Justizia eta Giza Eskubideen  Saila

Arabako Probintzia Auzitegiko Izapidetze Zerbitzu Komunean lanpostu bat izendapen askez betetzea.

Deskribapena


Prozeduraren xedea

Deialdiaren xedea da Arabako Probintzia Auzitegiko Izapidetze Zerbitzu Komunean lanpostu bat izendapen askez betetzea, egokitze-prozesuaren esparruan.

Lanpostuari buruzko informazioa

Destino zentroa: Auzialdiko Auzitegiko Izapidetze Zerbitzu Erkidea eta Probintzia-Auzitegiko Izapidetze Zerbitzu Erkidea

Udalerria: Gasteiz

Lanpostua: 140140/2 - Izapidetze Prozesal eta Administratiboa – Lehendakaritzaren idazkaritza

Lanpostu mota: Eskakizun berezikoa

Betetzeko era: Izendapen askea

Taldea: C1

Titulazio akademikoa: Batxilergoa edo baliokidea

Lanpostuaren osagarri orokorra: 3.732,36

Berariazko osagarria: 12.775,92

Parte hartzeko baldintzak

- Izapidetze Prozesal eta Administratiboko Kidegoko karrerako funtzionarioa izatea.

Eskaerak

Eskabideak aurkezteko epea bost egun baliodunekoa izango da, deialdia Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Deialdian parte hartzeko eskabidearekin batera, interesdunek curriculum vitae bat aurkeztuko dute, non alegatutako merezimenduak jasoko baitira:


- Titulazio akademikoa.
- Betetako lanpostuak, bai administrazio publikoan, bai enpresa pribatuan.
- Ikasketak eta ikastaroak.
- Euskara ezagutza.
- Beste hizkuntza batzuk jakitea.
Eskatutako lanpostuari esleitutako funtzio eta zereginekin lotuta, jakinaraztea egoki jotzen diren bestelako merezimendu eta konpetentziak.  


Behin betiko ebazpena

Deialdia Justizia eta Giza Eskubideen sailburuaren agindu bidez ebatziko da, eta agindu hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratuko da.

Nori dago zuzenduta


Izapidetze Prozesal eta Administratiboko kidegoko Justizia Administrazioko karrerako funtzionarioak.

Erakundeak


Kudeatzen duen erakundea

  • Justizia eta Giza Eskubideak / Justizia Sailburuordetza > Justizia Administrazioko Zuzendaritza

Ebazten duen erakundea

  • Justizia eta Giza Eskubideak / Justizia Sailburuordetza > Justizia Administrazioko Zuzendaritza

Kontaktu-informazioa


Harremanetarako datuak

Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Kodea(k)

  • Izendapen askeko egokitzapena: 1084415

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


  1. Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
  2. Prestatu dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu online inprimakian botoi honen bidez eta bete eskabidearen datuak.

Ebazpena eta errekurtsoak


Beste tramite batzuk