Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2023ko abenduaren 29koa, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuarena, zeinaren bitartez lehia-prozedurarako deialdia egiten baita hautaketa-prozesu honetarako: nekazaritza, arrantza eta elikaduraren sektoreko arlo zientifiko-teknologikoan eta enpresa-arloan ikertzaileak eta teknologoak prestatzeko laguntzen 2024ko deialdiko onuradunen destino-zentro izango diren erakunde laguntzaileen hautaketa.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 9
  • Hurrenkera-zk.: 148
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2023/12/29
  • Argitaratze-data: 2024/01/12

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Ogasun eta Ekonomía; Ingurune naturala eta etxebizitza; Hezkuntza
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Ekonomia; Nekazaritza eta arrantza

Testu legala

Martxoaren 23ko 115/2021 Dekretuaren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko nekazaritza, arrantza eta elikaduraren sektoreko arlo zientifiko-teknologikoan eta enpresa-arloan ikertzaileak eta teknologoak prestatzeko laguntzak arautzen dira (Ikertalent programa).

Laguntza horien helburua ikertzaileen eta teknologoen prestakuntza sustatzea da. Horretarako, aipatutako ikertzaile eta teknologoak Euskal Autonomia Erkidegoko nekazaritza, arrantza eta elikaduraren sektoreko alor zientifiko-teknologikoetan, merkatuetan, marketinean eta enpresa-antolakuntzan garatuko diren I+G+b proiektuetan sartuko dira, eta bertan hartuko dute parte.

Prestakuntza-jarduerei dagozkien I+G+b proiektuak atxikitze-zentroetan egingo dira, eta zentro horiek zuzenbide publikoaren zein zuzenbide pribatuaren mende egon daitezke.

Laguntzak arautzen dituen dekretuaren 5. artikuluak dioenez, atxikitze-zentroek, erakunde laguntzaileak diren aldetik, Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren VI. tituluan eta Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Legean ezarritakoaren mende egongo dira.

Dirulaguntzei buruzko Lege Orokorraren 16.5 artikuluan ezarritakoa betetzeko, zuzenbide pribatuaren mendeko erakunde laguntzaileei dagokienez, agindu honen bidez hasiera ematen zaio lehia-prozedurari, erakunde horiek publikotasunaren, lehiaren, berdintasunaren eta diskriminaziorik ezaren printzipioen araberako prozedura baten bidez hautatzeko.

Hori dela-eta, honako hau

Lehenengoa. Xedea eta helburua.

  1. Agindu honen xedea da lehia-prozedurarako deialdia egitea zuzenbide pribatuaren mendeko erakunde laguntzaileak hautatzeko, onuradunen destino-zentro izan daitezen nekazaritza, arrantza eta elikaduraren sektoreko arlo zientifiko-teknologikoan eta enpresa-arloan ikertzaileak eta teknologoak prestatzeko laguntzen 2024ko deialdian, hala araututa baitago martxoaren 23ko 115/2021 Dekretuan (Ikertalent programa).

    Prozedura honen bidez, zuzenbide pribatuaren mendeko erakundeak hautatuko dira, destino-zentro izan daitezen ikertzaileei zuzendutako bederatzi (9) prestakuntza-laguntzarako eta teknologoei zuzendutako hamar (10) prestakuntza-laguntzarako.

    Bigarrena. Lankidetzaren baldintzak.

  1. Aukeratutako erakundeek laguntza emango dute Euskal Autonomia Erkidegoko nekazaritza, arrantza eta elikaduraren sektoreko ikerketa-sistemarako giza baliabideen prestakuntza espezializatuan, martxoaren 23ko 115/2021 Dekretuan jasotako laguntzen destino-zentro gisa. Hain zuzen ere, dekretu horren bidez, nekazaritza, arrantza eta elikaduraren sektoreko arlo zientifiko-teknologikoan eta enpresa-arloan ikertzaileak eta teknologoak prestatzeko laguntzak arautzen dira (Ikertalent programa).

  2. Prestakuntza jasotzen ari diren ikertzaileei zuzendutako laguntzen kasuan, erakunde eskatzaileek, erakunde laguntzaile gisa jarduteko (dekretuan atxikitze-zentro deitzen dira), ikerketa-proiektu bat edo batzuk eskainiko dituzte, doktorego-tesiak egiteko EAEko nekazaritza, arrantza eta elikaduraren sektoreko arloetan; hain zuzen ere, Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako Sailburuordetzak estrategikotzat jotzen dituen arloetan.

