Arautegia
InprimatuAGINDUA, 2026ko maiatzaren 21ekoa, Hezkuntzako sailburuarena, batetik, bederatzigarren aldiz aldatzen duena Hezkuntzako sailburuaren 2023ko ekainaren 21eko Agindua, zeinaren bidez argitara ematen baitira Hezkuntzako sailburuaren 2022ko irailaren 22ko eta azaroaren 30eko aginduen bidez deitutako iraupen luzeko aldi baterako enplegua egonkortzeko salbuespenezko prozesuan hautatutako izangaien behin betiko zerrendak, eta, bestetik, bosgarren aldiz aldatzen duena 2023ko urriaren 30eko Agindua, zeinaren bidez argitara eman baitzen hautaketa-prozesu horretan hautatutako pertsonen bigarren zerrenda osagarria eta uko egiteagatik edo deialdian eskatutako baldintzak ez betetzeagatik karrerako funtzionario izendatzeko eskubideak indargabetzen dituen bigarren hautatuen zerrenda.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Agindua
- Organo arau-emailea: Hezkuntza Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 103
- Hurrenkera-zk.: 2379
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2026/05/21
- Argitaratze-data: 2026/06/03
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Gobernua eta Administrazio Publikoa; Funtzio publikoa
Deskribapenak
- HERRI ADMINISTRAZIO
- PROZEDURA ADMINISTRATIBOA
- LAGUNTZAILEAK
- ALDAKETA
- LANGILEAK
- BIGARREN HEZKUNTZAKO IRAKASLEEN KIDEGOA
- IRAKASKUNTZA INTEGRATUEN PRAKTIKA ETA JARDUERETAKO IRAKASLEEN KIDEGOA
- FUNTZIONARIO PUBLIKOAK
- OPOSIZIO ETA LEHIAKETAK
- MAISUEN KIDEGOA
- HIZKUNTZ-ESKOLA OFIZIALETAKO IRAKASLEEN KIDEGOA
- MATERIA TEKNIKO ETA PROFESIONALEN IRAKASLEEN KIDEGOA
- LAN-ESKAINTZA PUBLIKOA
- MUSIKAKO IRAKASLEEN KIDEGOA
- FUNTZIO PUBLIKOA
Testu legala
Hezkuntza Saileko Langileak Kudeatzeko zuzendariaren 2026ko maiatzaren 18ko Ebazpenaren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiaren epaia betez, Langileak Kudeatzeko zuzendariaren 2023ko ekainaren 5eko Ebazpenen bederatzigarren aldaketa egin zen (2023ko ekainaren 16ko Ebazpenaren bidez zuzendu ziren). Ebazpen horietan, hurrenez hurren, argitara eman ziren Langileak Kudeatzeko Zuzendaritzako unitateek barematu zituzten merezimenduen behin betiko puntuazioak eta Hezkuntzako sailburuaren 2022ko irailaren 22ko eta azaroaren 30eko aginduen bidez deitutako iraupen luzeko aldi baterako enplegua egonkortzeko salbuespenezko prozesuko merezimenduen guztizko puntuazioak.
Horren arabera, Eider Bengoetxea Intxaurbe eta Aitor Folgoso Ovelleiroren puntuazioak aldatu ziren Hezkuntzako sailburuaren 2022ko irailaren 22ko eta azaroaren 30eko aginduen bidez deitutako iraupen luzeko aldi baterako enplegua egonkortzeko salbuespenezko prozesuan, aipatutako ebazpenean jasotako baldintzetan.
Horren ondorioz, aipatutako hautaketa-prozesua arautzen duten deialdiaren oinarriak ikusita, kidego eta espezialitate bakoitzeko izangaiak merezimendu-lehiaketa bidez lortutako guztizko puntuazioen arabera ordenatu behar dira. Horrela, aukeratutako kidegoaren espezialitatean deitutako plaza guztien kopuru bera edo txikiagoa duten hautagaiak hautatuko dira.
Izangaiak lortutako guztizko puntuazioaren arabera ordenatu beharrak eragindako aldaketak ekartzen du hasieran hautatuak izan ez arren, espezialitate horretan hautatutako azken izangaiak lortutakoa baino guztizko puntuazio handiagoa aitortu zaien pertsonak sartu beharra hautatutakoen zerrendan. Hori dela eta, Eider Bengoetxea Intxaurbe eta Aitor Folgoso Ovelleiro hautatutako pertsonen zerrendan sartu behar dira.
Ondorioz, honako hau
Lehenengoa. Lehenengoa. Hezkuntzako sailburuaren 2023ko ekainaren 21eko Aginduaren I. eranskina aldatzea. Agindu horren bidez, argitara eman ziren Hezkuntzako sailburuaren 2022ko irailaren 22ko eta azaroaren 30eko aginduen bidez deitutako iraupen luzeko aldi baterako enplegua egonkortzeko salbuespenezko prozesuan hautatutako izangaien behin betiko zerrendak. Aldaketaren helburua hau da:
Aitor Folgoso Ovelleiro izangai hautatu gisa sartzea Bigarren Hezkuntzako irakasleen kidegoko Elikagaien Industriako Prozesuak espezialitatean, txanda irekian, 1. hizkuntza-eskakizuna, epaia betez. Espezialitatean hautatutako azken izangaiak (2023ko ekainaren 21eko Aginduaren I. eranskina) 04.9840 puntu lortu zituen guztira. Beraz, 5,2170 puntu eman zaizkionez, hautatutako pertsonen zerrendan sartu behar da.
