Aisialdirako ontziak gobernatzeko tituluak eskuratzeko 2026ko azterketen deialdiak
[Aisialdirako ontziak gobernatzeko titulazioak lortzeko azterketak]
- Erakundea:
- Elikadura, Landa Garapena, Nekazaritza eta Arrantza
- Egoera:
Deskribapena
Xedea
1go deialdia: 2026ko martxoaren 10 - Amaituta. Behin betiko ematizak
2. Deialdia: 2026ko ekainaren 9a
- Tokia: BEC-eko LUXUA aretoan, Konbentzio Zentroko 3. mailan kokatuta (Bizkaia).
- Azterketen ordutegiak:
• Oinarrizko Nabigaziorako Patroia (ONP) - 10:30etan (45 minutu)
• Jolas Ontziko Patroia (JOP) - 17:00etan (1:30 azterketa osoa– 45´ ONPren osagarria bakarrik duenarentzat)
• Yateko Patroia
Nabigazio modulua (1:15)
12:00 Modulu generikoa (Segurtasuna – Meteorologia) (45 minutu)
• Yateko Kapitaina
10:30 Nabigazio modulua (1:30)
12:15 Modulu generikoa (Meteorologia – Ingelesa) (ordu bete)
- OHARRA:
• Ateak, azterketa hasi baino ordu bete lehenago irekiko dira.
• Azterketa egiteko DERRIGORREZKOA da ondorengo hauek eramatea:
- Nortasun Agiri Nazionala edo egiaztagiria
- Boligrafoa
- Jolas Ontziko Patroia azterketarako: Karta Nautikoaren ariketak egiteko beharrezko materiala eramango da (eskuadra, kartaboia, konpasa, angelu-garraiagailua eta kalkulagailua)
- Yateko Patroia azteketarako: Karta Nautikoaren ariketak egiteko beharrezko materiala eramango da (eskuadra, kartaboia, konpasa, angelu-garraiagailua eta kalkulagailua)
- Yateko Kapitaina azterketarako: 2026eko almanakea ezinbestekoa erabiltzea da, eta kalkulagailua
- Ez da kalkulagailu programagarririk onartuko
Azterketa teorikoak:
1go Deialdia: 2026ko martxoaren 10, FICOBAn (Irun)
2. Deialdia: 2026ko ekainaren 9a, BEC-en (Bizkaia)
3. Deialdia: 2026ko azaroaren 5a, FICOBAn (Irun)
Azterketa praktikoa:
Deialdi bakarra, 2026ko ekainaren 22tik aurrera
Azterketak indarrean dauden programetara egokituko dira, gaiari buruzko araudiaren arabera.
ESKAERAK AURKEZTEKO EPEA
Azterketa teorikoak:
2. deialdia: 2026ko apirilaren 27tik maiatzaren 15era arte
3. deialdia, 2026ko azarokoa: 2026ko irailaren 21etik urriaren 9ra arte
Azterketa praktikoa:
Deialdi bakarra, 2026ko ekainean: 2026ko ekainaren 8tik 12ra artekoa izango da.
2026rako TASAK:
Azterketa teorikoak
Oinarrizko Nabigazioko Patroia: 36,07 €
Jolas Ontziko Patroia: 44,10 €
Yateko Patroia: 56,08 €
Yateko Kapitaina: 68,17 €
Azterketa praktikoak
Oinarrizko Nabigazioko Patroia: 36,07 €
Jolas Ontziko Patroia: 44,10 €
Yateko Patroia: 56,08 €
Yateko Kapitaina: 68,17 €
Bela: 36,08 €
Irismen motzeko irrati-operadores: 44,10 €
Nori dago zuzenduta
Kirol ontziak gobernatzeko titulazioak lortzeko izangaiak
Betekizunak
- Adindunak edo 16 urte bete dituzten adingabeek parte hartu ahal izango dute Oinarrizko Nabigaziorako Patroi ituluaren lorpenerako probetan, baldin eta bere gurasoetako edo tutoreetako baimena idatziz akreditatzen badute.
Araudia
Erakundeak
Deitzen duen erakundea
- Elikadura, Landa Garapena, Nekazaritza eta Arrantza / Arrantzako, Portuetako eta Itsasertzeko Sailburuordetza > Portuen, Itsas Gaien eta Itsasertzaren Zuzendaritza
Ebazten duen erakundea
- Elikadura, Landa Garapena, Nekazaritza eta Arrantza > Arrantzako, Portuetako eta Itsasertzeko Sailburuordetza
Kontaktu-informazioa
ARRETARAKO ORDUTEGIA: (telefonoz zein aurrez aurre)
Neguko ordutegia: 09:00etatik 14:00etara
Udako ordutegia: 09:00etatik 13:30etara (ekainaren 1etik irailaren 25era)
E-maila: deportibak@euskadi.eus
Portuen, Itsas Gaien eta Itsasertzaren Zuzendaritza
Bilbo
Elkano kalea, 3
48011 Bilbo
Telefonoa: 944 31 21 18
Donostia
Muelle Pasealekua, 23
20003 Donostia
Telefonoa: 943 022 970
Azterketa egiteko eskabidea
OHARRA:
Azterketa egiteko eskabidea betetzeaz gain, dagokion tasa ordaindu beharko duzu esteka honen bidez: www.nasdap.net/gesdocpas, aukeratu "Laketontziak: azterketarako eskabidea".
Izena emateko epea amaitu baino lehen tasa ordaindu ez duten pertsonak ez dira inskribatutzat joko.
Dokumentazioa eta ordainagiriak posta elektronikoz bidali behar dira helbide honetara: deportibak@euskadi.eus
On line egindako eskaerak deialdi bakar baterako baino ez du balioko. Geroko deialdi batean parte hartzeko beste eskaera bat egin behar da.
- Maiatzak 21: matrikulazioen behin-behineko zerrenda
- Maiatzakk 28: matrikulazioen behin betiko zerrenda
- Erreklamazioa epea: maiatzaren 21etik 28ra arte - Erreklamazioa posta elektronikoz bidali beharko da deportibak@euskadi.eus helbidera.
- Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
- Adindunak edo 16 urte bete dituzten adingabeek parte hartu ahal izango dute Oinarrizko Nabigaziorako Patroi ituluaren lorpenerako probetan, baldin eta bere gurasoetako edo tutoreetako baimena idatziz akreditatzen badute.
Ebazpena eta errekurtsoak
Ebazteko epea
Azterketak amaitu ondoren, ebazpen honen bigarren oinarrian adierazitako administrazio-bulegoetako iragarki-oholean erakutsiko dira lortutako kalifikazioen zerrendak. Lehenengo deialdirako hautagaiek 2026ko martxoaren 17tik 27ra aurkeztu ahal izango dituzte erreklamazioak, epaimahai bakoitzeko presidentearen aurrean. Erreklamazioek behar bezala arrazoituta egon beharko dute, NANaren fotokopiarekin batera, eta epaimahaiko idazkariari bidali beharko zaizkio, herriko datu pertsonalak, helbidea eta posta-kodea adierazita, idatziz erantzun ahal izateko. Azterketak bi urtez gordeko dira, kalifikazioak irmo bihurtzen direnetik kontatzen hasita. Salbuespenez, hiru urtez gordeko dira berrikusi diren azterketak.