  3. Prestakuntza jasotzen ari diren teknologoei zuzendutako laguntzen kasuan, erakunde eskatzaileek, erakunde laguntzaile gisa jarduteko (dekretuan atxikitze-zentro deitzen dira), ikerketa-proiektu bat edo batzuk eskainiko dituzte, prestakuntza tekniko espezializatua ematen laguntzeko EAEko nekazaritza, arrantza eta elikaduraren sektoreko arloarekin lotutako jarduera zientifiko-teknologikoetan; hain zuzen ere, Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako Sailburuordetzak estrategikotzat jotzen dituen arloei dagokienez.

  4. Ez dago ordain ekonomikorik hautatutako erakundeentzat.

  5. Administrazio honen eta doktoratu aurreko ikertzaileen prestakuntzarako laguntzen onuradunen destino-zentro gisa jarduten duen erakundearen arteko lankidetza gauzatzeko, lau urteko iraupena izango duen hitzarmen bat egingo da (hori da doktoratu aurreko kontratuaren iraupen-epea). Hitzarmen hori luzatu ahal izango da, kontratua desgaitasuna duen pertsona batekin hitzartzen denean edo martxoaren 23ko 115/2021 Dekretuaren 8.6 eta 22. artikuluetan aurreikusitako kasuetan.

    Administrazio honen eta teknologoen prestakuntzarako laguntzen onuradunen destino-zentro gisa jarduten duen erakundearen arteko lankidetza gauzatzeko, bi urteko iraupena izango duen hitzarmen bat egingo da (hori da teknologoak prestatzeko laguntzaren iraupen-epea). Hitzarmen hori luzatu ahal izango da, martxoaren 23ko 115/2021 Dekretuaren 22. artikuluan aurreikusitako kasuan.

    Erakunde bat bi laguntza-lerroetan (ikertzaileei zuzendutako prestakuntza-laguntzak eta teknologoei zuzendutako prestakuntza-laguntzak) aukeratzen bada destino-zentro gisa lankidetzan aritzeko, bi laguntza-lerroak bilduko dituen lankidetza-hitzarmen bakarra sinatuko da.

    Hirugarrena. Prozeduran parte hartzeko baldintzak.

  1. Zuzenbide pribatuko erakunde hauek parte hartu ahal izango dute erakunde laguntzaile gisa:

    1. Prestakuntza jasotzen ari diren ikertzaileak prestatzeko laguntzen kasuan, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko teknologia- edo ikerketa-zentroek eta unibertsitateek (aipatutako sarea Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sarearen osaera arautzeari eta eguneratzeari buruzko ekainaren 23ko 109/2015 Dekretuaren bidez arautzen da).

    2. Teknologoak prestatzeko laguntzen kasuan, honako hauek:

      1. Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko teknologia- edo ikerketa-zentroek eta unibertsitateek.

      2. Nekazaritza, elikadura edo arrantzaren sektorean diharduten eta Euskal Autonomia Erkidegoan kokatuta dauden enpresek edo elkarteek, betiere, arestian adierazitako arloetan prozesu berritzaile bati ekin nahi badiote, lehendik hasita zegoen ildo berritzaile bat indartu nahi badute edo jarduera berritzaile berrien sorkuntza bultzatu nahi badute.

      3. Euskal Autonomia Erkidegoko nekazaritzaren, arrantzaren eta elikagaigintzaren sektorean aplikatu beharreko teknologiak diseinatzeko eta garatzeko helburua duten enpresek.

  2. Ezingo dute erakunde laguntzaile izaera izan honako hauetan jasotako egoeretako batean edo gehiagotan dauden erakundeek: Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13. artikuluan eta Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren 50. artikuluan.

  3. Erakunde eskatzaileen ikerketa-proiektuen proposamenek lotura izan beharko dute Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailak nekazaritza, arrantza eta elikaduraren sektorerako estrategikotzat eta lehentasunezkotzat jotzen dituen arlo hauetakoren batekin:

    Nekazaritza eta akuikultura ekologikoa.

    Proteina-iturri berria.

    Bioekonomia.

    Digitalizazioa eta teknologia berriak.

    Basoen kudeaketa.

    Arrantza-kudeaketa eta itsas ekosistemak.

    Nutrizioa, elikadura osasungarria, jasangarria.

    Animalien osasuna.

    Ingurumen-jasangarritasuna.

    Ekoizpen-sistema jasangarriak eta osasungarriak.