Bigarrena. Hezkuntzako sailburuaren 2023ko urriaren 30eko Aginduaren I. eranskina aldatzea, hautatutako pertsonen bigarren zerrenda osagarriari buruzkoa. Agindu horren bidez argitara eman ziren Hezkuntzako sailburuaren 2022ko irailaren 22ko eta azaroaren 30eko aginduen bidez deitutako iraupen luzeko aldi baterako enplegua egonkortzeko salbuespenezko prozesuan hautatutako pertsonen bigarren zerrenda osagarria, bai eta uko egiteagatik edo deialdian eskatutako baldintzak ez betetzeagatik karrerako funtzionario izendatzeko eskubideak indargabetzen dituzten hautatutako pertsonen bigarren zerrenda ere. Aldaketaren helburua hau da:
Eider Bengoetxea Intxaurbe izangai hautatu gisa sartzea Bigarren Hezkuntzako irakasleen kidegoko Komunikazio-Prozesuak eta Komunikabideak espezialitatean, txanda irekian, 2. hizkuntza-eskakizuna, epaia betez. Espezialitatean hautatutako azken izangaiak (2023ko urriaren 30eko Aginduaren I. eranskina) 5,8460puntu lortu zituen guztira. Beraz, 7,0620 puntu eman zaizkionez, hautatutako pertsonen zerrendan sartu behar da.
Hirugarrena. Hogei egun balioduneko epea irekitzea, agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, lehenengo eta bigarren ataletan aipatutako izangai hautatuek Hezkuntzako sailburuaren 2022ko irailaren 22ko Aginduaren 8.1 oinarrian adierazitako dokumentuak aurkez ditzaten.
Dokumentazioa online aurkeztuko da: https://hezigunea.euskadi.eus/ («Erabiltzailea (NAN/AIZ)» eta «Pasahitza» sartuz) Tramitagune «Administrazio-espedienteak: eskabideak, erreklamazio formalak, errekurtsoak» Gainerako izapideak.
Agindu honen eranskinean, zinpeko aitorpenaren eredua argitaratzen da, bai eta «Hautatuek agiriak entregatzea» eredua ere, zeina bete eta adierazitako helbidean ere aurkeztu beharko baita.
Laugarrena. Eskatutako dokumentazioa aurkezten ez duenak, edo dokumentazio hori aztertuta, deialdiaren 2. oinarrian adierazitako baldintzaren bat betetzen ez duela ondorioztatzen bada, karrerako funtzionario izendatua izateko eskubide guztiak galduko ditu, hargatik eragotzi gabe hasierako eskabidean faltsukeriak egiteagatik izan zezakeen erantzukizuna. Halaber, eskubide guztiak galduko ditu azterketa medikoan ez-gai gisa kalifikatzen denak.
Bosgarrena. Agindu honen aurka, berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango diote interesdunek Hezkuntzako sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2026ko maiatzaren 21a.
Hezkuntzako sailburua,
MARÍA BEGOŃA PEDROSA LOBATO.
(Ikus .PDF)
Gaiarekin lotutako edukiak
Arauaren historia (4)
- Aldatzen du: AGINDUA, 2023ko urriaren 30ekoa, Hezkuntzako sailburuarena, zeinaren bidez argitara ematen baitira, batetik, 2022ko irailaren 22ko eta azaroaren 30eko aginduen bidez egindako deialdiko iraupen luzeko aldi baterako enplegua egonkortzeko salbuespenezko prozesuan hautatutako pertsonen bigarren zerrenda osagarria, eta, bestetik, uko egiteagatik edo deialdian eskatutako baldintzak ez betetzeagatik karrerako funtzionario izendatzeko eskubideak indargabetzen dituzten bigarren hautatuen zerrenda; eta, halaber, 2023ko uztailaren 26ko Agindua aldatu, zeinak argitara eman baitzuen hautatutako pertsonen eta aipatutako prozesuan karrerako funtzionario izendatzeko eskubideak galdu dituzten pertsonen lehen zerrenda osagarria.
- Aldatzen du: AGINDUA, 2023ko ekainaren 21ekoa, Hezkuntzako sailburuarena, zeinaren bidez argitara ematen baitira Hezkuntzako sailburuaren 2022ko irailaren 22ko eta azaroaren 30eko aginduen bidez deitutako iraupen luzeko aldi baterako enplegua egonkortzeko salbuespenezko prozesuan hautatutako izangaien behin betiko zerrendak.
- Ikus: AGINDUA, 2022ko azaroaren 30ekoa, Hezkuntzako sailburuarena, Euskal Autonomia Erkidegoko Lanbide Heziketako Sektore Berezietako Irakasle Espezialisten kidegoko iraupen luzeko aldi baterako enplegua egonkortzeko salbuespenezko prozesurako deialdia egiten duena.
- Ikus: AGINDUA, 2022ko irailaren 22koa, Hezkuntzako sailburuarena, Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Hezkuntzako, Hizkuntza Eskola Ofizialetako, Musikako eta Arte Eszenikoetako eta Arte Plastikoetako eta Diseinuko irakasleen, Maisu-maistren eta desagertzear dagoen Lanbide Heziketako irakasle teknikoen kidegoetako iraupen luzeko aldi baterako enplegua egonkortzeko salbuespenezko prozesurako deialdia egiten duena.