Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2018ko irailaren 17koa, Hezkuntzako sailburuarena, Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitateaz kanpoko herri-ikastetxeetan ordezkaritza-organo gorenetako kideak aukeratzeko hauteskunde-prozesua zabaltzen duena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Hezkuntza Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 192
  • Hurrenkera-zk.: 4843
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2018/09/17
  • Argitaratze-data: 2018/10/04

Gaikako eremua

  • Gaia: Segurtasuna eta justizia; Hezkuntza
  • Azpigaia: Herrizaingoa

Testu legala

Azaroaren 12ko 258/1996 Dekretuak (urtarrilaren 30eko 11/2007 Dekretuak aldatutakoa) Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitateaz kanpoko herri-ikastetxeetan ordezkaritza-organo gorenak hautatzeko eta berritzeko prozesua arautzen du.

Dekretu horiek ezartzen dutenez, ikastetxeetako ordezkaritza-organo gorenaren erdi biak urte bitik behin berrituko dira, txandaka.

Ordezkaritza-organo goreneko kideen azken hautespena 2016-2017ko ikasturteko lehen hiruhilekoan egin zen eta, beraz, 2018-2019ko ikasturteko lehen hiruhilekoan egin behar da berrikuntza.

Hezkuntzako sailburuari dagokio dagokion hauteskunde-prozesua egiteko epea zabalik dagoela aldarrikatzea.

Hori dela-eta, eman zaizkidan eskumenak erabiliz, honakoa

Lehenengoa. Agindu honen aurka berraztertzeko errekurtsoa jar diezaiokete interesdunek Hezkuntzako sailburuari hilabeteko epean. Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar dezakete Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hileko epearen barruan. Kasu bietan, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian agindua argitaratu eta biharamunean hasiko da kontatzen epea.

Bigarrena. Agindu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2018ko irailaren 17a.

Hezkuntzako sailburua,

CRISTINA URIARTE TOLEDO.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.