    Laugarrena. Eskabideak, aurkezteko epea eta aurkeztu beharreko agiriak.

  1. Hauxe da Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoaren helbidea:

    https://www.euskadi.eus/sede

    https://www.euskadi.eus/egoitza

    Egoitzaren eduki zehatza, administrazio-prozeduraren informazio-fitxa hor daude jasota tramitaziorako jarraibideak, erantzukizunpeko adierazpenak eta ereduak, eta horren bidez sar daiteke eskabide-inprimakira helbide honetan eskuratu daiteke: https:/www.euskadi.eus/zerbitzuak/1029111

    Erakunde eskatzaile bakoitzak ikerketa-proiektuetarako 10 proposamen aurkeztu ahal izango ditu gehienez, laguntzen bi modalitateetan.

    Helbide horretan eskuratu ahal izango da eskabide-inprimakia, bai eta eskabideak modu telematikoan aurkezten laguntzeko informazioa ere.

    Agindu honi erantsi zaio eskabide-inprimakiaren edukia (I. eranskina).

    Helbide honetan daude eskuragarri Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio orokorraren egoitza elektronikoan onartutako identifikazio eta sinadura elektronikorako bitartekoak: https://www.euskadi.eus/ziurtagiri-elektronikoak

    Ebazpenak elektronikoki jakinaraziko dira, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio orokorraren egoitza elektronikoko «Nire karpeta» atalaren bidez:

    https://www.euskadi.eus/micarpeta

    https://www.euskadi.eus/nirekarpeta

    Eskabidea ordezkari baten bitartez egiten bada, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 5. eta 6. artikuluetan xedatutakoaren arabera egiaztatu beharko da ordezkaritza, ordezkarien Erregistro elektronikoaren bitartez: https://www.euskadi.eus/ordezkariak

    Eskabidea norberak aukeratutako hizkuntza ofizialean aurkeztu ahal izango da. Gainera, eskabidetik eratorritako jardunetan eta prozedura osoan, erakunde eskatzaileak aukeratutako hizkuntza erabiliko da, Euskararen Erabilera Normalizatzeko azaroaren 24ko 10/1982 Oinarrizko Legean ezarritakoaren arabera.

  2. Eskabideak aurkezteko epea hilabetekoa izango da, agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

  3. Honako agiri hauek aurkeztu beharko dira eskabidearekin batera:

    1. Merkataritza Erregistroan inskribatu izanaren ziurtagiria, eskatzailea Kapital Sozietateen Legeak araututako pertsona juridikoa bada; beste legedi bati atxikitako pertsona juridikoa bada, erakunde eskatzailearen nortasun juridikoa egiaztatzen duen agiria, berariazko legedi erregulatzaile horren arabera.

    2. Teknologia- edo ikerketa-zentroen kasuan, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko eragilea dela dioen ziurtagiria (ekainaren 23ko 109/2015 Dekretuaren bidez arautzen da sare hori).

    3. Merkataritza Erregistroan gordailututako azken ekitaldiko urteko kontuak, edo kontu ikuskatuak, halakorik edukiz gero edo horretara behartuta egonez gero.

    4. Erakundearen egitura organikoa, plantillaren dimentsionamendua (sexuaren eta kategoriaren arabera banatuta) eta ikerketa-arloaren berariazko dimentsionamendua zehazten duen dokumentazioa.

    5. Memoria bat, honakoak bilduko dituena: proiektuaren helburu orokorra, helburu espezifikoak, betearazpen-faseak, proiektuaren iraupena, lortu nahi diren helburuak, proiektuari esleitutako aurrekontua eta finantzaketa-iturriak.

    6. Ikerketa-arloko edo -taldeko ikertzaile arduradunaren eta arlo edo talde hori osatzen duten pertsonen curriculum vitaeak.

    7. Kudeaketaren arloko kalitate-ziurtagiriak, berdintasunaren aldeko aitorpenak eta euskararen hizkuntza-kudeaketaren kalitate-ziurtagiriak, halakorik izanez gero.

    8. Artikulu honetako 5. apartatuan ezarri den ordainketa-epeak bete izanaren ziurtagiria.

    9. Eskatzailearen erantzukizunpeko adierazpena, alderdi hauek egiazkoak direla adierazteko:

      Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak eta haren mendeko erakundeek emandako laguntzen edo dirulaguntzen esparruan, itzultze- edo zehapen-prozeduretako kantitate zehatzen ordainketari dagokionez egunean dagoela. Betebehar horien ordainketak egunean dituela ulertuko da, baldin eta zorrak geroratuta eta zatituta badaude, eta, gainera, zor, interes eta gastu guztiak estaliko dituen bermea eratu bada.

