeetan hazten dira, 20 egunetik aurrera, eta oso leku handia dute (2 m² oilasko bakoitzeko).

Nola egiten dira oilasko izter konfitatuak?

Tenperatura baxuan egosten dira, oliba olio birjinetan, eta ondoren, esterilizatu egiten dira autoklabean.

Estatuan ere aurki daitezke LumaGorri oilaskoak eta gainerako produktuak? Eta nazioartean?

Bai. Nafarroan, Madrilen, Kantabrian, Burgosen –harategi tradizionaletan eta supermerkatuetan- ere ari gara saltzen baserriko oilaskoa; ostalaritzari dagokionez, Kataluniako eta Madrilgo jatetxe batzuekin ari gara lanean. Baserriko oilaskoaren izter konfitatuta harategi tradizionaletan, delikatesen dendetan eta ostalaritzan espezializatutako azalera handi batean saltzen da.

Nazioartean, oraingoz ez. Oraintsu ekintza bat egin dugu gure produktua Alemaniara eraman duten sukaldari-kolaboratzaileekin; atentzioa eman du han, produktu diferentziatu gisa, eta epe ertainera emaitzak lortu zain gaude.

Jatetxeetan ere dastatu daiteke, hortaz?

Bai, bada ostalaritzarako formatu berezi bat, 10 izterrekoa, nahiko emaitza ona edukitzen ari dena, 3 izterreko lataz aparte.

Zer beste produktu komertzializatzen ditu LumaGorrik?

Baserriko LumaGorri oilasko osoa, garbia eta erretzeko prest ontziratua, eta horren zatiak: hegalak, izterrak, bularkiak eta produktu elaboratuak, izter betea, besteak beste. Beste aukera batzuk ere ari gara garatzen, produktu-gama handitzeko.

LumaGorri da Eusko Label zigilua duen baserriko oilasko bakarra, eta baserriko pulardak eta izter konfitatuek ere badute zigilua. Zer eskaintzen du zigilu horrek produktua sustatzeko orduan?

Eusko Labeleko baserriko oilasko bakarra izateaz gainera, penintsula osoan label europarraren araudiarekin hazten den oilasko bakarra da. Arau horietan oinarrituta, Eusko Labelak hazkuntza, adina eta elikadura egiaztatzen ditu, eta horrek konfiantza plus bat ematen du. Prozesu guztia bermatzen duen kontroleko banakako eraztun zenbakidunak oilasko bakoitzaren trazabilitate osoa ematen du. Segurtasuna da kontsumitzailearentzat.

Muslos confitados LumagorriZer bilakaera ikusten duzu kalitateko euskal produktuen kontsumoari dagokionez?

Garai honetan gogor lan egin behar da eta impasse momen tu bat da, baina garbi dago Euskal Herriko kalitateko produktuek merkatu diferentziatua edukiko dutela beti eta kontsumoak pixkanaka gorra egingo duela etengabe. Promozio bat egiten dugunean, geratzen zaigun sentsazioa da interesa badagoela kontsumitzailearen aldetik, konfiantza eta segurtasuna ematen dioten hurbileko produktuak kontsumitzen saiatzen dela.

Zer funtzio dute promozio-ekintzek LumaGorrirentzat?

Oso garrantzitsuak dira, hortxe gaudela gogorarazten baitute; beti dago gure produktuak lehenengo aldiz probatzen duen jendea, edo erosteko aukerarik izan ez duena, edo beste produktu mota batera ohituta dagoena… Gurea probatzen duenean, diferentziaz konturatzen da. Promozioak inportanteak dira, bai hemen eta bai kanpoan, ezagutzera emateko arrazoi direlako. Normalki, salmenta-guneetan egiten ditugu promozioak eta produktu-dastatzeak, gure baserriko oilaskoaren desberdintasunak eta eskaini dezakegun barietate-gama azalduz eta sukaldean aplikatzeko ideiak emanez.

Zuen web orriak denda du sarean. Zer ehuneko saltzen da plataforma horren bitartez?

Oso txikia, testimoniala baino ez da oraingoz. Saltokietan hain sarbide zuzena edukita, gehigarri bat da, eta eskaini egin behar da, medioek hala eskatzen dutelako. Momentu jakin batean, beti etortzen da ondo edukitzea, eta beti dago sareko dendaren bitartez eskatzen duen norbait.