Arautegia
InprimatuAGINDUA, 2015eko maiatzaren 18koa, Osasuneko sailburuarena, zeinaren bidez aldatzen baita 2015eko apirilaren 24ko Agindua. 2015eko apirilaren 24ko Agindu horren bidez, farmazia-eskualdeen sailkapena argitaratu eta farmazia-eskualde bakoitza zer udalerrik osatzen duen adierazten duen 2002ko abenduaren 5eko Agindua aldatu zen.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Agindua
- Organo arau-emailea: Osasun Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 96
- Hurrenkera-zk.: 2302
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2015/05/18
- Argitaratze-data: 2015/05/26
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua; Osasun eta kontsumoa
- Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa
Testu legala
Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariari buruzko abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuko 18.2.c) artikuluan ezartzen denez, argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak maila bereko xedapen baten bitartez zuzenduko dira, baldin eta nabarmenak ez badira, eta horiek zuzentzearen ondorioz, dokumentuaren edukia edo esanahia benetan edo itxuraz aldatzen bada.
Era horretako hutsak eta omisioak atzeman dira Osasuneko sailburuaren 2015eko apirilaren 24ko Aginduaren testuan. Horiek ez dute aldatzen dokumentuaren esanahia, baina, nahasbiderik ez sortzeko, zuzentzea komeni da. Agindu horren bidez aldatu egin zen farmazia-eskualdeen sailkapena argitaratu eta farmazia-eskualde bakoitza zer udalerrik osatzen duen adierazten duen 2002ko abenduaren 5eko Agindua. 2015eko apirilaren 24ko Agindu hori 2015eko maiatzaren 18ko 90. zenbakiko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu da. Hori horrela, huts eta omisio horiek zuzendu egingo dira:
artikuluan, 2015/2152 (13/5) orrialdean,
Honako hau dioen tokian:
C) 10.1.c) artikuluko farmazia-eskualdeak.
Farmazia-eskualdea: Arabako Lautada, zeinak udalerri hauek hartzen baititu barnean:
Agurain
Barrundia
Burgelu
Alegria-Dulantzi
Iruraiz-Gauna
Donemiliaga
Hau esan behar du:
C) 10.1.c) artikuluko farmazia-eskualdeak.
Farmazia-eskualdea: Arabako Lautada, zeinak udalerri hauek hartzen baititu barnean:
Agurain
Barrundia
Burgelu
Alegria-Dulantzi
Iruraiz-Gauna
Donemiliaga
Zalduondo
Asparrena
Eta 1. artikuluan, 2015/2152 (13/2) eta 2015/2152 (13/3) orrialdeetan, farmazia-eskualdeen zenbakiak gehitu behar dira. Horrela, hau dioen tokian:
1.a) artikuluko farmazia-eskualdeak
Farmazia-eskualdea: Vitoria-Gasteiz, zeinak udalerri hau hartzen baitu barnean:
Vitoria-Gasteiz, salbu Miñao, Amarita eta Erretana guneetako biztanleak.
eta Okina guneko biztanleak (Bernedoko udalerria)
Farmazia-eskualdea: Donostia, zeinak udalerri hau hartzen baitu barnean:
Donostia
Farmazia-eskualdea: Errenteria, zeinak udalerri hau hartzen baitu barnean:
Errenteria
Farmazia-eskualdea: Irun, zeinak udalerri hau hartzen baitu barnean:
Irun
Farmazia-eskualdea: Pasaia, zeinak udalerri hauek hartzen baititu barnean:
Pasaia
Lezo
Farmazia-eskualdea: Bilbao, zeinak udalerri hauek hartzen baititu barnean:
Bilbao
Alonsotegi
Arrigorriagako udalerriko 1. barrutiko 2. eta 3. sekzioak.
Farmazia-eskualdea: Basauri, zeinak udalerri hau hartzen baitu barnean:
Basauri
Farmazia-eskualdea: Portugalete, zeinak udalerri hau hartzen baitu barnean:
Portugalete
Farmazia-eskualdea: Santurtzi, zeinak udalerri hauek hartzen baititu barnean:
Santurtzi
Zierbena
Farmazia-eskualdea: Barakaldo, zeinak udalerri hau hartzen baitu barnean:
Barakaldo
Farmazia-eskualdea: Getxo, zeinak udalerri hau hartzen baitu barnean:
Getxo
Farmazia-eskualdea: Erandio, zeinak udalerri hau hartzen baitu barnean:
Erandio
Farmazia-eskualdea: Leioa, zeinak udalerri hau hartzen baitu barnean:
Leioa
Hau esan behar du:
« 10.1.a) artikuluko farmazia-eskualdeak.
Farmazia-eskualdea: Vitoria-Gasteiz, zeinak udalerri hau hartzen baitu barnean:
Vitoria-Gasteiz, salbu Miñao, Amarita eta Erretana guneetako biztanleak.
eta Okina guneko biztanleak (Bernedoko udalerria).
Farmazia-eskualdea: Donostia, zeinak udalerri hau hartzen baitu barnean:
Donostia
Farmazia-eskualdea: Errenteria, zeinak udalerri hau hartzen baitu barnean:
Errenteria
Farmazia-eskualdea: Irun, zeinak udalerri hau hartzen baitu barnean:
Irun
Farmazia-eskualdea: Pasaia, zeinak udalerri hauek hartzen baititu barnean:
Pasaia
Lezo
Farmazia-eskualdea: Bilbao, zeinak udalerri hauek hartzen baititu barnean:
Bilbao
Alonsotegi
Arrigorriagako udalerriko 1. barrutiko 2. eta 3. sekzioak.
Farmazia-eskualdea: Basauri, zeinak udalerri hau hartzen baitu barnean:
Basauri
Farmazia-eskualdea: Portugalete, zeinak udalerri hau hartzen baitu barnean:
Portugalete
Farmazia-eskualdea: Santurtzi, zeinak udalerri hauek hartzen baititu barnean:
Santurtzi
Zierbena
Farmazia-eskualdea: Barakaldo, zeinak udalerri hau hartzen baitu barnean:
Barakaldo
Farmazia-eskualdea: Getxo, zeinak udalerri hau hartzen baitu barnean:
Getxo
Farmazia-eskualdea: Erandio, zeinak udalerri hau hartzen baitu barnean:
Erandio
Farmazia-eskualdea: Leioa, zeinak udalerri hau hartzen baitu barnean:
Leioa
Vitoria-Gasteiz, 2015eko maiatzaren 18a.
Osasuneko sailburua,
JON DARPON SIERRA.