      Ez dagoela zigortuta zigor- eta administrazio-arloan dirulaguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzearekin, eta ez dagoela hartarako ezgaitzen duen legezko debekuen eraginpean ere, sexu-diskriminazioaren ondorioz ezarritakoak barne, Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren 50.5 artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz.

      Ez duela konkurtso-deklaraziorik eskatu; ez dagoela inolako prozeduratan kaudimengabetzat jota; ez dagoela konkurtsoan deklaratuta, salbu eta horretan eraginkortasuna hartu badu hitzarmen batek; ez dagoela esku-hartze judizialaren eraginpean edo desgaitua, Konkurtsoari buruzko uztailaren 9ko 22/2003 Legearen arabera, konkurtsoaren kalifikazio-epaian ezarritako desgaitze-aldia amaitu gabe.

      Ez duela administrazioarekin egindako kontraturen baten suntsiarazpen irmorik eragin, suntsiarazpen-arrazoi horren errudun deklaratu dutelarik.

      Pertsona fisikoa, merkataritza-sozietateen administratzaileak edo beste pertsona juridiko batzuen ordezkaritza legala dutenak ez daudela Kargu Publikodunen Jokabide Kodea eta Haien Interes Gatazkak Arautzen dituen ekainaren 26ko 1/2014 Legean zehaztutako egoeretan edo ez direla Hauteskundeen Araubide Orokorrari buruzko ekainaren 19ko 5/1985 Lege Organikoan araututako hautetsiak, horietan zehaztutako baldintzetan.

      Zerga-egoitza ez duela erregelamenduz zerga-paradisu gisa kalifikatutako herrialde edo lurralde batean.

  4. Zuzendaritza kudeatzailearen zerbitzu teknikoek automatikoki egiaztatuko dute onuradunak egunean dituela zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak, Ekonomia eta Ogasuneko sailburuaren 2023ko otsailaren 13ko Aginduan xedatutakoari jarraituz (Agindua, 2023ko otsailaren 13koa, Ekonomia eta Ogasuneko sailburuarena, Euskal Autonomia Erkidegoko aurrekontu orokorren kontura ematen diren laguntzen eta dirulaguntzen esparruan bai zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak bai dirulaguntzak itzultzeari buruzkoak betetzen direla egiaztatzeari buruzkoa). Hala ere, erakunde eskatzaileak modu arrazoituan aurka egin ahal izango du, eta, hala egiten badu, eskatzen zaion dokumentazioa aurkeztu beharko du, betiere Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 28. artikuluaren 2. paragrafoan xedatutakoaren arabera.

    Erregistro autonomiko batean inskribatutako elkarteen eta fundazioen kasuan, ondorio berberetarako, horien pertsonifikazio juridikoari buruzko datuen kontsultari aurka egiteko aukera jasoko du eskabide-inprimakiak.

  5. Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13.3 bis artikuluan ezarritako ordainketa-epeak betetzeari dagokionez, erakunde eskatzaile guztiek egiaztatu beharko dute epeak betetzen dituztela, agindu honen II. eranskinean zehaztutakoari jarraituz, baldin eta eratze-araudiaren arabera irabazi-asmoa badute eta doktoratu aurreko ikertzaileen atxikitze-zentro gisa jarduteko hautatuak izan nahi badute, teknologoen atxikitze-zentro izateko eskaera ere egin zein ez.

    Erakunde eskatzaileak teknologoen atxikitze-zentro izatea baino ez badu eskatzen, ez du betekizun hori egiaztatu behar izango.

    Kontuen Auditoreen Erregistro Ofizialean inskribatuta dagoen auditore batek egindako adostutako prozedurei buruzko txostena edo ziurtagiria erabiliz egiaztatzen denean (13.3 bis artikuluaren bosgarren paragrafoko a) eta b) apartatuetan aipatzen dira), epe horien betetze-maila % 90ekoa edo handiagoa denean ulertuko da ordainketa-epeak betetzeko betekizuna bete dela.

    Apartatu honetan aurreikusitako agiriak, halaber, eskabidea egiten den unean aurkeztu beharko dira.

    Bosgarrena. Eskabideen kudeaketa eta ebaluazioa.

  1. Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritza da eskabideak kudeatzeko eta tramitatzeko ardura duen organoa.

  2. Eskabidea eta beharrezko gainerako agiriak aztertu, eta ikusiko balitz akatsen bat dagoela edo ez daudela osorik beteta, erakunde eskatzaileari baliabide elektronikoen bidez eskatuko zaio hamar eguneko epean hutsa zuzentzeko edo nahitaezkoak diren agiriak aurkezteko; eta adieraziko zaio, hala egin ezean, eskabidea bertan behera utziko zaiola, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 23.5 artikuluak xedatzen duenaren arabera.

  3. Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritzak beharrezkotzat jotzen duen agiri edota informazio osagarri oro eska diezaioke eskatzaileari, aurkeztutako eskabidea modu egokian ulertu eta ebaluatzeko.

  4. Lehia-prozedura erabiliko da erakunde laguntzaileak hautatzeko orduan, betiere publikotasunaren, gardentasunaren, objektibotasunaren, berdintasunaren eta diskriminaziorik ezaren printzipioei jarraituz, eta Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 16.5 artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz.

  5. Eskabideak ebaluatu eta baloratzeko, hautaketa-batzorde bat eratuko da: Marisa Fraile Correa (Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritzako ikerketa-programen arduraduna) izango da batzordeburua, eta Elisa Torre-Enciso Enciso (zuzendaritza bereko enpresa-programaren arduraduna), berriz, ordezkoa. Hauek izango dira batzordekideak: Fernando Sáenz de Buruaga Castillo, Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritzako teknikaria (ordezkoa: Xabier Andrés Uriarte, zuzendaritza bereko teknikaria) eta Idoia Sasigain Sáenz de Buruaga, Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritzako teknikaria, idazkari-lanak egingo dituena (ordezkoa: M.ª Carmen González Hernández, zuzendaritza bereko teknikaria).

  6. Aurkeztutako eskabideak gainbegiratzeko lan materiala Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritzako teknikariek egingo dute.

  7. Hautaketa-batzordeak, eskabideak baloratzeko ezarri diren irizpideak aplikatuta eta egokitzat jotzen dituen ekintza guztiak ofizioz egin ondoren, onartutako eskabideei buruzko emakida-proposamena idatziko du, eta Elikagaien Kalitate eta Industriako zuzendariari helaraziko dio.

    Seigarrena. Eskabideak baloratzeko irizpideak.

    Hauek izango dira eskabideak baloratzeko irizpideak:

  1. Erakunde eskatzaileari buruzko irizpideak (gehienez, 40 puntu):

    1. Kaudimen ekonomikoa (gehienez, 10 puntu): erakundeak bere betebehar ekonomikoei aurre egiteko duen gaitasuna. 10 puntu emango zaizkio berme-ratio deiturikoaren kalkuluan 1,5eko emaitza edo hortik gorakoa lortzen duenari.

      Berme-ratioa = aktiboa/pasibo galdagarria

    2. Konpetentzia teknikoa (gehienez, 20 puntu): erakundeak duen gaitasuna, bere helburu estrategikoak betetzeko behar dituen ezagutzak, gaitasunak eta trebetasun espezializatuak mobilizatzeko. Atal honetan, arlo hauek baloratuko dira: ikerketara bideratutako azpiegitura teknologikoak; ikerketara bideratutako giza baliabideen dimentsionamendua eta gaikuntza; eta erakundearen antolamendu- eta kudeaketa-egitura.

    3. Kudeaketaren arloko kalitate-ziurtagiriak, berdintasunaren aldeko aitorpenak, eta euskararen hizkuntza-kudeaketaren kalitate-ziurtagiriak (gehienez, 10 puntu): ISO, Euskaliten Kudeaketa Aurreratua, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Lankidetza Erakundearen (Emakunde) aitorpena, Bikain - Euskararen Kalitate Ziurtagiria, edo izen handiko beste batzuk.

  2. Proiektuari buruzko irizpideak (gehienez, 60 puntu):

    1. Proiektuaren irismen teknologikoa (gehienez, 15 puntu): proiektuaren egokitasuna, beharra eta ekarpen zientifiko-teknikoa, egungo artearen egoerari dagokionez.

    2. Proposamenaren egokitasuna (gehienez, 15 puntu): proposamena zenbateraino egokitzen zaien Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailak estrategikotzat eta lehentasunezkotzat hartzen dituen arloei, hirugarren oinarriaren 3. apartatuan deskribatutakoaren arabera.

    3. Espero diren emaitzen eragina (gehienez, 10 puntu): produktu, zerbitzu, prozesu edo patente berriak sortzeko itxaropena.

