Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2017ko uztailaren 13koa, Ekonomiaren Garapeneko eta Lehiakortasuneko sailburuarena, zeinaren bidez onartzen baita «Euskal Sagardoa/Sidra Natural del País Vasco» jatorri-deitura babestua, eta babes nazional iragankorra ematen.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 148
  • Hurrenkera-zk.: 3947
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2017/07/13
  • Argitaratze-data: 2017/08/04

Gaikako eremua

  • Gaia: Ingurune naturala eta etxebizitza; Osasun eta kontsumoa
  • Azpigaia: Nekazaritza eta arrantza

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Elikagaien Kalitate eta Industriaren zuzendariaren 2017ko urtarrilaren 16ko Ebazpenaren bidez eman zen «Euskal Sagardoa/Sidra Natural del País Vasco» jatorri-deitura babestua babesteko eta inskribatzeko eskabidearen aldeko erabakia. 2017ko otsailaren 10eko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu zen, 29. zenbakian.

Aldeko erabaki hau eta gainerako espedientea Nekazaritza, Elikadura eta Ingurumen Ministeriora bidali ziren, hark baldintza-agiria aldatzeko eskabidea Europako Batzordeari helaraz diezaion, urriaren 3ko 1335/2011 Errege Dekretuan xedatutakoarekin bat, bertan arautzen baita jatorri-deitura babestuei eta adierazpen geografiko babestuei erkidegoko erregistroan izena emateko eskabideak izapidetzeko eta horiei aurka egiteko prozedura.

Nekazaritza, Elikadura eta Ingurumen Ministerioak inskripzio-eskabidea helarazi dio Europako Batzordeari, zeinak berretsi baitu eskabidea 2107ko maiatzaren 11n jaso izana.

Gai honen inguruko araudiak ahalbidetzen du estatu-kideak babes iragankorra ematea nazio-mailan, Batzordeak espedientea jaso eta gero eta behin betiko erabaki bat hartu baino lehen.

Aipatu babes nazional hori izapidetzeko, urriaren 3ko 1335/2011 Errege Dekretuaren 17. artikuluko 3. zenbakiak ezartzen duenez martxoaren 7ko 149/2014 Errege Dekretuak emandako idazkeran, autonomia-erkidego bat gainditzen ez duten jatorri-deitura babestuentzat eta adierazpen geografiko babestuentzat, autonomia-erkidegoko organo eskudunari dagokio hori ematea, Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratuz erabaki-hartzearen administrazio-egintza. Baldintzen plegua dagoen web-orriaren helbidea barne hartu behar du argitalpenak.

Aurrekoarekin bat, hau

Lehenengoa. Onartzea «Euskal Sagardoa/Sidra Natural del País Vasco» jatorri-deitura babestua.

Bigarrena. «Euskal Sagardoa/Sidra Natural del País Vasco» jatorri-deitura babestuari babes nazional iragankorra ematea, Europako Batzordeak inskripzioari buruzko erabaki bat hartu arte. Europako Batzordeari emandako baldintzen pleguko espezifikazioak betetzen dituzten sagardo naturalak merkaturatzeko soilik erabili ahal izango da jatorri-deitura hori; URL honetan dago eskuragai:

http://www.euskadi.eus/contenidos/informacion/calidad_diferenciada_dopigp/es_def/adjuntos/PLIEGO%20DE%20CONDICIONES_euskalsagardoa.pdf

Hirugarrena. Fundación Hazi Fundazioari baimena ematea jatorri-deiturako produktuen kontrol- eta egiaztatze-lanak egiteko.

Laugarrena. Gipuzkoako Sagardogileen Elkartea, Bizkaiko Sagardogileen Elkartea, Arabako Sagargileen eta Sagardogileen Elkartea, Sagardo Mahaia Elkartea, Sagar Uzta Sagardogileen Elkartea, Fruitel Elkartea eta Bialka Elkartea eragileen taldeak, behin-behinean, erregelamendua onartu eta bertan xedatutako organoak eratu arte, Jatorri Deitura Babestuaren Behin-behineko Kontseilu Arautzailearen egitekoak beteko ditu bereizgarriak eta haren erregistroak kudeatzean.

Bosgarrena. Ebazpen honen berri ematea Nekazaritza, Elikadura eta Ingurumen Ministerioari.

Seigarrena. Ebazpen honi publikotasuna ematea Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratuz.

Zazpigarrena. Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beraren aurka, berraztertzeko errekurtsoa jar diezaiokete interesdunek Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuari, hilabeteko epean. Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar dezakete Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hilabeteko epean. Kasu bietan, agindua argitaratu eta biharamunean hasiko dira epeak.

Zortzigarrena. Agindu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2017ko uztailaren 13a.

Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburua,

MARÍA ARANZAZU TAPIA OTAEGUI.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.