Mugikortasun Jasangarriaren Saila

EuskoTran datorren apirilaren 11n Ospitalea " La Casilla tartean probak egiten hasiko da

2012.eko apirilak 04

Konpainiak hiritarrei gogorarazten die Tranbiarekin elkar bizitza egokia bermatzeko garrantzia

EuskoTranek datorren apirilaren 11n, asteazkenean, Bilboko Tranbian Ospitalea " La Casilla tarte berrian probak hasiko ditu. Euskal Trenbide Sarea " Red Ferroviaria Vasca (ETS) konpainiak zuzendutako izaera teknikoko lanen eta proben bukaeraren ondoren, tranbia operadoreak zirkulazio eta elkar bizitza proba aldi bat hasiko du. Lehenengo egunetan, tranbia bat bakartuta geratuko da, Ospitalea eta La Casilla artean, trafikoaren jokabideari buruzko eta ibilbidean ibilgailuekin eta oinezkoekin elkar bizitzari buruzko hasierako egiaztatzeak burutuko ditu.

Behin EuskoTreneko arlo teknikoak proben lehen fasea bukatuta, EuskoTraneko unitate guztiak Atxuri eta La Casilla artean zirkulatzen hasiko dira, noranzko bietan. La Casilla noranzkoan, Atxuri eta Ospitalearen arteko zerbitzu komertziala eskainiko da (gaur egun Basurtu deritzona), eta azken geraleku horretatik aurrera, unitateek bidaiaririk gabe jarraituko dute. Atxuri noranzkoan, unitateak hutsik ibiliko dira La Casilla eta Ospitalea artean, eta hemendik aurrera ohiko zerbitzu komertziala eskainiko da. Proben bigarren fasea bukatu ondoren, zerbitzu komertzialerako bigarren tartea irekiko dute. Egun hori laster EuskoTranek jakinaraziko du.

ARRETA ETA ERRESPETUA ELKAR BIZITZA ON BATERAKO

EuskoTranek hiritarrei gogorarazten die Tranbiarekin elkar bizitza egokia bermatzeko garrantzia, kaleak leku seguruago bat egiteko. Elkar bizitza hori jarreraren eta jokabide zuhurren menpekoa da eta oinezkoen, ibilgailuen eta tranbien igarotzea arautzen duten arauei errespetua. Pertsonen, ibilgailuen eta Tranbiaren artean elkar bizitza egokia lortzeko oinarrizko 7 arau daude eta beharrezkoa da errespetatzea. Arau horiek ondorengo hauek dira:

1.Tranbiak beti dauka lehentasuna. Edozein oinezko edo ibilgailuaren aurretik, semaforoetan argi laranja dagoenean, halaber seinaleztapenean matxura bat baldin badago. Batik bat, zentzu komuna erabiltzea beharrezkoa da.

2.Ez da zirkulatu ez aparkatu behar tranbiaren bide gainean. Debekatuta dago tranbiaren bide gainetik ibilgailuak eta oinezkoak ibiltzea horretarako egokituta dauden tokietan izan ezik. Debekatuta dago edozein ibilgailu tranbiaren bide gainean gelditzea, ezta denbora labur batean ere. Autoan, bizikletan edo oinez bazoaz, tranbiaren bidea bakarrik markatutako tokitik igaro. Horrez gain, bizikletan edo ume-kotxean joanez gero jarri arreta eta ez sartu gurpilak errail-zuloetan.

3.Ez geratu lauki horiz seinalatutako zoruaren gainean. Ibilgailu batekin zirkulatzen denean (autoz, ziklomotorez edo bizikletaz), beharrezkoa da gogoratzea ezin zarela geratu lauki horiz seinalatutako zoruaren gainean.

4.Geralekuetan kontuz ibili. Geralekutik urruntzen den tranbia batek iristen egon daiteken beste tranbia bat ezkuta dezake. Geralekuetatik hurbil beharrezkoa da arreta handitzea eta astiro joatea. Geralekutik irteten zaren bakoitzean, zebrabideak erabili trenbidea gurutzatzeko.

5.Jarri arreta garajera sartzerakoan edo garajetik irteterakoan. Zure garajea tranbia-bideen ondoan baldin badago, sartu edo irten baino lehen begiratu tranbiarik ez datorrela.

6.Kanpaiak Tranbia laster igaroko dela adierazi nahi du. Ez erabili telefono mugikorrik edo mp3-rik edo antzeko tresnaren bat tranbia-bide inguruetan ez baitute uzten argi tranbiaren abisu-kanpaia entzuten.

7.Errespetatu trafiko-seinaleak. Semaforoek trenbideak noiz ahal ditugun gurutzatu adierazten digute. Semaforoa gorriz badago nahitaezko geldialdia adierazten du eta semaforoak argi gorri bikoitza badauka, norabide debekatua. Bestelako ohiko seinaleak ondorengo hauek dira: Oinezkoentzako debekatutako bidea; Kontuz, Tranbia-pasagunea; Norabide debekatua, Tranbia izan ezik;  Tranbiaren geralekua; Tranbiarentzako bidea; eta Tranbia-bidea adierazten du.

Bilboko Tranbiari buruzko informazio gehiago eta elkar bizitza egokiari buruzko gomendioak nahi dituzten pertsonek www.euskotren.es web gunean argitaratuta dauden edukiak dituzte.