    4. Aurkeztutako memoriaren kalitatea (gehienez, 5 puntu): Atal honetan honako hauek baloratuko dira:

      Metodologia: proiektuaren deskribapen eta egituraketa egokia; argitasuna proiektuaren lehentasunetan eta helburu orokor eta espezifikoen definizioan; planteatutako kudeaketa-eskemaren egokitasuna; plangintza egokia (zereginen egitura, mugarriak eta entregatzekoak).

      Aurrekontua: helburuekiko egokitzapena eta justifikazioa, argitasuna aurrekontuaren egituran eta banakapenean.

    5. Ikerketa-taldea osatzen duten pertsonak (gehienez, 15 puntu):

      Taldearen tamaina, kideen aurreikusitako dedikazioari dagokionez.

      Kideen gaitasun zientifiko-teknikoaren araberako kualifikazioa.

      Emakumeen eta gizonen presentzia orekatua.

      Emakumea, ikerketa-taldearen arduradun gisa.

      Zazpigarrena. Ebazpena.

      1. Ebaluazio-prozesuaren emaitza gisa, eta emakida-proposamena ikusita, lehia-prozedurari buruzko ebazpena emango du Elikagaien Kalitate eta Industriako zuzendariak.

      2. Prozedura ebazteko gehieneko epea sei hilabetekoa izango da, deialdiaren agindu hau argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera. Epe hori igaro, eta ebazpena ez bada jakinarazi, eskabidea ezetsita geratu dela ulertu ahal izango da, azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuak onartutako Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Testu Bateginaren 51.9 artikuluan ezarritakoaren arabera.

      3. Lehian dauden erakunde laguntzaileak hautatzeko prozeduraren ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da, jakinarazpen-ondorioetarako, urriaren 1eko 39/2015 Legearen 45. artikuluaren 1. paragrafoaren b) apartatuan xedatutakoarekin bat etorriz.

        Hala eta guztiz ere, interesdun bakoitzari ebazpen osoa helaraziko zaio.

      4. Ebazpena onartutzat joko da, salbu eta interesdunak berariaz uko egiten badio 10 eguneko epean. Ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean hasiko da epe hori zenbatzen.

      5. Prozeduraren ebazpenarekin batera, agindu honen III. eranskinean ageri den fitxa teknikoa erantsiko da, betetzeko eta laguntzak kudeatzen dituen organoari bidaltzeko 10 eguneko epean, hautatutako proiektuen oinarrizko edukiari publizitatea emateko.

      6. Ebazpen horrek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta, beraren aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango dio erakunde interesdunak organo horri edo Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako sailburuordeari, eta hark ebatziko du. Errekurtsoa aurkezteko hilabete bateko epea egongo da, ebazpena argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, edo, edozein unetan administrazio-isiltasunaren ondorioak gertatu eta hurrengo egunetik aurrera, betiere Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluekin bat.

      7. Prozeduraren ebazpena onartu ondoren, dagokion lankidetza-hitzarmena sinatuko da hautatutako erakundeekin, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 16.5 artikuluan ezarritakoaren arabera.

        Zortzigarrena. Erakunde laguntzailearen betebeharrak.

        Nekazaritza, arrantza eta elikaduraren sektoreko arlo zientifiko-teknologikoan eta enpresa-arloan ikertzaileak eta teknologoak prestatzeko laguntzen 2024ko deialdiko onuradunen destino-zentro izango diren erakunde laguntzaileak hautatzeko prozeduraren ebazpena onartuz gero, laguntza horien esleipendunak onartu beharko dituzte erakunde laguntzaileek.

        Gainera, martxoaren 23ko 115/2021 Dekretuan ezarritako betebeharrak berenganatu beharko dituzte hautatutako erakundeek. Honako hauek dira:

        1. Zuzendaritza eskudunari jakinaraztea, baldin eta laguntza emateko hasierako egoerari uko egiten bazaio edo egoera hori eten edo aldatzen bada, edo bateraezintasuna eragiten duen jazoeraren bat gertatuz gero; laguntzaren xedea normaltasunez betetzea eragoz dezaketen gainerako gorabeheren berri ere eman beharko da.

        2. Langile onuradunei behar duten laguntza ematea, eta dagokien jarduera ongi gauzatzeko behar dituzten bitartekoak, tresnak edo ekipoak erabiltzeko aukera ematea.

