Arautegia

Inprimatu

Agindua, 2019ko azaroaren 22koa, Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburuarena, Enpleguko eta Gizarte Politiketako Sailaren 2020. urterako diru-laguntzen plan estrategikoa onartzen duena

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Enplegua eta Gizarte Politikak
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
  • Aldizkari ofiziala: ---
  • Aldizkari-zk.: ---
  • Hurrenkera-zk.: ---
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: ---
  • Argitaratze-data: ---

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Instituzional

Testu legala

AGINDUA, 2019KO AZAROAREN 22KOA, ENPLEGUKO ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILBURUARENA, ENPLEGUKO ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILAREN 2020. URTERAKO DIRU-LAGUNTZEN PLA  ESTRATEGIKOA ONARTZEN DUENA


Diru-laguntzei buruzko Lege Orokorrak (azaroaren 17ko 38/2003 Legea, DLO) 8. artikuluan dioenez, oinarrizko lege izaerarekin, administrazio publikoetako organoek diru-laguntzen plan estrategiko bat egin behar dute, eta, bertan, plana aplikatzean lortu nahi diren helburuak eta ondorioak zehaztuko dira, bai eta horiek lortzeko beharrezko den epea, aurreikusten diren kontuak eta finantziazio-iturriak ere, betiere aurrekontu-egonkortasunaren helburuak betez.

DLOn aurreikusitakoa betetze aldera, 2020. urterako diru-laguntzen plan estrategikoa onartu behar da.

Plan hau sailaren politika planifikatzeko tresna da, eta bere helburua da erabilera publikoa edo gizarte-interesa duen jarduera bat sustatu edo xede publiko bat lortzeko bultzada ematea, diru-laguntzen bidez.

Plan hau egiteko, lortu nahi diren interes publikoak aztertu dira, eta planaren indarraldian horretarako aurreikusi diren baliabideekin egiaztatu dira, Euskal Autonomia Erkidegoko 2020ko Aurrekontu Orokorren Legearen Proiektua abiapuntutzat hartuta. Kontuan hartu behar da Aurrekontuko Legearen onarpenaren ondorioz Planaren aldaketak sor daitezkeela.

Bestalde, Kontrol Ekonomikoko Bulegoak onartutako Jarraibideak jarraitu dira, Diru-laguntzen Plan Estrategikoak egitearekin lotuta (01/15 zirkularra).

Nolanahi ere, plan honek izaera programatikoa dauka, hau da, bere edukiak ez du eskubiderik eta betebeharrik sortzen, eta laguntza-lerroak martxan jartzean
egongo da indarrean, ekitaldi bakoitzean eskuragarri dagoen aurrekontuaren arabera, besteak beste.

Planean Enpleguko eta Gizarte Politiketako Saileko organoen diru-laguntzak sartzen dira, 2020. urterako diruz lagun daitezkeen jarduerak aurreikusita:

  • Enplegu eta Gizarteratze Zuzendaritza (Enplegu eta  Gazteria Sailburuordetza)
  • Gazteria Zuzendaritza (Enplegu eta Gazteria  Sailburuordetza)
  • Gizarte Zerbitzuen Zuzendaritza (Gizarte Politiketako  Sailburuordetza)
  • Familia Politikako eta Aniztasuneko Zuzendaritza (Gizarte Politiketako Sailburuordetza)


Goian adierazitakoa kontuan hartuta, eta Lehendakariaren azaroaren 26ko 24/2016 Dekretuak (Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzen dituenak eta horien egitekoak eta jardun-arloak finkatzen dituenak) emandako eskumenen arabera, apirilaren 11ko 75/2017 Dekretuarekin
lotuta (Enpleguko eta Gizarte Politiketako Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duena), honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehena.- Enpleguko eta Gizarte Politiketako Sailaren 2020. urterako diru-laguntzen plan estrategikoa onartzea, eranskinean agertzen dena.

Bigarrena.- Plana Enpleguko eta Gizarte Politiketako Sailaren webgunean argitaratu beharko da, eta unean-unean antolamendu juridikoan informazioaren eta gardentasunaren arloan aurreikusten diren xedapenak aplikatuko zaizkio.

Vitoria-Gasteiz, 2019ko azaroaren 22a

Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburua,

BEATRIZ ARTOLAZABAL ALBENIZ

 

ERANSKINA

ENPLEGU ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILAREN 2020. URTERAKO DIRU-LAGUNTZEN PLAN ESTRATEGIKOA (ikus.pdf (PDF, 979 KB))

 

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik