Arautegia
InprimatuAGINDUA, 2025eko uztailaren 3koa, Hezkuntzako sailburuarena, zeinaren bidez aldatzen baita 2025eko ekainaren 25eko Agindua, zeinaren bidez aldatzen baita, halaber, 2025eko maiatzaren 8ko Agindua, zeinaren bidez onartzen baita estatu-mailako lekualdatze-lehiaketako destinoen behin betiko esleipena Euskal Autonomia Erkidegoko irakasle funtzionarioen hainbat kidegotan: Bigarren Hezkuntzako Katedradun eta Irakasleak, Hizkuntza Eskola Ofizialetako Katedradun eta Irakasleak, Musika eta Arte Eszenikoetako Katedradun eta Irakasleak eta Arte Plastikoetako eta Diseinuko Katedradun eta Irakasleak eta desagertzear den Lanbide Heziketako Teknikarien kidegoko Irakasleak eta Lanbide Heziketako sektore berezietako Irakasle espezialistak.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Agindua
- Organo arau-emailea: Hezkuntza Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 131
- Hurrenkera-zk.: 3086
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2025/07/03
- Argitaratze-data: 2025/07/11
Gaikako eremua
- Gaia: Hezkuntza; Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Funtzio publikoa
Testu legala
Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuaren 18.2.c) artikuluan xedatzen denez, argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak maila bereko xedapen baten bitartez zuzenduko dira, baldin eta nabarmenak ez badira, eta horiek zuzentzearen ondorioz dokumentuaren edukia edo esanahia benetan edo itxuraz aldatzen bada.
Hezkuntzako sailburuaren 2025eko maiatzaren 8ko Aginduaren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko irakasle funtzionarioen hainbat kidegotako (bigarren hezkuntzako katedradun eta irakasleen, lanbide heziketako irakasle teknikoen, hizkuntza eskola ofizialetako katedradun eta irakasleen, musikako eta arte eszenikoetako katedradun eta irakasleen eta arte plastikoetako eta diseinuko katedradun eta irakasleen kidegoetakoak) estatu-mailako lekualdatze-lehiaketako destinoen behin betiko esleipena onartu zen.
Hezkuntzako sailburuaren 2025eko ekainaren 25eko Aginduak aldatu egin zuen sailburu beraren 2025eko maiatzaren 8ko Agindua, zeinaren bidez onartzen baita Euskal Autonomia Erkidegoko irakasle funtzionarioen hainbat kidegotako estatu-mailako lekualdatze-lehiaketako destinoen behin betiko esleipena; hau da, bigarren hezkuntzako katedradun eta irakasleen, lanbide heziketako irakasle teknikoen, hizkuntza eskola ofizialetako katedradun eta irakasleen, musikako eta arte eszenikoetako katedradun eta irakasleen eta arte plastikoetako eta diseinuko katedradun eta irakasleen kidegoetako irakasle funtzionarioen lekualdatze-lehiaketako destinoen behin betiko esleipena.
2025eko ekainaren 25eko Aginduaren hirugarren paragrafoan ezartzen zenez, Aingeru Martinez Larraburuk jarritako berraztertze-errekurtsoaren uziak baietsi ziren, baina errekurtso hori ez da onartu.
Agindu horren bigarren oinarriak adierazten zuen Sergio Porras Lodosa behin-behineko destinoan geratzen zela, administrazio-errekurtsoaren ebazpenaren bidez behin betiko destinoa galdu zuelako. Alabaina, hori horrela ez bada ere, adierazi beharko litzateke indarrik gabe uzten dela Sergio Porras Lodosa jaunari Mendizabala LHIIn esleitutako destinoa, sistema elektroniko eta automatikoen espezialitatean (2. hizkuntza-eskakizuna).
Horregatik guztiagatik, eta eman zaizkidan eskumenak erabiliz, hau
Lehenengoa. Hezkuntzako sailburuaren 2025eko ekainaren 25eko Aginduaren hirugarren paragrafoa eta bigarren oinarria aldatzea. Agindu horren bidez, 2025eko maiatzaren 8ko Agindua aldatzen da, zeinaren bidez onartzen baita Euskal Autonomia Erkidegoko bigarren hezkuntzako, hizkuntza eskola ofizialetako, musika eta arte eszenikoetako, arte plastiko eta diseinuko eta lanbide heziketako irakasle teknikoen kidegoetako irakasle funtzionarioen eta lanbide heziketako sektore berezietako irakasle espezialisten kidegoetako estatu-mailako lekualdatze-lehiaketako destinoen behin betiko esleipena, ondoren zehazten den moduan:
Aingeru Martinez Larraburu jaunak jarritako berraztertze-errekurtsoa ez onartzea.
Indarrik gabe uzten da Sergio Porras Lodosa jaunari Mendizabala LHIIn esleitutako destinoa, sistema elektroniko eta automatikoen espezialitatean (2. hizkuntza-eskakizuna).
Bigarrena. Agindu honen aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkeztu dakioke Hezkuntzako sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2025eko uztailaren 3a.
Hezkuntzako sailburua,
MARÍA BEGOÑA PEDROSA LOBATO.