        3. Programa behar bezala garatzen ari dela egiaztatzea, kontuan izanik onuradunari ezin zaiola eskatu laguntzaren ikerketa-helburua, zientzia eta teknologia- helburua eta prestakuntza-helburua desitxuratzen duen beste ezein jarduera egitea.

        4. Langile ikertzaileei edo teknologoei aukera ematea hori ikertzen ari den sailetan, institutuetan eta erakunde publiko edo pribatuetan integratzeko.

        5. Zuzendaritza eskudunak, Kontrol Ekonomikoko Bulegoak eta Herri Kontuen Euskal Epaitegiak laguntzen erabileraren fiskalizazio-funtzioak betetze aldera eskatutako informazio guztia ematea.

        6. Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 14. artikuluan ezarritako betebeharrak betetzea.

        7. Izenpetutako hitzarmenetan ezarritako konpromisoak betetzea.

          Era berean, prestakuntza jasotzen ari diren ikertzaileen kasuan, ezarritako lan-harremanaren ondoriozko betebeharrak alde batera utzi gabe:

        1. Laguntzaren onuradun den ikertzaileari lan-kontratua egitea, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzari buruzko ekainaren 1eko 14/2011 Legeak horren inguruan ezartzen duenari eta martxoaren 1eko 103/2019 Errege Dekretua (doktoratu aurretik prestakuntza jasotzen ari diren ikertzaileen estatutua onartzen duena) garatzen duen araudiari jarraikiz, indarrean dagoen lan-legediaren arabera, eta agindu honetan zehaztutako iraupenarekin, ordainsariekin eta gainerako betekizunekin.

        2. Zuzendaritza eskudunari igortzea langile onuradunekin sinatutako kontratuen kopia bana.

        3. Zuzendaritza eskudunari justifikatzea jasotako funtsak behar bezala kudeatu direla.

          AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA. Errekurtsoak.

          Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beraren aurka, interesdunek aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez diezaiokete Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar dezakete Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

          AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA. Ondorioak.

          Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean jarriko da indarrean.

          Vitoria-Gasteiz, 2023ko abenduaren 29a.

          Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburua,

          MARÍA ARANZAZU TAPIA OTAEGUI.

Deialdiaren izena eta kodea.

Inprimakia jasoko duen kudeaketa-organoaren identifikazioa.

Identifikazio-agiri mota.

Zenbakia.

Erakundearen izena.

Erakundearen ordezkaria.

Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko Eragileen Erregistroko zenbakia.

Telefono finkoa.

Telefono mugikorra.

Helbide elektronikoa.

Lurralde historikoa, udalerria, helbidea, posta-kodea.

Jakinarazpenetarako eta komunikazioetarako bidea.

Abisuak jasotzeko helbide elektronikoa.

Abisuak jasotzeko mugikorra.

Komunikazioetarako hizkuntza.

Datuak erabiltzeko baimena.

Datu-babesari buruzko oinarrizko informazioa.

Eskainitako proiektuen izenburua.

EREMU OSAGARRIAK

Erantzukizunpeko adierazpen hauek:

Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak eta haren mendeko erakundeek emandako laguntzen edo dirulaguntzen esparruan, itzultze- edo zehapen-prozeduretako kantitate zehatzen ordainketari dagokionez egunean dagoela. Betebehar horien ordainketak egunean dituela ulertuko da, baldin eta zorrak geroratuta eta zatituta badaude, eta, gainera, zor, interes eta gastu guztiak estaliko dituen bermea eratu bada.

Ez dagoela zigortuta zigor- eta administrazio-arloan dirulaguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzearekin, eta ez dagoela hartarako ezgaitzen duen legezko debekuen eraginpean ere, sexu-diskriminazioaren ondorioz edo berdintasunaren arloko araudiak ez betetzeagatik ezarritakoak barne, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13.2 a artikuluan eta Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren 50.5 artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz.

Ez duela konkurtso-deklaraziorik eskatu; ez dagoela inolako prozeduratan kaudimengabetzat jota; ez dagoela konkurtsoan deklaratuta, salbu eta horretan eraginkortasuna hartu badu hitzarmen batek; ez dagoela esku-hartze judizialaren eraginpean edo desgaitua, Konkurtsoari buruzko uztailaren 9ko 22/2003 Legearen arabera, konkurtsoaren kalifikazio-epaian ezarritako desgaitze-aldia amaitu gabe.

Ez duela administrazioarekin egindako kontraturen baten suntsiarazpen irmorik eragin, suntsiarazpen-arrazoi horren errudun deklaratu dutela.

Pertsona fisikoa, merkataritza-sozietateen administratzaileak edo beste pertsona juridiko batzuen ordezkaritza legala dutenak ez daudela Kargu Publikodunen Jokabide Kodea eta Haien Interes Gatazkak Arautzen dituen ekainaren 26ko 1/2014 Legean zehaztutako egoeretan edo ez direla Hauteskundeen Araubide Orokorrari buruzko ekainaren 19ko 5/1985 Lege Organikoan araututako hautetsiak, horietan zehaztutako baldintzetan.

Zerga-egoitza ez duela erregelamenduz zerga-paradisu gisa kalifikatutako herrialde edo lurralde batean.

Administrazio honek zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean dituela ofizioz egiaztatzearen eta, hala badagokio, Elkarteen Erregistroan eta Fundazioen Erregistroan inskribatutako pertsonifikazioei buruzko datuak kontsultatzearen aurka egiteko aukera.

Gizarte Seg. eta Ogasuna.

Elkarteak eta fundazioak.

Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13.3 bis artikulua (30.000 eurotik gorako dirulaguntzetarako)

Erakunde laguntzaile izaera lortzeko, Merkataritza-eragiketetan berankortasunaren aurka borrokatzeko neurriak ezartzen dituen abenduaren 29ko 3/2004 Legea aplikatzen zaien pertsona fisikoek eta juridikoek (zuzenbide publikoko erakundeak ez beste guztiek), irabazteko asmoa duten heinean, egiaztatu egin beharko dute betetzen dituztela lege horretan ezartzen diren ordainketa-epeak, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13.3 bis apartatuan xedatutakoaren arabera.

Betetze-maila egiaztatzeko, honako frogagiri hauek aurkeztu ahal izango dira:

  1. Kontabilitateko araudiaren arabera galeren eta irabazien kontu laburtua aurkez dezaketen pertsona fisikoek eta pertsona juridikoek abenduaren 29ko 3/2004 Legean ezarritako ordainketa-epeen betetze-mailara iritsi direla adierazten duen ziurtagiria aurkez dezakete, ordezkaritza-ahal nahikoa daukan administrazio-organoak edo haren baliokideak sinatuta.

    Horrez gainera, hori egiaztatzeko, hurrengo B) letran ezartzen diren frogabideak ere erabil ditzakete, beren araudia betez gero.

  2. Kontabilitateko araudiaren arabera pertsona juridikoek ezin badute aurkeztu galeren eta irabazien kontu laburtua, honako agirietako bat aurkeztu ahal izango dute:

    1. Kontuen Auditoreen Erregistro Ofizialean inskribatuta dagoen auditore batek sinatutako ziurtagiria, zeinean banakatuta agertzen baita ikuskatutako azken urteko kontuen memorian azaltzen diren ordainketei buruzko informazioa, baldin eta kontu horien arabera abenduaren 29ko 3/2004 Legean ezarritako ordainketa-epeen betetze-mailara (apartatu honetan ezartzen denera) iristen bada, abenduaren 29ko 3/2004 Legea aldatzen duen uztailaren 5eko 15/2010 Legearen hirugarren xedapen gehigarrian eskatzen den informazioari kasu eginez.

      Ziurtagiri hori baliagarria izango da hurrengo ekitaldiko urteko kontuak ikuskatu arte.

    2. Aurreko zenbakian aipatzen den ziurtagiria egiterik ez badago, adostutako prozedurei buruzko txostena aurkeztu ahal izango da, Kontu Auditoreen Erregistro Ofizialean inskribatuta dagoen auditore batek egina, oinarritzat hartuz erreferentzia-data batean sozietatearen hornitzaileei ordaindu gabe dauden fakturen lagin adierazgarri bati egin zaien berrikusketa bat, ondorioztatzen duena inolako salbuespenik gabe bete direla abenduaren 29ko 3/2004 Legean ezarritako ordainketa-epeak, edo, salbuespenik antzemanez gero, salbuespenek ez dutela eragotzi apartatu honen azken paragrafoan eskatzen den betetze-mailara iristea.

      Lege honen ondorioetarako, apartatu honetan eskatzen den baldintza betetzat joko da baldin eta abenduaren 29ko 3/2004 Legean ezarritako ordainketa-epeen betetze-maila Enpresak Sortu eta Hazteko irailaren 28ko 18/2022 Legearen azken xedapenetatik seigarrenaren d) letraren bigarren apartatuan ezartzen den ehunekoa edo gehiago bada.